Telefono bat lapurtu digute

Ez irakasleoi, ikasle bati, gure ikaskide bati.

Telefonoa ikaslearen motxilan zegoen, ondo gordeta, eta ikasgela behar bezala zaindu gabe zegoela aprobetxatuz, lapurrak berea ez den zerbait eraman du.

Ekintza horrekin ikaskide bati, gure ikaskide bati, kalte egiteaz gain, ez dut uste lapurrak ezer onik lortu duenik.

Espero dezagun egunen baten lapurraren ingurukoren batek egindakoa jakitea eta kargu hartzea. Edo hobe: lapurrak telefonoaren jabeari, Lorea M. 52D taldekoari, telefonoa atzera eroan eta azalpen batzuk ematea, barkamena eskatzea. Horrela lapurra izateari utziko dio.

  • Lapurrak jakin dezala telefono hori ezin izango duela erabili. Jabeak blokeatu du. Ez badu telefonoa atezaintzan edo horrelako toki batean uzten, utz dezala telefonoak birziklatzeko sarreran dauden kutxak. Hirugarren mundura bidaltzeko.
  • Lapurrak, zorionez, ezin izango ditu jabearen kontu pribatuak ikusi. Telefonoa pasahitz batekin ondo babestuta zegoen. Jabeak bere Interneteko kontuen pasahitzak aldatu ditu.
  • Espero dut, lapurrari egunen batean berari lapurtzea. Gaztelaniazko esaera zahar batek ehun urteko barkamena opa dio lapurrari lapurtzen dionari.

Zerk behar du ausardia handiagoa, lapurtzeak ala lapurtutakoa atzera eramateak eta barkamena eskatzeak?

Zurekin gaude, Lorea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s