Kutsadura

Kutsadura edo poluzioa edozein substantziak edo energia motak ingurumenean sor dezakeen desoreka edo kaltea da. Beti ondorio negatiboak izango ditu izadian, eta ondorioz giza existentzia kaltetuko du.
Kutsadura egon ahal izateko kutsatzen duen substantzia kantitate nahikoan egon behar du, naturan desoreka minimo bat egoteko. Kantitate hau kutsatzen duenarekiko erlatiboa izango da, masa edo bolumenaren arabera, honi kontzentrazioa deitzen zaio.

 
Kutsadura atmosferikoa

Airearen bizitzarekin lotuta dago. Airerik gabe ez litzateke gure biosfera garatuko, eta giza espeziea ez litzateke existituko. Izaki bizidunen bizitza airearen esku dago: airerik ez egoteak, ur eta elikagai ezarekin gertatzen den bezala, bizitza zailtzen du.
Airearen kutsadura gertatzen da, giza osasunerako eta oro har izaki bizidunentzat (mikroorganismoak barne) ondorio kaltegarriak produzitzen dituzten eta bere osaerarekin zerikusirik ez duten substantzien kontzentrazioa altua denean. Honako hauek sortutako kutsadura-mota bat dago: sumendi baten erupzioan sortzen den gasen anazioa, baso-suteak, polinizazio-prozesuak, hauts-ekaitzak, etab. Errekuntza-prozesuetan ikatza eta hidrokarburoak gero eta gehiago erabiltzeak, kutsadura erabat areagotu du.
Hona hemen kutsadura horren iturri nagusiak: garraioarekin eta industriaren zerikusia duten jardueren ohiko errekuntza-prozesuetatik ondorioztatzen diren produktuak, etxeko elektrizitate eta berokuntzaren sorkuntza, disolbatzaile organikoen lurrunketa eta ozono-igorpenak. Kutsadura, gainera, nukleo kutsatzailea kokatzen den tokitik urrun dauden guneetara hel daiteke.

 
Kutsadura uretan

Uretan (ibaiak, itsasoak…) kutsatzaileen presentziak sorrarazten du. Uraren kutsadura, batez ere, bere ohiko konposizioan substantziak eransten direnean gertatzen da, eta prozesu industrialetan hozgarri gisa erabiltzen denean (kutsadura termikoa).
Hona hemen uraren kutsatzaile nagusiak:

  • Hondakin-ur organikoak (elikagaien prestaketan, norbere garbitasuna egitean, garbiketa detergenteekin egitean, besteak beste, sortzen dena).
  • -Industria-jardueretatik datozen hondakin-urak (ura lehengai gisa erabiltzea produktu berriak prestatzeko, edo makinak mugitzeko baliabide zuzen edo zeharka erabiltzea).
  • -Nekazaritzatik datozen hondakin-urak (nekazaritzan erabilitako produktu kimikoak dituzte, baita animalia-jatorria duten hondakinak ere).

Uraren substantzia kutsatzaileak horrela sailka daitezke:

  • -Degradagarriak: nagusiki etxeetatik datozen hondakin organikoek, hondakin industrial organikoek eta abeltzaintzako hondakin organikoek osatzen dituzte. Hondakin horiek, zenbait mikroorganismo eta bakterioen elikaduraren oinarri dira; hori dela eta, modu naturalean deuseztatuak izan daitezke; betiere, haien isurpenak muga bat gainditzen ez duenean.
  • -Degradaezinak: uretan bizi diren mikroorganismoek deskonposatu ezin dituzten kutsatzaileak dira. Industria-jatorria daukate eta, batez ere, gatz mineralak eta metal astunak dira. Toxikotasun handia eragiten dute, zapore desatsegina eta korrosioa daukate; gainera, giza espezieari kalte egin diezaiokete bere elikagai-katean sartzen badira.

Detergente gehienek fosfatoak bezalako gehigarriak dituzte, eta horiek dira uretan fitoplankton gehiegi egotearen arrazoi nagusietako bat, algen hazkunde anomaloa eraginez, hiltzean uretan disolbatutako oxigenoa kontsumitzen dutelarik eta bakterioen, arrainen eta gainerako bizitza moduen garapena eragotziz. Garrantzitsua da biodegradagarriak direnak erabiltzea.

Klorodun hidrokarburoak erabiltzen dituen industria kimikoak batez ere sortutako kutsatzaile iraunkorrak (adibidez pestizidetan agertzen direnak), uraren kutsaduraren arazo nagusietako bat dira. Bizitza luzea daukate, eta horri esker distantzia handiak egin eta kutsadura heda dezakete. Uraren kutsadurak eragina du animaliengan, landareengan eta gizakiongan; eta industria eta nekazaritza kutsadura dela eta kezkatzen ari dira. Beharrezkoa da araztegiak erabiltzea eta, posible den guztietan, prozesu industrialetan ura berreskuratzeko mekanismoak sortzeko baliabideak bilatzea.

