Zelan argitaratu ZuZeu.eus horretan

Aurreko batean, blog honetan, ZuZeu.eus blogean izena emateko eta editatzeko argibide batzuk eman genituen. Ikasgelan, askotan, ahoz komentatu dugu gure idazlanari balio erantsia emateko, gure idazlana argitaratzeraino eramatea komeni dela…

Baina badirudi batzuei ahaztu egin zaizkiela argitaratzerainoko prozesu horretako zenbait urrats!
Ez genituzke gure zirriborro landu gabeak argitaratu beharko!

Argitaratzeraino eramango gaituen prozesua, askotan esan dugu, ez da erraz burutuko.

  1. Gai egoki bat hautatu behar dugu. Interesgarria, polemikoa, hunkigarria…
  2. Gai hori ezaguna ez bada agian labur azaldu beharko genuke, bestela, kaka esplikatzen ibili gabe, gaiari buruz gure iritzia, gure tesia idatzi beharko genuke. Honi Z1 deitzen diogu. Lehen zirriborroa.
  3. Autozuzenketa egin behar dugu; soberakinak baztertu, mamiari eutsi. Zuzentzaile automatikoa erabili. Euskalbarreko hiztegietan zalantzak argitu… Z2.
  4. Ikaskideen laguntza eta ekarpenak batu. Guretzat argi dagoena, lagunarentzat argi ez badago, hobetzeko zerbait egongo da. Lagunak galderak eta ekarpenak egiten badizkigu, Z3 bat badugu. Horretarako daukagu wiki bat; idazketa kooperatiboan elkarri laguntzeko.
  5. Lagunak animatzen bagaitu eta artikuluak euskal blogosferan interesa sor dezakeela uste badugu, irakasleari mezua bidaliko diogu gure artikulua bere ‘itxaron gelan’ sartzeko. Irakasleak azken zuzenketa eta ekarpenak egin beharko lituzke. Horrekin Z4 bat lortu dugu.
  6. ZuZeu.eus horrek, beste blog guztiek bezala, testuarekin batera irudi edo argazki esanguratsu bat gehitzea eskertuko lukete. Edo bideo bat. Testua irudiaren osagarri izan daiteke. Edo irudia testuaren osagarri. Edo elkarren osagarri. Bideoekin ere berdin. Baina irudiak-eta, ez dute copyright baten menpekoak izan behar.  (Ikasgelan azaldu dugu nola lortu copyright horren zama ez duten edukiak).
  7. Autozentsura, neurriz. Egin dugun idazlana besteen interesa piztuko ez duela pentsatzen badugu, hobe ez argitaratzea. Lagunek edo irakasleak animatzen bagaituzte, hobe argitaratzea.
  8. Izenburua. Laburra bai, baina ahalik eta erakargarrien. Zein da izenburu erakargarriago? A ala B: A. ‘Etorkinak’ / B. ‘Utikan etorkinak’; A.  ‘Heriotza zigorra’ / B. ‘Heriotza zigorraren alde’; A.  ‘Ehiza’ / B. ‘Ehiza debekatu dezagun’; A. ‘Zezenketak’ / B. ‘Zezenketak ez, eskerrik asko’.
  9. Iruzkinak. ZuZeu blogean, eta blog honetan, artikuluak argitaratzeaz gain, iruzkinak argitara daitezke. Horretarako ez dira hainbeste zirriborro ondu behar: Z1, Z2, Z3… Gure intereseko artikulua irakurri, gure lagunarena baldin bada, interes pittin bat izan beharko, eta idatz dezagun gure iritzia. Lagunaren tesiaren alde edo kontra. Adeitsu baina irmo.
  10. Zenbatu dezagun hamar arte artikulu bat argitaratu baino lehen. Iruzkin bat argitaratu baino lehen. Ez gaitezen kikildu. Ez gaitezen gehiegi harrotu. Eroriz ikasten da oinez eta idazten ikasiko dugu hobeto idazten baina ZuZeu.eus blogeko erredakzioko kazetariei ez diegu gure idazlanak zuzentzeko ardura emango. Gure lana, ondo burutua, oparituko diegu.
  11. Ea aurreko dekalogoak hurrengo batean gauzak hobeto egiten laguntzen digun eta azkenik gutariko batek GAZTEA saria eramaten duen. Unibertsitatera iritsi baino lehen 😉
zuzeu
Zuzentzaile automatikoa erabili gabe ere, ZuZeu.eus horretan argitaraturik agertu den artikulu baten zatia, Z1 itxurakoa
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s