Eu.Wikipedia.org horrek behar zaitu

Gure idazlanak argitaratzeraino hobetzeko asmoa baldin badaukagu. Idazten hasi baino lehenago argitaratzeko asmoa izan beharko genuke.

eu.wikipedia.org horretan hutsuneak topatzea eta betetzea ez da hain zaila.

  1. Hautatu gustuko gaia, 2. idatzi zirriborroa gure alderrai.wikispaces.com koaderno digitalean, 3. zuzendu ikaskide batzuekin, 4. zuzendu irakaslearekin, 5. argitaratu.

Horra gaur bertan topatu dudan hutsune bat:

Kanpoko eskeleto robotikoa. Azalpen testua idazi beharrean, zure iritzia idatz dezakezu… Noizko egongo dira merkatuan horrelakoak erosteko moduko prezioan? [Argazkigilea: Steve Jurvetson (http://www.flickr.com/photos/jurvetson/63461632/) [CC BY 2.0 (http://creativecommons.org/licenses/by/2.0)%5D, via Wikimedia Commons
https://es.wikipedia.org/wiki/Exoesqueleto_mec%C3%A1nico

https://en.wikipedia.org/wiki/Powered_exoskeleton

 

Advertisements

Euskal bogosfera

Proposamena:
  • Idatzi argitaratzeko moduko artikulu bat ‘Euskal blogosferako’ webgune bati buruz. Hartu euskaraz dagoen webgune bat, https://gamerauntsia.eus/getb/ esate baterako, eta begiratu ondo. Zabal daitezkeen fitxa guztiak arakatu. Gero idatzi iritzi artikulu bat webguneari buruz; blog batean edo foro batean argitaratzeko moduko artikulua.

Idazten By Sarah Stierch (Own work) [CC BY 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by/4.0)%5D, via Wikimedia Commons

Leioako Kantika Korala taldeak lehen saria eraman du

Inportanteena parte hartzea da baina polita izango da, imaginatzen dut, noiz edo noiz irabaztea.

Horrela gertatu zaio oraingoan, berriro ere, Leioako Kantika Korala taldeari. Riminira joan ziren aurreko astean, Italiara, eta bihar irabazle bueltatuko dira. Lehen sariarekin. ‘XI Rimini International Choral Competition’ horretan irabazle.

Zorionak Basilio Astulez zuzendariari eta partaide guztiei. Merezi zenuten!

Informazio iturria: Leihoa.info.

 

 

 

Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa 2017

http://www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screen/id/5092142/tipo/videos/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:WikiLovesMonuments_2017

http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/euskal-herriko-eraikin-eta-monumentuen-argazkiak-wikilovesmonuments-2017ko-edizio-lehiaketan/

Oso hurbil dauzkagun monumentuetatik bat: Bizkaia zubia.

Benito Lertxundi & EOS – Udazken koloretan

Udazken koloretan,
landen lurrinak
zeharkatuz,
hitaz oroit
eta higan nauk.

Zuhaitz biluziaren
gerizpean orpondoa,
orbelaren hilobi,
horiz eta gorriz
dena lokarturik,
dena lokarturik.

Eskuratu hostoa
xume bezain eder,
hain soila bere heriotzan,
zuhaitz guztiaren
bizkortasunez hain betea,
non erortze honen duintasunak
hiri kantatzera naraman.

Berriro zuhaitzari
so natzaiok, kezkaturik ote?…
joate askearen oparotasunean,
betikotasunaren irria zirudik.
irria zirudik.

Gatibu naukan denborak,
bere baitan egositako
ametsetaz isekaz
bailegoan.

Udazken koloretan,
landen lurrinak zeharkatuz,
hitaz oroit eta higan nauk,
hain soil hire heriotzan,
hain xume, adiorik gabeko
partitzean.