Berandu dabiltza

Berandu gabiltza, mekaben pott!

Eguneroko bizitza ikatza bezalako labezomorroak isurtzen hasi zenean etengabe, Otis Redding badiako kaian eseri zen aireplano eroriei kantatzeko blues band. Sagarraren loreek su hartu zuten eta niri odola hasi zitzaidan sudurretatik baldosa zuriko komuna publikotan pornografia irakurtzen ari nintzenean love, eta alkimistek txosten bat eman zuten argitara plusvaliaren alde azalduz erabat, Restaurantetik bi homosexual bota zituzten arrazoi komertzialak zirela merio. Bakardadearen milaka kopia inprimatu ziren neguaren ateetan geundelako, ene osaba batek postal bat izkiribatu zidan Stop ene urtebetetzea zelako Stop iloba, eta bide batez bere seguruetxea kontseilatu nahi zidalako inoiz ez da jakiten noiz, ene maitaleak telefonoa jo zidan kobre zaporeko maitasunez gauaren erdian. Eguneroko bizitza ikatza bezalako labezomorroak isurtzen hasi zenean etengabe. Gero ernari gelditu zen ibaia zerutik atergabe jautsitako espermaz, alkandora arrosak loredunak zuriak gorri-beltzak multikoloreak herrestan eramanez, eta aste berean ni puta bat naiz oihuztatu zuen ezkontza despedidan Champagne, Olivetti batean bere lehen gutun erromantikoa osatu zuen sekretaria lotsatiak; eskaleek halere trapuzko etxeak jaso zituzten zubipean mitxeletak babesteko, kattagorriek supermerkatuari eraso zioten altxa besoak non da intxaur kaxa-fuertea. Negua heldu zen azkenez eta antzarek V bat egin zuten zeruan, dispensariotan antitristezia pildorak banatu zituzten ugari Egiptoko zazpi izurriteren edizio ugaldu eta korrejitua usmatuz; zoriona gramoka saltzeari ekin zioten tronu aingeru eta kerubinek; beturte kardinek igotze desnaturala eman zuten Erromako poltsan, mila liburu erregalatu zituzten bankuek Ora eta bereziki Labora lemapean; baina alferrik zen berandu dabiltza ez dute ezer lortuko honez gero, palazioak lurrera doaz kartzeletako hormak pitzatu egin dira, eta gu libro gabiltza kaleetan tirantezko galtza laranjaz jantzirik, libro-libro.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s