Leku bat

A ereduko ikasleentzako idazteko proposamena:

  • Idatz ezazu leku bati buruz zenbait esaldi. Irakurleek asmatu beharko dute zein leku ote den deskribatu duzun hori. (Guztiok ezagutzen dugun herri, hiri, kontinente, mendi, ibai… izan behar du).

Eredu bat.

Nik deskribatuko dudan lekua Europan dago. Europako iparraldean. Hiri bat da, Estatu bateko hiriburua, eta hiri hori, lehen, Errusian zegoen. Baina orain ez. Orain hiri hori Estatu berri bateko hiriburua da, ehun urte dituen Estatu bateko hiriburua.

Hiria ez da mugitu, jakina, baina mapa politikoaren kolorea aldatu egin da. Lehen, duela ehun urte, Errusiako mapa politikoa zabalagoa zen baina orduan, duela ehun urte, iraultza bat egin zen zen Errusian eta Errusiako mugetatik hurbil zeuden batzuek egoera aprobetxatu zuten Errusiatik alde egiteko, beraien estatu berria sortzeko.

Tartean, orain txarto deskribatzen ari naizen Estatua.

Independentzia 1917an lortu eta gero, handik urte batzuetara, Estatu berri honek bere burua defendatu behar izan zuen gerra batean. Errusiar botereak berriro ere Estatu gazte hau bereganatu nahi izan zuen eta bere burua defendatu behar izan zuten.

Gerra horretan jende asko hil zen baina mapa politikoa ez zen gehiegi aldatu.

Zein Estaturi buruz ari gara? Zein da Estatu horretako hiriburua?

 

Argazkigilea: Roccodm (Wikimedia Commons)

 

Advertisements

Googlen hezkuntzan

Gaur, 316. gelako Chrome Book berriak estreinatzeko aukera izan dut. Ikasturtearen seigarren astean. Bazen garaia! Azkenean, –pentsatzen nuen–, gure ikasleek ordenagailu bana izango dute eta atzean geratuko dira iraungita beharko zuketen partekatutako Windows XP-dun ordenagailu zaharrak, gaztelania hutsean zeuden ordenagailuak (A eredukoekin partekatzen ditugulako, ez besterik)…

Estreinatu dut Google Chrome bat eta… ezin zela euskaraz jarri, ezin zela Firefox instalatu, ezin zela LibreOffice + Hobelex instalatu…

Google enpresari alfonbra gorria jarri diogu eta ordenagailu berriekin uste baino okerrago. Eta ene espektatibak ez ziren batere altuak.

Izaroren artikulu hau gure blogera kopiatzea erabaki dut eta denbora pixka bat dudanean ene iritzi artikulua idaztea erabaki dut.

Denbora dudanean.

izaroblog

Lagun asko hezkuntza munduan izanda, azken aldian asko entzuten nien ChromeBook, Gdrive, Gsuite eta horrelako hitzekin jardunean. Ez luke agian arraro izan beharko, baina lagunek duten teknofobia ezagututa nire harridurak ikertzera gonbidatu ninduen.
Galderatxo batzuk egin eta gero, konturatu nintzen eskola eta institutu publiko zein pribatuetan, googlek eskainitako sistema guztiak erabiltzen ari zirela. E-posta, dokumentuak lantzeko zein gordetzeko aplikazioak eta noski, nola ez… ikasle bakoitzarentzat bere ordenagailu berri, polit eta merkea, Chromebook-a!

Chromebook Haurrak Chromebook-ekin. Kevin Jarrett-en argazkia.

Geroxeago, hack.in#badakigu elkarteak sortutako Telegram taldeko kideei ere galdera luzatu diet eta hauen eta Librezale taldean izandako berantzunei esker diagnostiko kaxkar bat egitera ausartzen naiz:

Nola dago egoera eskoletan?

  • Euskadi guztitik hedaturik dagoen eredu bat da Google Eskoletan sartzearena. Badaude hala ere Software Librearen aldeko mugimendua sustatzen duten pertsonak ere!
  • Chromebook-en prezioa dela eta asko erosten ari dira.(Espainiar estatuan salmentak asko igo dira azkenaldian)
  • Gmail oso segurutzat jotzen den e-posta sistema da.

