Zentrifugazioaren saiakuntza

Helburua:

-Zentrifugatzen ikastea.
-Kristalizazio bat ikustea

Oinarri Teorikoa:

-Zentrifugazioaren helburua: fase solido bat likido batetik edo bi likido nahastezinak banatzean datza. Abiadura handiaz biratzean nahasteak gorputzak dentsitatearen arabera kokatzen dira. Zentrifugagailu izeneko tresnan egiten da eta beti sartu behar dira saiodiak.

Kristalizazioaren helburua: konposatu baten eraketa da, baina solido kristalino eran (egitura ordenatua). Kristalizazio teknika erabiltzen da sustantziak banatzeko eta purifikatzeko osatzen diren kristalen tamaina kristalizazioa gertatzen den eraren menpe dago: arin ematekotan kristalen tamaina txikia.

Kristalizazioa emateko baldintza hauek bete behar dira:

-Bere disolbagarritasuna disolbatzaile batean asko aldatu behar da T°-arekin (PbI₂ ur hotzetan disolbaezina da eta ur beroan disolbagarria).
-Disoluzioa asea izan behar da.

Materiala:

  • Zentrifugaziorako saiodiak
  • Zentrifugagailua
  • Erloju-beira
  • Beirazko malatxoa
  • Babes papera
  • Plaka beroemailea
  • Hauspeakin ontzia
  • Pipeta
  • Udareak
  • Matraze aforatua
  • Tanta-kontagailua
  • Pasteur pipeta
  • Balantza
  • Babes betaurrekoak
  • Eskularruak
  • Boteak
  • Etiketak

Erreaktiboak:

-Berun nitratoa [Pb(NO₃)₂]
-Potasio ioduroa (KI)
-Ura (H₂O)

Prozedura:

Lehenengo, pisatu 83g Pb(NO₃)₂, nahastu ur desionizatuarekin eta disolbatu hauspeakin ontzian ur gutxirekin. Sartu 25mL-ko matraze aforatuan eta enrasatu ur desionizatuarekin.

Gero, jarri tapoia matrazeari eta homogeneoki nahasteko astindu matrazea.

Ondoren, pasatu pote batetara eta jarri etiketa.
Saio-hodi batean jarri bi pipeta, bat Pb(NO₃)₂-rekin eta bestea KI-rekin, enrasatu 2mL-ra bakoitza. Jarraian pasatu KI-a Pb(NO₃)₂-a dagoen saio-hodira. Hurrenengoz, zentrifugatu behar da (3.000 bira/minututara 10minutuz).
Ondoren, dekantatuko dugu (utzi solidoa eta pasatu likidoa pote batetara, azidoa denez ezin da bota harraskatik). Horren ostean, nahastuko ur desionizatuarekin dugu solidoa, hasieran zegoen likido kopuruarekin gutxi gorabehera, eta zentrifugatuko dugu berrirobeste 10minutuz. Eta errepikatuko dugu lehenago egindako prozesua, hiru aldiz guztira.
Azkenik, garbituko dugu hauspeakina ur beroz eta saio-hodia ur hotzez busti (kanpoaldetik) “urre-euria” ikusteko. Horretarako leihora hurbildu argi ona izateko edo linterna bat erabili.

Kalkuluak:

25mL-ko disoluzioa.
0,1M berun (||) nitratozko disoluzioa.
0,025L disoluzio X (0,1 mol Pb(NO₃)₂ / 1L disoluzio) X (33,23g Pb(NO₃)₂ / 1mol Pb(NO₃)₂) = 0,83g Pb(NO₃)₂)

Segurtasun neurriak:

-Betaurrekoak jantzita beti.
-Berunaren hondakinak ezin bota harraskatik eta bildu egin behar dira.
-Zentrifugagailua beti kontrolpean: saio-hodiak binaka eta orekan.
-Ikusteko kristalak argi itzela behar da (eguzkiarena edo linterna batena).

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s