Argudio testua – Change.org

Artikulu batek irakurlea konbentzitzeko helburu argia duenean, argudio testua dela esan ohi da.

  • Imajinatu zuk ideia bat daukazula; mundua hobetzeko ideia, zure herrialdea hobetzeko ideia, zure ikastetxea hobetzeko ideia…

 

  1. Azaldu zure ideia.
  2. Batu zure ideiaren aldeko argudioak.
  3. Antolatu argudioak bata bestearekin ondo lotzeko.
  4. Idatzi argudio-testu bat.
  5. Eskatu irakurlearen laguntza, eskatu irakurleari zure ideiaren alde sinatzeko.
  6. Kopiatu zure testua change.org atarian. Euskaraz eta gaztelaniaz.

Asmatutako adibidea

Bizkaiko BI-711 errepidea, Ibaizabaleko eskuinean dagoen errepidea, Bilbotik Getxora, igandeetan oinezkoentzat eta txirrindularientzat bakarrik zabaldu beharko litzateke igandero, goizeko 6:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte.

Izan ere, askotan mozten da errepide hori hainbat kirol-ekitaldi direla eta.

Igandeetan BI-711 errepide hori paseatzeko, korrika egiteko, bizikletaz ibiltzeko, erabili beharko litzateke. Trafiko gutxi egoten da errepide horretan igandeetan baina trafiko horrek kirol ekintzak zapuzten ditu. Baimendutako motor-autoak bakarrik pasatzeko aukera izan beharko lukete, betiere oinezkoei eta bizikletei lehentasun osoa emanez.

Sinatu mesedez eskaera Bizkaiko Foru Aldundiak, BI-711 errepide hori, igandeetan kirol beharretarako utz dezan.

external image 1280px-Ibaizabal_River_Getxo.JPG
Argazkian BI-711 errepidea Getxoko aldean, bidegorri eta guzti.

Horra hor, benetako eredu bat:

https://www.change.org/p/educaciongob-noalasrev%C3%A1lidas-ministerio-de-educaci%C3%B3n-retirad-las-rev%C3%A1lidas-finales-en-la-eso-y-bachillerato
 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s