View original post 491 more words

Leioako Kantika Korala taldeak lehen saria eraman du

Inportanteena parte hartzea da baina polita izango da, imaginatzen dut, noiz edo noiz irabaztea.

Horrela gertatu zaio oraingoan, berriro ere, Leioako Kantika Korala taldeari. Riminira joan ziren aurreko astean, Italiara, eta bihar irabazle bueltatuko dira. Lehen sariarekin. ‘XI Rimini International Choral Competition’ horretan irabazle.

Zorionak Basilio Astulez zuzendariari eta partaide guztiei. Merezi zenuten!

Informazio iturria: Leihoa.info.

 

 

 

Getxolinguae 2017

b08leioa

logo-getxolinguaeAtzo izan genuen Getxolinguaearen 17. edizioa eta IRAKURTZEKO GAITASUNA izan da aurten aukeratutako gaia.
Urteak daramatzagu, bai Berritzeguneek, baita ikastetxeek ere, bueltaka gai honekin eta oraindik ez dugu lortu jartzen ditugun ahaleginak eta ateratzen diren emaitzak orekatzen. Non dago gakoa?

Atzoko ekitaldian ikuspuntu eta alderdi ezberdinak aztertzeko aukera izan genuen irakasleen lan taldeen bitartez eta ondoko hizlarien eskutik: Isabel Solé, Francisco Luna – Arrate Egaña (ISEI_IVEI) eta Joseba Ibarra (Berritzegune Nagusia).

Getxolinguae: esteka horretan aurkituko dituzue programa eta materialak, bai erabilitako aurkezpenak, baita grabatutako bideoak eta lan taldeen ekarpenak (azken biak oraindik eskegi gabe) . Azpimarratu nahi genituzke Isabel Solék eta Francisco Lunak emandako ideia batzuk:

9ff

Ayer tuvimos la oportunidad de asistir a la 17ª edición de Getxolinguae. Este año, en torno a la COMPETENCIA LECTORA.
Lo cierto es que, tanto los Berritzegunes como los centros educativos, llevamos años a vueltas con este tema y todavía no hemos logrado un…

View original post 426 more words

Lehen hitza euskaraz

 

Ikasle hori,

agian ailegatu zaizu kanpaina honen berri:

Ordenagailu, telefono eta tabletetan euskara erabiltzea ez da zaila. Gailu batzuk, sistema eragile batzuk, oso erraz konfiguratu daitezke euskaraz.

  • Telefono marka batzuek ezarrita daukaten hizkuntzen zerrendan euskara ere eskaintzen dute. Erosi baino lehenago interneten hori ere begiratzea ez da zaila.

Edozein telefonotan, besterik ezean, teklatua euskaraz jar daiteke. Telefonoa hizkuntza batean ezarriko dugu baina idazterakoan teklatuak hainbat hizkuntza-pakete izan ditzake batera. Hizkuntza batean baino gehiagotan ere jar daiteke teklatua.

Honako aplikazio hau, Software libre zintzoaz egina dago eta edozein telefonotan instalatu daiteke AnySoftKeyboard:

Xuxen zuzentzaile ortografikoarekin batera topatuko duzu AnySoftKeyboard hori. (#Datraolat izeneko beste aplikazio bat ere badauka barruan. Esate baterako Twitterren horrelako gauzak idazteko: @aaronabadek esan du, eta ez @aaronabad -ek edo @aaronabad|ek ).

ASK deskargatzeko eta zure telefonoan edo tabletean instalatzeko, horra azalpen testua, oso erraza, (hiru urrats besterik ez):


  • Nabigatzailea:

Euskaldun askok Mozilla Firefox hobesten dugu. Badaude hainbat arrazoi, Xuxen, Euskalbar eta beste hamaika gehigarri, esaterako.  Ehunka gehigarri bikain dauzka Firefoxek eta software librearen nazioarteko komunitateak etengabe sortzen ditu berriak eta hobetzen ditu daudenak.

Hona hemen interneten topatu ditugun zenbat arrazoi Firefox hobesteko:

https://laborategia.eus/firefox-erabili/

https://librezale.eus/2017/04/18/mozilla-firefox-euskal-komunitatearen-nabigatzaile-librea/

  • Ordenagailua eta sistema eragilea:

Android, Windows, Linux… Banaketa gehienak, azken urteotan bai behintzat, badute euskara hizkuntza hautatzeko eskaintza. Windows sistema eragilean partxe bat gehitu behar zaio gaztelaniazko bertsio bati. Linuxen gauzak errazago daude. Linux banaketa bat instalatzerakoan euskara hautatu eta aurrera.

