Xuxen berritua erabiltzeko prest dago. Azken bertsioa: Xuxen 5.1
- Firefox, Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileetan txertatzeko aukera
- LibreOffice, OpenOffice
- Hunspell
- Word 2016rekin bateragarria
- Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketekin eguneratua
- Hainbat euskarritarako bertsioak
Elhuyarrekoek eta ixakoek Xuxen 5 euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala erabilgarri jarri zutenetik, Microsoft Office pakete berriak merkaturatu ditu Microsoftek, eta berrikuntzak izan dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegiak eta Elhuyarren hiztegiek. Horiek denak kontuan hartuta, Xuxen 5.1 kaleratu berri dute.
Xuxen 5.1 doakoa da, eta xuxen.eus webgunetik eskuratu daiteke. Hizkuntza-irizpiderik berrienak txertatuta eta LibreOffice eta Worden bertsio berrienetarako prest dago Xuxen 5.1.
Euskaltzaindiaren Hiztegiko eta Elhuyarren hiztegietako azken aldaketak kontuan hartzen ditu zuzentzaile berriak zuzenketak eta proposamenak egiteko, eta ordenagailuko programarik berrienekin ere erabil daiteke.
Wordekoa da Xuxenen bertsiorik ezagunena, baina beste hainbat programarekin erabil dezakegu Xuxen berritua, bertsio guztiak eguneratu baititugu, eta doan deskargatzeko prest jarri (xuxen.eus/deskargatu):
-
- Microsoft Office: Word, Excel, PowerPoint eta Outlook
- LibreOffice, OpenOffice
- Firefox,Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileetan txertatzeko aukera
- Hunspell
Informazio gehiago
Deskargatu doan
xuxen@elhuyar.eus
943 363040 (luz.: 214)