Nola idatzi euskal izen-deiturak?

Irakaslearen iradokizunei jarraiki, —Euskaltzaindiaren aholkuei jarraiki–, ikasle batzuk hasi zarete aldatzen zuen deituraren grafia.

Beste batzuek erabaki duzue zuen aitak edo aitonak idazten duen edo idazten zuen bezala zuek ere idazten segitzea. (Aita-aitona haritik datoz deiturak, abizenak; emakumezkoak, kontu hauetan ere, bazterturik).

Gaiak ematen du iritzi-artikulua idazteko? Nola idatzi euskal izen-deiturak? Naia Landazuce ala Nahia Landaluze? Jon Etxebarria ala Ion Echebarria? García, Garzia ala Gartzia?


Horra, hortxe beherago, baieztapen batzuk. Zuen adostasuna edo desadostasuna azalduz, iritzi artikulua idatz dezakezue.

Gaia: ‘Nola idatzi euskal izen-deiturak?’

Hurrengo galderek iritzi artikulua idazteko gidoi bat osatzeko balio dute. Ez da galdetegi bat, gidoia baizik.

  • Norbera da bere izen-deituraren jabe. Beraz, norberak erabakiko du nola idatzi. (Egia ala gezurra?)
  • Izen-deiturak, hizkuntzaren parte izanda, hizkuntza akademiek ematen dituzten arauen arabera idatzi beharko genituzke. (Egia ala gezurra?).
  • Deiturak nola idatzi, hizkuntza kontu guztietan bezala, Hizkuntza-akademiek erabakitzen dute. Hau guzti hau guztion onerako da, hizkuntzaren baitan batasuna egon dadin. (Egia ala gezurra?).
  • Gaztelaniak eta euskarak idazteko arau desberdinak dituzte, hizkuntza desberdinak direlako. Gaztelaniazko arauak Espainiako Errege Akademiak, (RAEk), sortzen ditu, euskaraz idazteko arauak Euskaltzaindiak. (Egia ala gezurra?).
  • Espainiako Akademiak esaten du izenak eta deiturak ohiko arauen arabera idazten direla, esdrujulak beti tildearekin, etab. (Egia ala gezurra?).
  • Gaztelaniaz Álvaro Álvarez Pérez idatzi beharko genuke RAEren arabera eta ez Alvaro Alvarez Perez. (Egia ala gezurra?).
  • RAE horrek lehentasuna ematen dio erregistro zibilari. Erregistroan izen edo deitura batek “ortografia akatsa” baldin badu, aurrera, idatzi beti “ortografia akats” horrekin. (Egia ala gezurra?).
  • Euskaltzaindiak “ortografia akatsak” zuzentzeko eta erregistroan aldatzeko aholkatzen du. (Egia ala gezurra?).
  • Euskaltzaindiak, batzuetan, bizpahiru aukeren artean bat aholkatzen du. Beste batzuetan aldaera bat baino gehiago ontzat hartzen ditu. (Egia ala gezurra?).
  • Euskal Wikipedian, Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Argian… zalantza handiak eta eztabaida luzeak egon dira batzuetan izen edo deitura baten grafia hautatzerakoan. (Egia ala gezurra?).
  • Estilo-liburuak eta zerrenda ofizialak daude zenbait izen nola idatzi jakiteko. (Egia ala gezurra?).

Idazten hasi baino lehenago dokumentatu zaitezke:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf
http://ww.euskaltzaindia.fr/index.php?option=com_content&view=article&id=91&Itemid=470&lang=eu
http://noticias.juridicas.com/base_datos/Privado/l40-1999.html

Nik behin  'Jon Iza' izeneko gizon bat ezagutu nuen. Wikimedia Commons horretan izen-deitura luze hau topatu dut. Irudigilea: N/A (The Free-Lance Star (via Google Newspapers)) [Public domain], undefined
Nik behin ‘Jon Iza’ izeneko gizon bat ezagutu nuen. Wikimedia Commons horretan izen-deitura luze hau topatu dut. Irudigilea: N/A (The Free-Lance Star (via Google Newspapers)) [Public domain], undefined
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s