Erronka

Ezer baino lehen, OHARRA: Gure problema konpontzeko, taldean euskaraz ahalik eta gehien egiten saiatu beharko gara.

 

 

Umeekin monitore izateko lan-poltsa bat atera da. Ume zailak izango dira. Batzuk autistatzat jo dira, beste batzuk ikasketa prozesuan diziplina arazo itzelak izan omen dituzte, beste batzuek arazo fisiko edo psikologiko latzak dauzkate…

Kontratatzaileak presaka dabiltza eta norbanakoak kontratatu beharrean taldetxoak, laukoteak kontratatuko dituzte.

Soldata itzela izango da eta gaztea eta euskalduna izatea, besterik ez dute eskatzen. Ez da EGA behar. Jende pilo bat aurkeztuko dela aurreikusten denez, postaz bideoa bidaltzeko eskatu dute, 3-7 minutuko bideo laburrak. Horrela aurrez aurreko elkarrizketak saihestuko dira. Baina kontratatzaileak ikusi nahi du nola eskatzen duzun lan hori eta nola defendatzen duzun zure burua, lan horretarako pertsona egokia zarela sinestarazi behar diezu bideoa ikusiko dutenei. Zu taldekide batzuekin elkartu zara eta elkarri lagunduko diozue bideo txukun-txukuna ekoizten eta enpresari, ((Gorka irakasleari ;-)), posta elektronikoaren bidez bidaliko diozue.

Grabatzeko, erabil ezazu esku-telefonoren bat. Edo ahal baduzu, kamera on bat, zergatik ez.

SEGI IRAKURTZEN >>>>>>>>>> (Bideoak ez dira leku publikoan argitaratuko).

Taldeak 42A eta 45D
Talde txikiagoak, laukoteak-edo: A: 1, 4, 7, 11, 17, 20
B: 2, 5, 8, 12, 18
C: 3, 6, 9, 13, 19
D: 10, 14, 15, 16
Kamera aurrean grabatzen hasi baino lehenago gidoi bat prestatuko duzu? Kamera aurrean irakurtzen agertuko zara? Lana lortuko duzu? Taldekide guztiok, elkarri ondo lagundu eta gero, lana lortuko duzue?
 
Baliabide teknikoak zuen kontu. (Norbaitek badaki bideo-edizio programaren  bat erabiltzen? )
 
Kontuz! Doaneko programa batzuk, demo besterik ez dira. Konturatu orduko, gure bideoan euren publizitatea txertatuko digute).
 
 
Ebaluazioa:
Irakasleak kontuan hartuko du proiektua prestatu bitartean ea zelako hizkuntza egin duzun. Baloratuko du taldeari egindako ekarpen positibo oro… Baina, batez ere, baloratuko du norberak bidaltzen duen bideoaren kalitatea. Zelako komunikazio ekintza izan da? Eraginkorra? Zelakoa izan da erabilitako diskurtsoa? Ze hizkuntza-erregistroa erabili da? Eta hitzik gabeko komunikazioa? Bideoan agertu den horrek konbentzitu gaitu? Benetan kontratatuko genuke ume zail batzuen ardura izateko? Zure taldea eraginkorra, ona izango da ume zail batzuk zaintzerakoan? Konbentzitu duzue? Zergatik? Zerbait ikasi dugu prozesuan?
 
Kalifikazioak: Beti bezala irakasleak eskuzabal kalifikatuko ditu taldekide guztien ahalegina.

Gazte batzuk poz-pozik Euskara eta literatura irakasgaia onik gainditu eta gero. Argazkigilea: Ammu SG [CC BY-SA 4.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)%5D; irudia Wikimedia Commonsetik dator[/caption]

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s