Izena eta izana

Aurreko batean 54. taldean eskola ematen ari ginelarik, konturatu nintzen ikasle askok izpirituetan sinesten dutela, sinesten duzuela. Egoerak ez zuen gaian sakontzeko aukera handirik ematen eta ezin izan genuen kontuari buruz gehiegi hitz egin. Dena den, badirudi gure arbasoak bezala arimetan, izpituetan, gauekoetan-edo oraindik sinesten duen jendea hortxe dabilela, batxilergoa ikasten. Ematen du gaur egun gure arbasoen sinesmen horien haria ez dela erabat eten.

·54. taldean bat-batean egin genuen inkesta: altxatu eskua horrelakoak benetan existitzen direla pentsatzen duzuenok! Taldekide gehienen eskuak altxatu ziren.

·54. taldeko ikasle batek gogora ekarri zigun euskara irakasle bati ikasitako esaldia: “izena duen orok, izana ere badu“… Izena eta izana. Batak bestea omen dakar, erabateko lotura. Euskaraz lotura fonetikoa bai behintzat… Zuk zer uste duzu? Benetan existitzen dira arimak, izpirituak edo antzekorik?

  • Idatz ezazu iritzi artikulu bat gaiaren inguruan. Posiblea ote, benetan izpirituak eta arimak handik eta hemendik ibiltzea? Bota iritzia, bota argudioak.
https://twitter.com/euskerakadak/status/701037914248060928
https://twitter.com/euskerakadak/status/701037914248060928

Flying High

Zer esan dio mamu batek besteari?
–Zuk jendea existitzen dela sinesten duzu?

Irudia via Flickr Taken at Balloons by Cica Ghost, Wondering Dew (147, 29, 30) https://flic.kr/p/s5GqyZ

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s