CC Search bilatzaile berria

Artikulu hau kopiatua da; >>hemendik<< ekarria da

Creative Commons erakundeak CC Search bilatzaile berria aurkeztu du. Aurkezpenean azaldu dutenez, probetarako beta bertsioa da, prototipoa eta, une honetan, irudien bilaketetara mugatzen da.

Erabiltzeko prest eskainiko diren irudien azterketa eginda, sare honek biltzen dituen baliabide guztietatik erakunde batzuenak aukeratu dituzte, eman beharreko informazio osagarria egokien moldatuta dauzkatenak direlako. Erakunde hauetako irudiak agertzen dira beraz bilatzaile honetan: 500 px, Flickr, Rijksmuseum, New York-eko Arte Museo Metropolitanoa eta Liburutegi Publikoa. Guztira, eskaintzen duen irudi katalogoan, 10 milioi irudi baino gehiago biltzen dira.

Irudien bilatzailea da oraingoz

Bilbatzaile berri honen garapena irudi formatuko baliabideetan oinarritu da hasteko, mota honetako baliabideak direlako gehien bilatzen direnak Creative Commons lizentzia pean. Hilean, 600.000 bisita bakarrak jasotzen ditu.

Erabiltzaileentzat erabilgarri izango diren zenbait iragazien bitartez bilaketa-lana errazagoa izango da. Bilatzaile berrian martxan jarri dituzten baliabideen artean hauek dira:

  • Bilaketak egiteko iragaziak: lizentzia, izenburua, egile, etiketa, bilduma edo erakundearen arabera bilatu ahal izango da.
  • Erabiltzaileentzako aukera handiagoak:
    • Bilaketak gordetzeko aukera izango du erabiltzaile bakoitzak.
    • Zerrendak sortu eta partekatzea posible izango da.
    • Etiketak gehitzeko eta gogokoen artean gordetzea.
  • Irudien ezaugarriak eskuratzeko aukera: irudi bakoitzaren ezaugarria testuz zein HTML kodez jasotzeko aukera izango du.

Beta bertsioa

Aurkezpenean argi adierazi nahi izan dute baliabide berri hau ez dela azken produktua, baizik eta garatzen jarraitu behar duten baliabidea. Orain erabiltzaileon esku jartzea izan dute helburu, erabilera eta horretatik sortutako parte hartze eta ekarpenekin baliabide berriak gehitzen jarraitzeko prozesua martxan jarri dutela.

Etorkizun hurbilean funtzio sozial berriak, tresna gehiago eta beste eduki mota eta formatuetara zabaltzeko asmoa dute.

Bilaketak euskaraz

Bilatzaile berri honetan euskarazko bilaketak egiten proba egin dugu. Eta oso ondo doa. Beraz, badaukazu lizentzia askeko edukiak modu errazagoan bilatzeko baliabidea.

CreativeCommons-bilatzaile-berria

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s