Euskararen jatorria:

  • LeireOsabak beherago agertzen den bideoari buruz hau idatzi du:

Hizkuntzak komunikatzeko ezinbestekoak diren tresna baliotsuak ditugu, eta milaka dauden arren, eta askok besteekiko antzik ez duten arren, guztiek dute antzinakotasuna, lengoaiaren sorrerarekin loturik dagoena. Izan ere, hizkuntza europarrak bi taldetan bereizten dira: batetik, indoeuroparrak (erromanikoak, eslaboak, baltikokoak, zeltikoak…) eta bestetik, fino-ugriarrak. Bi talde hauetatik at, euskara dago, euskaldunon hizkuntza.

Gaur egun, euskara munduko hizkuntza osasuntsuen artean dago, batzutan kontrakoa pentsatzen den arren euskara da euskaldunon hizkuntza eta nortasuna. Baina, ba al dakigu euskarak non duen jatorria? Gerta liteke bakarrik eta isolaturik garatu izana gainontzeko hizkuntzekin harremanik izan gabe?

Esan genezake, euskaldunon hizkuntza munduko beste hizkuntzak bezala, sustrai sakonak dauzkala. Horrez gain, hainbat hizkuntzalarik ikerketak egin ostean, nabaria da euskara eta latina elkarren ondoan egon baziren, horrek, euskaran ondorioak utzi ditu. Esaterako, latineko hainbat hitz, euskaratik moldaturiko hitzak baitira. Baina, hala ere, benetan, euskararen jatorria beti misterio bat izan da eta izaten jarraituko da.

Beste hizkuntzalari batzuek, ordea, diote aurreko teoria hori baztertu egin behar dela. Beraz, gai honen inguruan nabari da, ezjakintasuna dagoela; hau da, euskararen jatorriari buruz,teoria asko daude batean oinarritzen dela nahiz eta batzuen artean antzekotasunak ikusi diren.

Baina, aipatzekoa da, argi geratu dela, hizkuntza bat ez dela zertan sortu beste hizkuntza batetik, baizik eta aurretik dagoen egoera batetik sortzen dela. Ikerlariek, honekin esan nahi dutena da, hizkuntzak bertako gizakiek bizimoduaren eta komunikazioaren arabera sortzen zituztela.

Bestalde, gehienetan, hizkuntza bat erabiltzen ez bada, galdu egiten da, baztertuz. Horrez gain, mundu osoan zehar, badaude 130 hizkuntza isolatu inguru. Hizkuntza isolatuak, senide hizkuntzarik ez duten hizkuntzak dira; hots, arbaso eta oinarri bereko beste hizkuntzak desagertuz joan direla. Euskara hizkuntza isolatuetan ezagunenetariko bat da, bere familiatik bizirik irtendako bakarra, alegia.

Laburbilduz, euskararen jatorria beti ezkutuan egon da, gaur egun ere, ezkutuak dihardu eta urteak aurrera egin ahala ez dakigu ezagutzeko aukerarik izango dugun edo ez. Dena den, iritzi eta kontakizun ezberdinak daude euskararen historia eta jatorriaren inguruan. Zerbaiten ezagutzarik ez badugu eta lortzeko zaila bada, mitoetan oinarritzeko joera dugu gizakiok. Beraz, euskararen historiaren inguruko hainbat ezagutza mitoak baino ez dira.

Ildo beretik, oso garrantzitsua da euskaldunok euskararen jatorriari eta historiari buruz aztertzen jarraitzea, baina ez euskaldunon hizkuntza baino ez delako, baizik eta, euskararen ezagutzek beste hizkuntzetara hainbat ate zabal ditzakeelako.

Nire aburuz, euskara indartuz aritu beharko ginateke egunez egun. Hasieran aipatu dudan bezala, euskara euskaldunon nortasuna da eta historia luze bat du gainean. Gainera, hain hizkuntza zaharrak mantentzea altxor bat gordetzearen antzekoa da eta bizitzan zehar milaka ate irekitzeko giltza ere izan daiteke. Beraz, zaindu eta maitatu beharra daukagu gure hizkuntza zahar hau, munduaren aurrean zabaldu.

Advertisements

Gure ikaskide batek eraman du urtarrileko ZuZeu.eus GAZTEA saria

Aurreko batean, azaroan, Ainhoa geratu zen finalisten artean. (30 idazlan aurkeztu ziren azaroan ZuZeu.eus GAZTEA atalean eta saria eman zutenean Ainhoa onenen artean nabarmendu zuten).

Oraingoan Anek lehiakide gutxiago izan ditu urtarrilean, baina horrek ez dio meriturik kenduko. Zorionak Ane!

Argazkigilea: Camdiluv ♥ from Concepción, CHILE – Colours, CC BY-SA 2.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=19871961

 

YouTuben ere euskaraz?

Aiora Mujikak ZuZeu.eus horretan argitaratutako mezuan:

Iturburua: Euskaraz Youtuben? • ZUZEU

Hona hemen Aiorak erakutsitako kanalen loturak:

Etxe Txiki Bihotz Handi.
Nerea Alias (NiAlias).
Maritxu, nora goaz?!
Iruñe (EstratoWhat).
Iban Garcia (DespertaVlogsEUS).
Euskal Youtuber. (kanala desagertu egin da… Betiko?)
Jo Ukelelea.
Zuri (Sleeptak): https://www.youtube.com/user/Sleeptak.
Gaizka Izagirre (GAZTEZULO-ren kanalean, Pantaila Txikia izeneko saila egiten du): https://www.youtube.com/user/Gaztezulo1.
Oier Gorosabel.
Fernando Morillo (Sorginetxe istorioak).
Soule Produkzioak (ArizKoke): https://www.youtube.com/user/ArizKoke
Maitane Segurola
– Eta Aiora Mujika bera, jakina!

