Askeak gara?

Artikulu honen egilea: Nora 52D

 

Wikipedian edo entziklopedia batean askatasuna zer den bilatzen badugu horrelako zer edo zer agertuko zaigu: Askatasuna gizakiok borondatez eta murrizketarik gabe jokatzeko dugun gaitasun naturala da. Bakoitzaren kontzientzia eta izanaren beharra errespetatzen ditu, bere egite osoa lortzeko.

Bi askatasun mota daude: kanpokoa eta barnekoa.
Kanpokoaren barruan beste mota gehiago daude: askatasun fisikoa, mugitzeko askatasuna da; askatasun zibila, estatu bateko legeek aitortzen dituzten hiritarren eskubideak gauzatu ahal izatea; askatasun poilitikoa, erabaki politikoetan parte hartzeko libreak izatea; pentsatzeko askatasuna, norberak norberaren pentsamendua eragozpenik eta zigorrik gabe adierazteko libre izatea; eta askatasun erlijiosoa, norberak nahi duen erlijioa jarraitzeko libertatea izatea da.
Gauza guzti hauek egiteko libreak gara, legeak eta herrialdeko ohiturak errespetatzen baditugu. Baina askatasun guzti hauek galdu egiten dira kartzelan sartzerakoan. Legeek askatasuna murrizten dute, baina horrek ez du esan nahi legeak txarrak direnik edo ez liratekeela egon beharko, lege barik izugarrizko kaosa egongo litzateke, horregatik dira onak legeak baina azken finean askatasuna murrizten digute.

Barneko askatasuna konplexuagoa da, askatasun psikologikoa baita. Norberaren erabakiak hartzeko librea da, gu baikara gure buruaren eta gure bizitzaren jabe. Egoera zehatzetan egin beharreko erabakiak gure onerako edo gure txarrerako egiteko libreak izatea da. Borondatez gauzak egitea, besteen nahiak kontuan izan gabe.
Auto-determinazioa barneko independentea nahimenaren autonomian eta erabakien independentzian datza. Askotan gure erabakiak libreki egiten ditugula dirudi, baina gehienetan, kausaren batek determinatzen ditu gure erabakiak.
Gai honi buruz hitz egiterakoan morala ere aipatu behar dugu. Morala, moralki ondo eta gaizki dagoena ezberdintzeko gaitasuna da. Morala garatzeko maila ezberdinak daude, maila horietako bat postkonbentzionala da. Bertan jendeak norberaren kontzientziaren eta printzipioen arabera jokatzen du. Hau esanda, badirudi pertsona hauek guztiz askeak direla. Haien moralak dioena jarraitzen dute, haien ustez ondo eta txarto dagoena kontuan izanda hartzen dituzte erabakiak, horregatik dira guztiz libreak, moralak determinatutakoa egiten dute, haien erabakia delako aukeratzea ondo dagoena egitea edo txarto dagoena, orokorrean morala dela eta erabaki zuzena hartu ohi da. Nor bere proiektuarekiko leialtasunaren seinale da.

Moralaren aginduak ez dira hertsatzaileak, ez gaituzte zerbait egitera behartzen, hori bai, exijentzia bat da, baina ez ditugu zertan obeditu behar. Emmanuel Kant-enen arabera, askatasuna moralaren postulatua zela esaten zuen (printzipio nabaria baina frogaezina). Lege moralak ez gaitu behartzen, lege naturalek egiten duten bezala, exijentzia edo agindua ezartzen digute, “egin behar duzu” diote, baina desobedi daitezke; beraz bere oinarria askatasunean dago.

Dena ondo hausnartu ondoren badirudi ez dagoenik erabateko libertaterik. Beti egongo dira mugak askatasunaren edozein aspektutan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s