Haurren esplotazioa

Zaloak idazlan hau bidali digu:

Asia hegoaldean, 100 milioi haur baino gehiago daude lan gogor-gogorrak egiten eta horietariko %20ak egunero 13 orduz aritzen dira, hilabetero 15-20 euro besterik ez irabazteko. Hego Amerikan aldiz, 5 eta 16 urte tarteko 17 milioi haurrek lan egiten dute, haien soldata, familia osoko soldataren %20 suposatzen du. Guzti hau kontuan hartuta, umeen eskulana helduena baino hiru aldiz merkeagoa da eta horrek, biztanleria heldu aktiboa langabezian egotea ekartzen ari da. Honek, lanean dauden neska-mutila ez dute hezkuntzarik jasotzen, ez baitira eskolara joaten. Guzti horrek, atzeratua den herrialdea, garapena asko oztopatzen dute,

Gainera, haur hauek lan egiten duten baldintzak penagarriak dira, ez baitago inolako segurtasunik ez higienerik. Enpresa handiek irabazi asko lortzen dituzte eskulan merke honekin, produktuaren ekoizpena gero eta merkeagoa izanda, irabazia handiagoa izango baita. Nike zapatilen enpresa honetarako adibide bikaina da. Nike marka, izugarrizko multinazional bat da. Neska-mutil asko, Nike marka janzten du oso polita delako edo edozein arrazoiagatik, eta ez dakite nondik etortzen diren material horiek. Gainera, berriro esanda, haiei guk gaur egun erosi ahal ditugun zapatilak, elastikoak, txamarrak eta abar, hirurogeita hamar euroren truke, beraiek, hogei eurorengatik lortzen dute. Baina hori ez da garrantzitsuena, gauzarik garrantzitsuena da gure adineko edo gutxiagoko umeek egiten dituztela. Are gehiago, egiten dituzte, baina, ez fabrika on batean, non baliabide onak dauden, lan egiten dute fabrika txar batzuetan, bizi-segurtasunik gabe, gaixotasun larriak hartzeko aurkerarekin.

 

Gaur egun, Estatu Espainoleko 260.000 familia inguruk babesean hartzearen bidez herrialde hauetako familiak laguntzen dituzte, baina INTERVIDAren ustetan, haurren esplotazio laborala, enpresen esku dago. Intervida fundazioak, herrialde aurreratuetako biztanleria kontzientziatzeko nahiarekin lan egiten du. Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean estatu kontsultibo berezia izatean lortu du eta bere helburua, munduko herrialde kaltetuenetako ume eta familien egoerak hobetzea da. Horretarako, hainbat proiektu garatu dituzte Perun, Bolivian, Guatemalan, El Salvadorren, Indian, Bangladeshen eta Malin.Hau da, enpresek, kontrol handiagoa izan beharko lukete, Hirugarren Munduan haur eskulanaz ekoiztu den edozer salmentan ez jartzeko.

Hala ere, ez du pisu guztia enpresen gain jartzen. Herritarrok ere badaukagu zeresana gai honetan. Guk ez bagenitu produktu hauek erosiko eta haien kontrako jarrera erakutsiko bagenu, onura handia ekarriko genioke ume horiei.

Nire ustez, gauza oso triste bat da, pentsatzea zure adinako umeak lan egiten daudela, eta zu ikasten zaudela, ikastetxe on batean, baliabide egokiekin, eta badagoela jendea kexatzen dena ikasteagatik. “Zergatik jarri dizkidate hiru azterketa aste batean?” honelako galderak egiten ditugu ikasleok, zorte ona izan dugula, hemen jaiotzeagatik, kontuan hartu barik. Ziur umeek nahiago luketela ikasten egotea, bost azterketa edukitzea bi egunetan, bizi-baldintza horiekin lan egiteaz baino. Orduan, ikasleok galdetu behar genuke, zelako kexak ditut nik, eta zelakoak esplotaturiko umeak?

Argazkigilea: Staff Sgt. Andrew Smith (U.S Army Photographer) Exif info [Public domain], undefined via Wikimedia Commons

Oinarrizko errenta unibertsala

Uste duzu oinarrizko errenta unibertsala bideragarri izan daitekeela? Oinarrizko errenta jasotzeak lana ez bilatzeko arrazoi izan daiteke? Munduko ekonomiak horretarako aukera emango du inoiz?

Oinarrizko errenta unibertsala inoiz ezarri da? Inon? Inoiz bozkatu da erreferendum batea? Non? Noiz?

Irakurri Argia aldizkariko artikuluren bat eta egin itzazu oinarrizko errenta unibertsala ezartzearen aldeko eta kontrako argudioen bilketa bat.

Helburua eu.wikipedia.org-ko goian aipatzen den artikulua hobetzea. Alde eta kontra erabili diren argudioak behar ditugu ondo erreferentziatuak.

https://en.wikipedia.org/wiki/File:Basic_Income_Performance_in_Bern,_Oct_2013.jpg#file
On 4 October 2013, Swiss activists from Generation Grundeinkommen organized a performance in Bern in which roughly 8 million coins, one coin representing one person out of Switzerland’s population, were dumped on a public square. This was done in celebration of the successful collection of more than 125,000 signatures, forcing the government to hold a referendum on whether or not to incorporate the concept of basic income in the Federal constitution. The measure did not pass, with 76.9% voting against basic income. (Argazkia ingelesezko wikipediatik zuzen-zuzenean hona ekarri dugu, argazki-oina eta guzti kopiatu dugu).