Kutsadura lurzoruan

Detergente gehienek fosfatoak bezalako gehigarriak dituzte, eta horiek dira uretan fitoplankton gehiegi egotearen arrazoi nagusietako bat, algen hazkunde anomaloa eraginez, hiltzean uretan disolbatutako oxigenoa kontsumitzen dutelarik eta bakterioen, arrainen eta gainerako bizitza-moduen garapena eragotziz. Garrantzitsua da biodegradagarriak direnak erabiltzea. Klorodun hidrokarburoak erabiltzen dituen industria kimikoak batez ere sortutako kutsatzaile iraunkorrak (adibidez pestizidetan agertzen direnak), uraren kutsaduraren arazo nagusietako bat dira. Bizitza luzea daukate, eta horri esker distantzia handiak egin eta kutsadura heda dezakete. Uraren kutsadurak eragina du animaliengan, landareengan eta gizakiongan; eta industria eta nekazaritza kutsadura dela eta kezkatzen ari dira. Beharrezkoa da araztegiak erabiltzea eta, posible den guztietan, prozesu industrialetan ura berreskuratzeko mekanismoak sortzeko baliabideak bilatzea.
Lurzorua, oro har Lurreko bizitzaren elikagaia da. Izaki bizidun gehienon euskarria eta landareek hazteko eta garatzeko behar dituzten funtsezko elementuak aurkitzen duten lekua da. Bertan metatzen da landareak, animaliak eta gizakiok behar dugun ura eta, han ematen da oreka ekologikorako beharrezkoa den ur-lurrunketa.
Bere kutsadura gertatzen da, batez ere, honako hauek eraginda: jarduera industrialak (biltegiak, legez kontrako isurpenak), hiri-hondakin solidoen isurpena, nekazaritzan erabilitako produktu fitosanitarioak (ongarriak eta ongailu kimikoak) eta abeltzaintzako jardueretako mindak. Pestizidak, laboreei eragiten dieten izurri ezberdinei aurre egiteko erabilitako produktuak, lurzoruaren kutsaduraren eragile kezkagarrietako bat dira. Euren erabilera desegokiak haiekiko erresistentzia sor dezake, eta nekazariak pestizidak dosi handiagoan erabiltzera edo gogorragoa izatera behartu ahal ditu.
Erasoak jasateko aukera gehiago duten lurzoruak, materia organikoan aberatsak direnak dira, xurgatu eta biltegiratzeko ahalmen handiagoa daukatelako .Hondakin toxiko horiek, lurzoruaren gainean metatzen dira eta bertan dauden organismoengan eragina daukate; gainera, askotan landareek xurgatzen dituzte eta landare horiek animalien eta gizakien organismora sartzeko bitarteko bihurtzen dira. Horrez gain, euri-ur edo ureztatzeko erabiltzen denak itsaso eta ibaien bideetarantz arrastaka eramaten ditu, haien kutsadura sorraraziz.
Gaur egun pestizida asko, DDT delakoa esaterako, debekatuta daude eta izurriei aurre egiteko modu gisa borroka biologikoa sustatzen da.
Kutsadura kimikoaIngurunean sartzen den konposatu kimiko jakin bat.
Kutsadura termikoaFluidoen igorpena tenperatura altura; ur-ibilguetan gerta daiteke. Ingurunearen tenperatura gehitzeak, uretan oxigenoaren disolbagarritasuna gutxiagotzen du.

 
Kutsadura akustikoa
Zarata soinu inarmonikoen multzo bat da, eta hauxe da bere ezaugarri nagusia: bere uhin akustikoak ez dauka garbi definitutako tarterik, ezta uhin-luzerarik ere. Zaratak ingurumenaren narriadura adierazten du, ez du ondorio kaltegarririk sortzen ziklo naturaletan; baina arazo larria da gizakion osasunerako eta animalien zenbait komunitaterentzat.
Kutsadura akustikoa gero eta ohikoagoa da, bereziki herrigune handietan. Jarduera industrialek, sozialek eta garraioak sortutako zarataren ondorio da. 100 dezibel baino gehiagoko zaraten eraginpean denbora luzez egoteak, gizakiongan berreskura ezin daitekeen entzumenaren galtzea eragin dezake; baina 80 dezibeletik beherakoak ez du inolako asaldurarik sortzen. Tarte horren artean, onar daitezkeen balioak esposizio-mailaren esku daude, ondoeza, suminkortasuna edo insomnioa eragin ditzakeelako.

 
Argiaren kutsadura

Luminarien erabilera edo argiztapen gehiegi egoteagatik, aire-partikuletan eta gasetan argi artifizialaren islatze eta hedapenak eragindako distira edo argitasuna gaueko zeruan, baita argia edo espektroaren uhin-luzera jakin batzuk bidegabe sartzea ere, nahi ez den tokietan.


Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s