Ikastetxeko ordutegia

Egilea: Teresa R. 52D

Aurten (eta ez dakit beste urtetan) gure ikastetxean (Artatza-Romo ikastetxean) batxilergoko lehenengo mailako ikasleek 15:35etan ateratzen dira jateko eta tartean bakarrik bi atsedenaldi daude: lehenengoa erdi ordukoa eta bigarrena hamar minutukoa.

Nire ustez, hau ez da ordutegi egokia irakasleentzat, ezta ikasleentzat ere. Zazpi ordu klasean gehiegizkoa iruditzen zait. Azkenean ikasleek nekatuegi heltzen dira etxera eta gero etxeko lanak egiteko edo ikasteko indarrik ez dute. Berdin irakasleentzat, zazpi ordu egon behar dira egun bakoitzean hainbat eskolatan, berdina errepikatzen. Gainera, hemendik hurbil bizi ez direnak etxera heltzen direnerako ia askaria hartzeko ordua da, eta jateko gogoak desagertzen zaizkie.

Hau gutxi balitz, badaude irakasle batzuk etxeko lan itzelak bidaltzen dituztenak hurrengo egunerako. Gutariko askok eskolaz kanpoko ekintzak ditugu eta ezinezkoa egiten zaigu dena egitea. Eta dena egiten badugu, berandu arte egon behar dugu altxaturik ikasten, edo zerbait amaitzen. Eta horren ondorioz, ez dugu ahal dugun guztia errenditzen hurrengo egunean. Honetaz aparte, liburuak ere irakurtzea agintzen digute eta nire ustez ez gara makina batzuk dena egiteko eta nekaturik ez egoteko.

Arazo hauek ez gertatzeko, hainbat gauza egin ahal dira. Nire ustez goizago hasi beharko genituzke klaseak. Horrela goizago amaituko genuke eta bazkaltzeko ordua normala izango litzateke. Nahiz eta goizago esnatu, modu honetan bazkaldu eta gero oso nekatuta bagaude, gutxienez, siesta egin ahal izango genuke eta gero etxeko lanak egiteko, ikasteko eta eskolaz kanpoko ekintzak egiteko, denbora izango genuke. Honetaz gain, uste dut hamar minutuko atsedenaldia kendu beharko luketela. Hamar minututan ez dugulako denborarik ezer egiteko eta, horren ordez, lehenago atera gintezke.

Beste aukera bat badago. Hamar minutuko atsedenaldiaren ordez luzeago bat jarri jateko denbora izateko eta gero ikastetxetik beranduago atera, baina nire ustez hau ez da oso egokia zeren eta denbora asko kentzen digu beste gauza batzuk egiteko.

Argazkigilea: S. Terfloth User: Sese_Ingolstadt [CC BY-SA 2.5 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5)], undefined
Argazkigilea: S. Terfloth User: Sese_Ingolstadt [CC BY-SA 2.5 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5)%5D, undefined
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s