Aritza Saratxaga

Egilea: Leire


Elkarrizketa

Gaur 39 urteko surflari sopelaztar batekin hitz egingo dugu, Aritza Saratxagarekin, hain zuzen ere. Surflari profesional bat jarraitzen izanda, surf eskola bat Sopelan irekitzea erabaki zuen, PeñaTxuri Surf eskola. Eskola horretan, nahiz helduak nahiz umeak surfa ikasteko aukera izaten dute.

-Nola erabaki zenuen surfista izatea? Zergatik?
Hamaika urterekin hasi nintzen surfeatzen eta nire idoloa surflari bat zenez, pixkanaka-pixkanaka surfaren munduan sartu nintzen, txapelketetan parte hartzea gustatzen zitzaidalako. Hau dela eta, surflari profesional bat izatera ailegatu nahi nintzen. Baina, hemen ez nuenez izan laguntza askorik, ezin izan nuen lortu. Zorte txarra izan nuenez, denbora pasa eta gero, bizitzari buelta eman eta berriro saiatzea erabaki nuen.

Inoiz ez duzu beldurrik izan olatu batengatik?
Bai, askotan izaten da olatu handiak hartzerakoan, oso ona izan arren, beti izan behar da beldurra edo errespetua itsasoari, ezin zarelako inoiz fidatu herengan, oso arriskutsua baita. Itsasora sartzerakoan, normala da beldur puntu hori izatea, eta nire ustez, pertsona batek beldurra ez duela esaten duenean, gezurretan dabil. Gainera, beldurra izatea, erakargarria da gehienetan, zutaz konfiantza gehiago izateko.

Surfeatzean, inoiz izan al dituzu anekdotarik?
Bai, anekdota asko dituzu surfeatzen zaudenean. Eta egunero sei ordu uretan sartuta bazaude, gauza asko pasatzen dira. Polita dena kontatzeko hau da; uretan zaudenean beti egongo da norbait laguntza behar duena, nik adibidez, hogeita bost urte daramatzat surfean eta jende asko atera ditut uretatik arriskuan zeudelako, eta orain seguruenik hilda egongo zeudenak. Azkenengo orduan edo olatu handienak daudenean sartzen direnak dira gehienetan, eta surflariak beti gaude hor prest laguntzeko. Hori izan daiteke horrelako anekdota polit bat.

Zerk eraman zintuen surf eskola bat irekitzera?
Horrek lehenengo galderarekin lotura du, surflari profesionala izan nahi nintzen, ez nuenez lortu, nik izan ez ditudan aukerak, beste umeei ematea erabaki nuen. Hasieran, nik bakarrik gazte batzuk entrenatzen hasi nintzen, eta ondo zihoala ikusi nuenez, eskola bat irekitzeko ideia bururatu zitzaidan. Egia esanda, gaztea nintzenean beste kirol mota batzuk praktikatu nituen, tai-chí eta kung-fu. Kirol hauetako teknikak aprobetxatuz, surfa irakasteko erabili nituen, errazagoa delako oreka mantentzeko. Eta gainera umeentzat dibertigarriagoa da.

Nola sentitzen zara zure ikasleak zure laguntzarekin surfa ikasi dutela ikustean?
Niretzat, hori ohore handia da. Nirekin hasi ziren gazteak orain ia-ia profesionalak direla ikustean, oso ondo sentitzen naiz. Eta gainera, badaude batzuk orain niri klaseak ematen laguntzen didatenak. Hau da, konturatzen bazarete, nire pausuak jarraitzen ari dira. Nik izan ez nuenez laguntzarik, nire “granitoa” beste pertsona batzuei laguntzea da.

Noizbait sustoren bat eduki duzu uretan?
Bai, askotan. Lehen komentatu dugun bezala, uretan denbora asko sartuta pasatzean, susto handiak hartu ditzakezu. Adibidez, nire susto handiena hurrengoa da; orain dela zortzi urte, Meñakozen olatu erraldoiak hartzen nenbilela, justu ez zen egun on bat, eguraldiari deritzona, konturatu gabe, horrelako olatu handi bat erori zitzaidan eta honek inbentotik eta taulatik behera bultzatzen zidan, eta bat-batean inbentoa arroka batean lotu zen eta ez zenez apurtzen, arnasteko aukerarik ez nuen, bakarrik sudurra atera ahal nuen, eta horrela bederatzi olatu pasatu nituen nire lagunak abisatu nahian. Azkenean, korronteak aldatu zirela, inbentoa kentzera ailegatu nintzen eta bueno, hori izan da nire bizitzako sustorik handiena. Espero dut inoiz ez errepikatzea.

A3SURFhttp://UKBerri.net_bidez_Flickr-retik_mailegaturiko_irudia_2.0_Generic_(CC_BY_2.0)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s