Besteren bat ezagutzen baduzu, utzi iruzkina hortxe behean, mesedez.

Zer da eutanasia?

Horra Leirek idatzitako azalpen testua eta iritzi artikulua. Gehitu, nahi baduzu, zure iruzkinak Leireren testuaren azpian.

 

Eutanasia minarekin eta sufrimenduarekin amaitzeko eragindako heriotza da, bereziki beste gaixotasun baten ondorioz.
Gai eztabaidatua da, etikaren nahiz hainbat erlijioren aldetik.
Eutanasian modu hauek bereizten dira:

  • borondatezko eutanasia, hil nahi duen pertsonaren beraren nahia delako eragindakoa.
  •   ez-borondatezko eutanasia, heriotza eragin behar zaion pertsonaren borondatea kontuan hartu gabe egiten dena eta herrialde guztietan legez kanpokoa dena.
  • borondatearen aurkako eutanasia, gaixoaren iritziaren aurkakoa eta hilketatzat jotzen dena.

Praktikan jartzeak gainera hainbat arazo sorrarazten ditu gaixoaren nahiarekin eta egoera medikoarekin eta gaixoaren ingurukoen iritziarekin loturik.

Ordenamendu juridikoaren aldetik ere, eutanasia giza eskubidea den eztabaidatzen da, gaixoa bere bizitza jarraitu nahi duen erabakitzeko autonomoa den besteak beste.

Erlijio zenbaitetan, berriz, eutanasia guztiz gaitzetsi eta hilketatzat jotzen da, bizia eman eta kentzea Jainkoari soilik dagozkiola argudiatuz.
Funtsean bi modu daude eutanasia burutzeko: medikuak berak edo gaixoaren gertuko pertsona batek gaixoa edo elbarria laguntzea heriotza eragiten edota eutanasia burutu nahi duen gaixo edo elbarriari heriotza ekarriko dizkioten baliabideen berri eman eta eskura jartzea.

Baina badaude moduak gaixo larriek eutanasia ez eskatzeko edo gutxienez ingurukoak saiatzeko baliabideak dituzte. Adibidez psikologikoki laguntza eskaini behar zaio eta norbait momentu horietan bere alboan sentitzea ezinbestekoa da. Gainera zaintza aringarriak oso lagungarriak izaten dira.

Zainketa aringarriak, leungarriak, gaixotasunak sendatzen baino, sintomak murrizten ahalegintzen duen edozein bidea da. Helbidea sufrimendua gutxitzea da, baita gaixo kroniko, larrien bizi kalitatea hobetzea ere.

Zainketa hauek beti ere eriaren etxean bertan edo ospitale edo zentro espezializatu batean eman daitezke.

Orokorrean, tratatzen dituen gaixoak sailkatu ditzakegu onkologiakoak eta ez direnen artean, eta kasu bietan gaixo terminaltzat hartzen dira, sendabiderik ez daukatenez.

Iritzia

Eutanasia eta heriotza duin kontzeptuak bereizi beharra dago, azken honetan bizia mantentzekoaparteko baliabideen erabilera ukatzearekin lotzen baita.

Norberaren borondatezko eutanasia aldezten dutenek, min eta sufrimenduz bizi duen pertsona baten bizitza modu duin batean amaitzea pertsona horren eskubidea dela argudiatzen dute, minik gabeko bizitza aldarrikatuz.

Eutanasia aldezten dutenek gaixoaren giza duintasuna, minik eta sufrimendurik gabeko bizitza izateko eskubidea alegia, eta bere heriotzari buruz askatasun guztiz erabaki ahal izatea argudiatzen dituzte.
Eutanasia errefusatzen dutenentzat, aldiz, bizia kentzea kasu guztietan bidegabekeria eta giza duintasunaren aurkakoa dela kontsideratzen dute.
Medikuek ere, bizitzari buruzko erabakiak eta ekintzak burutzen dituzten aldetik, zer esan handia izaten dute eutanasiaren inguruan
Nire ustez, bide edo konponbide desberdinak bilatu behar dira eutanasia erabakia hartu baino lehen baian ulertzen dut gaixoek ez dutela lehenengo momentuan erabaki hori hartzen eta hartzen badute izaten da irtenbide bakarra delako.

Adibidez, Mar Adentro filmean egoera hori oso modu errealistan agertzen da eta ikus daiteke mugimendu barik dagoen pertsona baten eguneroko bizitza.

Ez dut nire burua ez aurka ez alde jartzen. Nahiago nuke horrelako erabakiak inor ez hartu behar izateak baina uler dezaket egoera oso larrietan eutanasia nahi izatea.

Ospitaleko gela

Turismoa

Gure Anderrek ZuZeu.eus horretan argitaratu duen artikuluaren azpian agertu diren lehen botoak, aurpegitxoak, interpretatzea ez da erraza. Boto emaile gehienek aurpegi haserre jarri diote Anderri.

Anderrek nahiko modu positiboan aurkeztu ditu Getxoko turismoari buruzko datuak eta agian batzuk ez dira kontu horiekin batere pozten… (Edo, behar bada, haserre agertu dira Anderrek ez duelako turismoa nahikoa goraipatu).

  • Turismoa. Batzuentzat aberastasun ekonomikoaren iturri, besteentzat eredu ekonomiko kaxkarra…
Polemika horri buruz ere idatz genezake…
Turismo gehiago ala gutxiago nahi dugu?