Baina gorago aipatu den kanpainan, nabigatzailea euskaraz erabiltzeari eman zaio lehentasuna.

https://www.lehenhitza.eus/

  • Bulegoko paketeak.

Azken urteotan LibreOffice hobesten dugu interneten euskaraz aritzen garen gehienok.

Ez da zaila LibreOffice euskaraz instalatzea eta erabiltzea. Hobelex hizkuntza zuzentzailea bikaina da eta erraz txerta daiteke.

Azalpenak >>hementxe<<

https://www.lehenhitza.eus/

Teknologiaren menpe egotea

Teknologiaren menpe egotea oso normala da gaur egun. Egunero ikusten dugu nola teknologiak aurreratzen duen. Pertsona askok teknologia menpekotasuna dute. Barregarria izango balitz bezala hartzen dute gainera. Baina ez da txantxetako kontua; arazo hau bai edo bai konpondu behar da!

Guraso askok, galdetzen dute ea beren seme-alabek teknologiaren menpe dauden. Pertsona asko ezin dira mugikor gabe bizi, mugikorra, telebista eta ordenagailuaaren aurrean denbora luzea pasatzea, hori beste arazo bat da. Zalantzarik gabe gaztaroan gehien kontsumitzen diren aparatu teknologikoak mugikorra eta ordenagailuak dira.

Gaur egun, lehenengo mugikorra edukitzeko adina, gero eta baxuagoa da, nagusiki, jolasteko, musika entzuteko, mezuak bidaltzeko erabiltzen dute umeek eta gainera, gurasoek errazago dute seme-alabekin edozein momentuan komunikatzeko. Baina zer du teknologiak hainbeste harrapatzeko? Egia da mugikorretik komunikatzen dugunean, ezin garela gelditu. Gazteok teknologia asko erabiltzen dugu. Mugikorra oso erabilgarria da bizitzarako era azkarrean eta errazean komunikatzen uzten digulako.

Nire ustez, mugikorra ondo erabilita ona da, baina pasatu gabe. Aktibitate guztiak errazagoak dira mugikorra daukagunean. Mugikorrak baditu alde onak eta txarrak;

Alde onak: sakelako mugikorra ezin dugu erabili leku desberdinetan, aldiz, mugikorra estaldura dagoen leku guztietan erabili ahal dugu.

Batzuetan, tresna horrek pertsonen bizitza salbatu dezake, istripu bat dagoenean adibidez.

Alde txarrak: ikasteko, kirola egiteko, lagunekin egoteko denbora galtzen dugu, mugikorra edo beste aparatu teknologikoen menpe egoteagatik. Jende askok ahazten du mugikorra itzaltzea edo “isiltasun modalitatean” jartzea, bilera batean edo zeremonia ospatzen dugunean, mugikorraren aurrean denbora luze bat egotea oso itsusia da. Gainera, begiak nekatzen dira eta ikusmenerako txarra da.

Pertsona batzuk era desegoki batean erabiltzen dute mugikorra.

Bizitza honetan garrantzia handia ematen diogu mugikorrari, eta hori burutik kendu behar dugu! Mugikorra gabe pentsatzen dugulako ezingo ginatekeela bizi, baina gure bizitzan telefonoa kenduko bagenu, hainbat kezka kenduko genuke.

Bizitzan, mugikorra oso baliagarria da, jende askok erabiltzen du, baina gazteek gehiago erabiltzen dugu, hitz egiteko, jolasteko, internetetik nabigatzeko edo gauzak bilatzeko. Arazo hau konpontzeko lehenengo egin behar duguna, mugikorra bakarrik momentu garrantzitsuetan edo behar dugunean erabili. Teknologiaren aparatuak garestiagoak jartzea, horrela jendeak gutxiago erosiko du. Esfortzu bat egin behar dugu mugikorra gero eta gutxiago erabiltzeko eta mugikorra ez eramaten leku guztietara, bakarrik behar dugunean.

teknologia