Xuxen berritua erabiltzeko prest

Xuxen berritua erabiltzeko prest dago. Azken bertsioa: Xuxen 5.1

  • Firefox, Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileetan txertatzeko aukera
  • LibreOffice, OpenOffice
  • Hunspell
  • Word 2016rekin bateragarria
  • Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketekin eguneratua
  • Hainbat euskarritarako bertsioak

Elhuyarrekoek eta ixakoek  Xuxen 5 euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala erabilgarri jarri zutenetik, Microsoft Office pakete berriak merkaturatu ditu Microsoftek, eta berrikuntzak izan dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegiak eta Elhuyarren hiztegiek. Horiek denak kontuan hartuta, Xuxen 5.1 kaleratu berri dute.

Xuxen 5.1 doakoa da, eta xuxen.eus webgunetik eskuratu daiteke. Hizkuntza-irizpiderik berrienak txertatuta eta LibreOffice eta Worden bertsio berrienetarako prest dago Xuxen 5.1.

Euskaltzaindiaren Hiztegiko eta Elhuyarren hiztegietako azken aldaketak kontuan hartzen ditu zuzentzaile berriak zuzenketak eta proposamenak egiteko, eta ordenagailuko programarik berrienekin ere erabil daiteke.

Wordekoa da Xuxenen bertsiorik ezagunena, baina beste hainbat programarekin erabil dezakegu Xuxen berritua, bertsio guztiak eguneratu baititugu, eta doan deskargatzeko prest jarri (xuxen.eus/deskargatu):

    • Microsoft Office: Word, Excel, PowerPoint eta Outlook
    • LibreOffice, OpenOffice
    • Firefox,Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileetan txertatzeko aukera
    • Hunspell

Informazio gehiago
Deskargatu doan

xuxen@elhuyar.eus
943 363040 (luz.: 214)

Berandu dabiltza (Ruper Ordorika)

Eguneroko bizitza ikatza bezalako labexomorroak ixurtzen hasi zenean etengabe, Otis Redding badiako kaian eseri zen aireplano eroriei kantatzeko blues band. Sagarraren loreek su hartu zuten eta niri odola hasi zitzaidan sudurretatik baldosa zuriko komuna publikotan pornografia irakurtzen ari nintzenean love, eta alkimistek txosten bat eman zuten argitara plusvaliaren alde azalduz erabat, Errestaurantetik bi homosexual bota zituzten arrazoi komertzialak zirela merio. Bakardadearen milaka kopia inprimatu ziren neguaren ateetan geundelako, ene osaba batek postal bat izkiribatu zidan Stop ene urtebetetzea zelako Stop iloba, eta bide batez bere seguruetxea kontseilatu nahi zidalako inoiz ez da jakiten noiz, ene maitaleak telefonoa jo zidan kobre zaporeko maitasunez gauaren erdian. Eguneroko bizitza ikatza bezalako labexomorroak isurtzen hasi zenean etengabe. Gero ernari gelditu zen ibaia zerutik atergabe jautsitako espermaz, alkandora arrosak loredunak xuriak gorri-beltzak multi-koloreak  herrestan eramanez, eta aste berean ni puta bat naiz oihuztatu zuen ezkontza despedidan Champagne, Olivetti batetan bere lehen gutun erromantikoa osatu zuen sekretaria lotsatiak; eskaleek halere trapuzko etxeak jaso zituzten zubipean mitxeletak babesteko, kattagorriek supermerkatuari eraso zioten altxa besoak non da intxaur kaxa-fuertea. Negua heldu zen azkenez eta antzerrek V bat egin zuten zeruan, dispensarioetan anttristezi pildorak banatu zituzten ugari Ejiptoko zazpi izurriteren edizio ugaldu eta korrejitua usmatuz; zoriona gramoka saltzeari ekin zioten tronu aingeru eta kerubinek; beturte kardinalek igotze desnaturala eman zuten Erromako burtsan, mila liburu erregalatu zituzten bankuek Ora eta bereziki Labora lemapean; baina alferrik zen berandu dabiltza ez dute ezer lortuko honez gero, palazioak lurrera doaz kartzeletako hormak pitzatu egin dira, eta gu libro gabiltza kaleetan tirantezko galtza laranjaz jantzirik, libro libro.

Nagusiaren nigarrak

Errobi taldearen abesti zaharra. Urteak igaro eta gero kutsu naif xamarra hartu du, nik uste 😉

Gure nagusia, gaixo nagusia
goizetik arrats (e)ta urte guzia
nigarrez, nigarrez, nigarrez
nigarrez ari da.

Nigarrez ar(i)tzeko, nigarrez ar(i)tzeko
arrazoinak, arrazoin haundiak
ba omen ditu …

Ta nagusiaren nigarrek
langilearen langilearen
bihotz”eria” hunkitzen …

Nagusiaren, nagusiaren
nigarrez ar(i)tzera ez uzteko
kontsolatu beharko dugu.

Ta nagusiaren kontsolatzeko
langile, langileek
irabazi berarentzat
lan gehiago egin beharko !

Gure nagusia, gaixo nagusia
goizetik arrats ta urte guzia
nigarrez, nigarrez, nigarrez
nigarrez ari da.

Nagusiaren, nagusiaren
nigarrez artzera ez uzteko
langileak, langileak
ez du lanari baizik pentsatuko !

Lan eta lan, lan eta lan,
lan eta lan, lan eta lan,
lan eta lan eta lan eta lan eta lan …
lana … lana .. lana … lana …

Langileak ez du lanari baizik pentsatuko
ta greba horiek, greba zikin horiek
bazterrera utziko.

Gure nagusia, gaixo nagusia
goizetik arrats ta urte guzia
nigarrez, nigarrez, nigarrez
nigarrez ari da.

Nagusiaren nagusiaren
nigarrez ar(i)tzera ez uzteko
langileak, langileak
beti eta beti, beti eta beti
haren zerbitzuko egon beharko
ahalaz, ahalaz
bakantzarik ere ez hartuko !

Lan eta lan, lan eta lan
lan eta lan beti lan eta lan,
lan eta lan beti lan eta lan
beti lan eta lan beti lan …
beti … beti … beti … beti …

Gure nagusia, gaixo nagusia
goizetik arrats ta urte guzia
nigarrez, nigarrez, nigarrez
nigarrez ari da.

Gure nagusia probeño bat da (txiro)
nagusietan probeena ! (txiroena)

Hamar etxe
hiru kotxe
zazpi sehi (Etxeko zerbitzaria: morroi; neskame; mirabe…)
ehun zaldi
ta Suitzako bankuetan, abilki gorderik,
Dolarrak, dolarrak, dolarrak metaka …
Hori baizik ez da, hori bakarrik
gure nagusiaren, nagusi gaixoaren
miseria …

Gure nagusia, gaixo nagusia
goizetik arrats ta urte guzia
nigarrez, nigarrez, nigarrez
nigarrez ari da.