Koma etiliko

‘Koma etilikoa’ musika talde baten izena, ‘peña’ baten izena, broma asko egiteko moduko hitz bikotea bilakatu da…

Irratian, gaur, gaiari buruz Gurutzetako pediatriako mediku bati solasean entzun diot. Ondo entzun badiot, urtean 500 koma etiliko artatzen dira Gurutzetan. Horietako asko pediatria sailean (14 urtetik beherako kasuak, beraz).

Madrilen alkoholaren eragin zuzenaz 12 urteko neska baten heriotzak hautsak harrotu ditu eta gaia, berriro ere, puri-purian dago.

Berriro ere entzun dira irratian betiko topikoak, hezkuntza sistemak zerbait egin beharko luke, gurasoen errua da, norbaitek gurasoak zigortu egin beharko lituzke, alkohola gaztetxoen eskura uzten dutenak zigortu egin beharko lirateke… Horrelako entzun dira.

Idazlana egiteko proposamena

IRITZIA

  • Idatz ezazu ZuZeu.eus GAZTEA saria irabazteko moduko iritzi artikulua gaiari buruz.

Zergatik da hain erakargarri alkohola kontsumitzea adin batean? Ligatzeko erabiltzen da? Sozializatzeko? Noren errua da alkohola, oraindik ere, gizarteratzeko errito askotan egotea? Nortzuk dira errudun? Zerbait konpondu edo hobetu beharko litzateke? Nola

AZALPEN TESTUA

  • Idatz ezazu euskal wikipedian argitaratzeko moduko azalpen testu bat ‘Koma etiliko’ zer den deskribatuz eta gaur egun erabiltzen diren sendabideak-edo aipatuz.

(eu.wikipedian ‘Koma’ artikulua egon badago baina ‘Koma etiliko‘ falta da).

Ereduak

Zientzia jendarteratzeko artikulua:

EITB.eus "Koma etilikoa errepikatzen duten adingabeen gurasoak zigor ditzakete".
  • Udako parranden ondorioz mozkorraldiaren ondorioz artatu behar direnekin lanean ibilitako bi medikuei egindako elkarrizketa:koma etilikoa. (6 minutu eta erdiko audioa)
Argazkigilea: Mario Antonio Peña Zapatería (https://www.flickr.com/photos/oneras/3449142109) [CC BY-SA 2.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0)], undefined
Argazkigilea: Mario Antonio Peña Zapatería (https://www.flickr.com/photos/oneras/3449142109) [CC BY-SA 2.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0)%5D, undefined
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s