Hezkuntza gaur egun

Egilea: Iraide Dorado

Heziketa eta edukazioa non jaso beharko genukeen oso gai eztabaidatua izan da. Etxean edukazioa eta ikastetxean soilik formazioa jasotzearen aldekoak zein kontrakoak egon dira beti. Baina, nori ez dio irakasleak errieta egin beste kide batekiko jarrera desegokia izan duelako? Edota, nork ez du inoiz gurasoen laguntza izan klaseko ariketaren bat egiteko? Ziur gaude, noizbait guztiok egon garela horrelako egoera batean. Gaur egun, bai etxean, bai ikastetxean, ematen baitizkigute biak, maila altuago edo baxuagoan. Hau horrela izatea ezinbestekoa da.

Hasteko, txikitatik denbora asko igarotzen dugu eskolan eta etxean bizi izan ez ditugun egoera askorekin topatu gara. Hala nola, klasekidez betetako klase batean egotea eta hitz egiteko, txandak errespetatu behar izatea. Egoera berri hauen aurrean irakasleek irakatsi behar digute nola jokatu behar dugun, beharbada, klasetik kanpo egoera hauek ez baititugu bizi eta gurasoek nolako jarrera izan behar dugun azaltzeko aukerarik ez dute izan. Adibidez, kasu honetan, eskua altxatzen irakatsi ziguten. Hori edukazioa da eta klaseko giroa eramangarria izateko ezinbestekoa da arau hauek ikasle guztiek ikastea, beraz, beharrezkoa da ikastetxeak gure hezieran eragitea.

Gainera, gaur egun ikastetxeen balore-eskaintza maila oso alta da. Hau da, ikasleei formazioaz gain, pertsona zibilizatuak izaten irakasteko ardura hartzen dute ikastola askok. Baina, hau ez da gertatzen maila berean ikastetxe guztietan: normalean, erlijiosoak direnetan transmititzen dira baloreak gehien, eta beharbada, ikastola publikoetan ez hainbeste. Horregatik, gurasoen ardura izango da hautatzea zein izango den haien seme edo alabari emango dioten edukazioa; horren arabera, zein ikastetxeko heziketa bat datorren harekin eta ikastetxearen esku-hartzea zein mailaraino izatera prest dauden. Baina, badaude beste faktore batzuk erabakia hartzerakoan kontuan izan behar direnak ere bai. Adibidez, formazioaren kalitatea edo jasotako errenta.

Aurrekoa azaltzeko, Askartzan izan dugun esperientzia argia da. Txikitatik erlijioaren bidez, lagun hurkoa maitatzen, elkarbanatzen… irakatsi digute. Hazi garen heinean, gero eta gai landuagoak jorratzen ibili gara. Gainera, nahi izan dutenek Belabartzera eta kanpamentu desberdinetara joateko aukera izan dute, non irakatsitako balore hauek inon baino gehiago transmititzen dituzten. Hau guztia gutxi balitz, eskolaz kanpo egiteko ekintzak ere proposatzen dizkigute: Leioako egoitzara joan pertsona nagusiekin egotera, jantoki sozial batera joan laguntzera edota baliabiderik gabeko gurasoak dituzten umeei klaseko lanarekin lagundu.

Arestian aipatutako argudio guztiei, etxean hezkuntza ona jasotzen ez duten umeak daudela erantsi behar zaio. Arrazoi desberdinak egon daitezke hau gertatzeko: gurasoek denbora gutxi izatea umearekin egoteko, etxean egoera zaila edukitzea (gurasoen dibortzioa, adibidez)… Egoera honetan ezinbestekoa da gurasoak ez diren pertsona gehiago umearen hedabideaz arduratzea eta eskolak adibidez, paper hori hartu dezake.
Bestalde, formazioaren gaia ere garrantzitsua da. Nahiz eta, lehen esan bezala, Ikastetxeak heziera eskaintzen digun, klasera joatearen helburu nagusia formazioa eskuratzea da. Baina, etxean ere formazioa modu desberdinetan jaso dezakegu. Adibidez, gurasoek sukaldean moldatzen erakusten digute eta hori bizitzarako ezinbestekoa den formazioa da. Edo, haien zaletasuna igorri egiten badigute: artea, musika… baita hori ere, modu batean edo bestean, formazioa da. Gainera, ziur guztiok noizbait etxekoen laguntza behar izan dugula klasean zer edo zer ez genuelako ondo ulertu eta haien azalpenaren ondoren, bai. Beraz, familiaren esku-hartzea ezinbestekoa da askotan.

Horrez gain, kasu bereziak daude. Adibidez, badaude haien formazioaren  parterik handiena etxean jasotzen duten pertsonak, arazo ekonomikoengatik, eskolatik urrun bizi direlako… Hau, herrialde garatuetan ez da sarritan gertatzen, baina, eskualde azpigaratuetan (besteen artean, hain ezaguna dugun Ipar Potosin) oso ohikoa da eskolatik urrun bizitzea eta horregatik, joateko aukerarik ez izatea edo oinarrizko hezkuntza jasotzea, baina geroago, Unibertsitatera ez joatea, baliabide ekonomikoen faltagatik gehienetan. Horregatik, txikitatik gurasoek irakasten diete abeltzaintza- eta nekazaritza-lanak egiten, hots, formazioa eskaintzen diete.

Laburbilduz, erabateko heziketa eta formazioa lortzeko, bi instituzioen (ikastetxearen eta gurasoen) parte-hartzea egotea ezinbestekoa da. Gurasoen lana, batik bat, heziera eskaintzea izango da eta ikastetxearena, berriz, formazioa, baina bestea alde batera utzi gabe. Tamalez, badakigu gaur egungo gizartearen osotasunak horrelako hezkuntza jasotzeko aukerarik ez duela, horregatik, gobernuek honetan lan handiagoa egitea ezinbestekoa ikusten dugu; gizabanako guztiek hezkuntza duina jasotzeko eskubidea bermatu dadin.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s