#Negoziazio_2

Mezu pribatu pilo bat jaso ditut 52D eta 53D taldeko ikasle batzuengandik. Ikasle gehienek, baina, ez dute mezurik bidali. Zilegi da. Asteburua izanda atsedena zaindu behar eta eskola kontu hauetaz deskonektatzeko eskubide osoa daukazue…

  • Nik ez nuen mezu pribaturik eskatu, baizik eta blogean, #Negoziazio mezuaren azpian, argudio testu labur bat argitaratzea eskatu nuen. Beti bezala, leku publikoan argitaratzea hobesten nuen. Oraindik garaiz zaudete. Ostegunera arte.

Mezua bidali didazuen guztiok irakur-liburuari buruzko azterketa datorren urterako, Gabonen osterako, uzteko eskatu didazue.

Ikasle gehienok ez duzue inolako argudio testurik bidali. Inork ez du blog honetan argudiorik argitaratu. Mezu pribatu bezala bidali duzuen testua blogean, iruzkinentzako tokian argitaratzea zenuten, argitaratzea duzue.

Argudio testurik ez idazteko, arrazoi asko izan daitezke. Asteburua da eta badut zer-egite hoberik, bost axola niri azterketa noiz egingo, berdin-berdin gaindituko dut edo berdin-berdin ez dut gaindituko…

···oo0O0ooo···

Pozgarria egin zait ikustea talde txikitxo batek, oraingoz behintzat, ikasi duela ez bakarrik gizarte-sare batean euskara erabiltzen, hori primeran dago, jakina, baina gainera batzuek ikasi dute gizarte-sareko euskarria ere euskaraz ezartzen ere bai. Telegram euskaraz erabiltzen hasi zarete batzuk, lehen aldiz, Artaza-Romoko historian eta agian Bizkaiko ikastetxe guztien historian!

Osoitzek, Librezale taldekoak, Telegram euskaratzaile nagusiak, emandako eranskailu bat irabazi du Telegram euskaraz erabiltzen duzuela frogatu didan lehen ikasleak.

whatsapp_pantaila_argazkia_neskaak

whatsapp_pantaila_argazkia_euskaraz_txo

screenshot_2016-12-18-19-44-10

20161219_152033

 

Advertisements

2 erantzun “#Negoziazio_2” sarreran

  1. Kaixo Gorka! Liburuaren azterketagatik bidaltzen dizut mezu hau. Uste
    dut klase guztiari gustatuko litzaigukeela azterketa datorren urterako
    ustea. Nire kasuan azterketa batzuk pilatu zaizkit eta ostegunerako
    usten badugu arineketan irakurri beharko dut liburua. Asko gustatuko
    litzaidake liburua patzadas irakurtzea. Gainera klaseko askok erakutsi
    dizuten moduan Whatsapp euskaraz erabiltzen ari gara!

    Liked by 1 person

  2. Kaixo Gorka;
    Andrea Anacabe eta Ane Vaz gara, 53D taldekoak. Argudio testu hau bidaltzen dizugu azterketaren data aldatzeko asmoarekin. Egia da urriaren 18an bidali zenigula e-mail bat non liburuaren lehen orrialdeak zeuden. Email berean esan zenigun liburua irakurtzen hasi behar genuela. Badakigu gure errua izan dela, momentu horretan pentsatu genuen azken asterako eta bi asteetarako uztea, zerbait ahazteko beldurragatik. Aste hauetan azterketa pila izan ditugu eta datorren astea azterketaz eta lanaz beteta daukagu. Ez dugu izan denborarik liburu osoa irakurtzeko eta gure ustez, hobeagoa izango zen data aldatzea liburu guztia ulertzeko eta azterketa primeran egiteko. Azterketa ostegunean izango balitz liburua korrikan irakurri beharko genuke. Liburua korrikan irakurtzen badugu ez genuke irakurketaz gozatuko, eta, azkenean, hori da helburua, ezta? Bestalde, klase erdia baino gehiago txartoago egingo genuke denborarik izan ez dugulako azken egun hauetan.

    Liburuaren zati bat jadanik irakurri dugu, eta gure ustez, badaude kapitulu pare bat pixka bat zailagoak direnak ulertzeko eta berrirakurri behar izan ditugunak. Horregatik, ia ezinezkoa iruditzen zaigu liburu osoa ostegunean amaituta egotea.

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s