Rivero

Guillermo Rivero García 1986ko urriak 1ean jaio zen boxeolaria da. Sopelan bizi da, baina algortarra da. “El Gordo” ezizena jarri zioten lagunek 12 urterekin 103kg pisatzen zituelako, eta entrenatzeari uzten dionean hiru egunetan 10 kg inguru irabazten omen dituelako. 17 urte zituela hasi zen lanean eraikuntzan, baina orain lan baimenean dago egunero entrenatzeko eta boxeatzeko.

17 urte zituela bere lagun batek, Jon Iñaki izeneko batek, Santurtzin zuen borroka bat, Guillermok ez zuen inoiz halako bat lehenago ikusi eta ikusi zuzenean, giroa eta borroka ikustean, noizbait han gainean egongo zela pentsatu zuen. Urte berean bere laguna boxeo eskolak ematen hasi zen eta Guillermok izena eman zuen. Une hartan boxeozale amorratu bihurtu zen. Geroago, Josu Lopategi izeneko bere lagun batekin Blackbelt gimnasioan izena eman zuen eta urte bat inguru egon zen bertan entrenatzen. Ordutegien arazo bat zela eta, Nekogym gimnasiora aldatu zen. Bertan kick boxingarekin hasi zen eta amateur gisa lehenengo borrokak izan zituen, 21 urterekin. Hasieran beldurra sentitzen zuen ring-era igotzean. Nekogymetik Basakickera pasatu zen Itziar bere lagunaekin. Bertan egin du bere karreraren zati handiena.

25 urterekin bere bizitzako denboraldi oso txarra pasatu zuen. Borrokak egiten zituen entrenatu gabe eta motibazio gabe. Borroka ugari galdu zituen, eta okerrena full contacteko bat izan zen, zeinetean bukatzear zegoela izugarrizko K.O-a eragin zioten. Honen ondorioz boxeatzeari utzi zion denboraldi batean. Hiru urte inguru egon zen ring batera igo gabe baina entrenatzeari utzi gabe.

Bere lagun eta lankide Arkaitz, luzaroan ringera itzultzeko proposatzen eta motibatzen egon zen, eta azkenean, Guillermo borroketara itzultzea lortu zuen. Geroztik 21 borroka egin ditu. Hamar urte daramatza boxeatzen. Hogeita zortzi borroka ditu guztira; hogeita sei irabaziak eta bi galduak.

Guillermoren ustez boxeoaren gauzarik onena etsaiarekin neurtzea da, baldintza berdinetan egonda zure entrenamendu eta ahaleginaren emaitzak frogatzea. Okerrena berriz entrenatzaile eta antolatzaileen artean sortzen diren gatazkak dira, berak dioenez. “Boxeolariak gara borrokatzen dugunok, baina gure artean izugarri ondo konpontzen gara ringetik kanpo, ordea.”

 Ezkerreko boxeolariak uppercut bat jotzen. Eskuinekoa defentsa posizioan. By Wayne Short  (Wikimedia Commonsen bidez)
Ezkerreko boxeolariak uppercut bat jotzen. Eskuinekoa defentsa posizioan. By Wayne Short (Wikimedia Commonsen bidez)
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s