Zientzia Astea, aurten ere bikaina

b08leioa

Atzo XVI. Zientzia Asteari hasiera eman zioten EHUko Paraninfoan. Aurreikusten da 6.500 ikasle inguru erakustokietan eta erakusketan pasatuko direla, beren irakasle batekin lagunduta. Ziur Bigarren Hezkuntzako gazte pilok disfrutatuko duten han aurkitzen diren esperimentuekin eta demostrazioekin. Ohiko txokoak izateaz gain, aurtensorpresa batzuk ere aurkezten dizkigute:

  • dinosaurio-erak-01Turiasaurus riodevensisdinosaurioa, Europako dinosaurorik handiena, Bizkaia Aretoan ikusteko aukera daukagu  azaroaren 27ra arte. Azaroaren 7tik aurrera bisita gidatuak antolatu dira, astelehenetik ostiralera, Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzat eta partikularrentzat. Hain zuzen ere, ikastetxeen bisitak ordu erdikoak izango dira, eta 9:00, 10:00, 11:00 eta 12:00etan egin ahal izango dira. Partikularrentzako bisita, berriz, 18:30ean izango da. Bisita egin ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea turiasaurus.otri@ehu.eus emailean.
  • transbordador-del-niagara-en-1916Leonardo Torres Quevedo, ingeniari unibertsala” izeneko erakusketa ikusi ahal izango da. Bisita orduak hauexek dira: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 14:00etara; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.
  • Zientzia Cluba: Umorea, musika, eta jakina, zientzia asko, erakargarria, atsegina eta…

View original post 52 more words

Advertisements

Erantzun bat “Zientzia Astea, aurten ere bikaina” sarreran

  1. Ene ikasle maiteok,

    aste honetan zientzia dibulgazioaren astea izango zela aurreratu nizuen. Ahozko bost minutuko diskurtsoak egin beharko dituzue zientzia edota teknikaren inguruan. Audioak, beti bezala, grabaturik geratuko dira.

    Kasualitatez artikulu hori ikusi diot Pilar Etxebarria irakasleari eta hona kopiatu dizuet. Ea aurten ez bada, laster EHUko erakusketa horiek ikusteko parada daukagun.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s