ArgIHIzkiak 2017

http://www.argihizkiak.eus/2017/04/

​http://www.argihizkiak.eus/lehiaketa/parte-hartu/​

  1. ​​Hautatu argazki bat (10 dituzu aukeran),
  2. idazlan laburra egin​,​ (edo labur-laburra),
  3. bidali​,​ ( zalantzak izanez gero, jo: argi.hizkiak@gmail.com // 644 277 155.
  4. ​Saria irabazi​.

 

Azterketa garaia da baina ez da denbora luzea behar. Epea zabalik.

Maiatzaren 2tik 31ra zabalduko dugu parte hartzea beheko formulario honen bitartez. Ondoko datuak beharko ditugu:

– Noren argazkian oinarritu zara testua sortzeko?
– Testuaren luzera zehaztu: laburra (100 berba, 100 hitz, gehienez, izenburua aparte), labur-laburra (160 karaktere gehienez, espazioak barne, eta izenburua aparte).
– Testuaren izenburua
– Testua
– Izena
– 1. abizena
– 2. abizena
– Adina (jaiotze-data zehaztu)
– Zein mailatan parte hartu nahi duzu? A. 16-18 urte bitartekoena ala B. 18 urtetik gorakoena?
– 16-18 urtekoentzat: zein institututan ikasten ari zara?
– Herria
– Telefono-zenbakia
– Helbide elektronikoa

Oinarrizko errenta unibertsala

Uste duzu oinarrizko errenta unibertsala bideragarri izan daitekeela? Oinarrizko errenta jasotzeak lana ez bilatzeko arrazoi izan daiteke? Munduko ekonomiak horretarako aukera emango du inoiz?

Oinarrizko errenta unibertsala inoiz ezarri da? Inon? Inoiz bozkatu da erreferendum batea? Non? Noiz?

Irakurri Argia aldizkariko artikuluren bat eta egin itzazu oinarrizko errenta unibertsala ezartzearen aldeko eta kontrako argudioen bilketa bat.

Helburua eu.wikipedia.org-ko goian aipatzen den artikulua hobetzea. Alde eta kontra erabili diren argudioak behar ditugu ondo erreferentziatuak.

https://en.wikipedia.org/wiki/File:Basic_Income_Performance_in_Bern,_Oct_2013.jpg#file
On 4 October 2013, Swiss activists from Generation Grundeinkommen organized a performance in Bern in which roughly 8 million coins, one coin representing one person out of Switzerland’s population, were dumped on a public square. This was done in celebration of the successful collection of more than 125,000 signatures, forcing the government to hold a referendum on whether or not to incorporate the concept of basic income in the Federal constitution. The measure did not pass, with 76.9% voting against basic income. (Argazkia ingelesezko wikipediatik zuzen-zuzenean hona ekarri dugu, argazki-oina eta guzti kopiatu dugu).

Vikidia – Wikipedia gazteenentzat egokitua

https://eu.vikidia.org/wiki/Azala

Wikipediaren leloak “munduko jakintza guztia mundu guztiarentzat eskuragarri” jartzea esaten du. Zer hartu beharko genuke kontuan hau lortzeko?

“Mundu guztiarentzat eskuragarri” esaten denean, berezi beharko genuke adin-txikikoen eta helduen artean. Wikipedia askotan ez da oso egokia adin-tarterik gazteenentzat. Horregatik, Vikidia proiektua bultzatu eta indartu beharko litzateke.

Testu hau >>hemendik<< hartuta dago.

 

Nola idatzi euskal izen-deiturak 2

Aurreko batean blog honetan gaiari buruz zuen iritziak eta argudioak idazteko eskatu nizuen: Nola eman euskal izen deiturak? (1) hartan.

Oraingo honetan polemika bat sortu da 45D taldean. Ikasle bi asaldatu egin dira euskara irakasleak bere izenak Euskaltzaindiak proposaturiko arau ortografikoei jarraiki idatzi dituelako eta hori leku publiko batean, arbela digitalean ikusi delako. Beren izenak horrela idaztea errespetu faltatzat hartu dute eta horrela adierazi dute.

Irakasleak esan zuen, hau bezalako artikuluak irakur ditzazuen —eta pixka bat zirikatzeko, egia esan— esan zuen norberak bere izena nahi duen bezala idazteko libertatea baldin badu, besteok ere askatasun maila antzekoa hartzea dugula…

Hona, berriro ere, euskara irakaslearen zenbait argudio:

  1. Arau ortografikoen bilduma, idazkera estandarra, erabaki kolektiboa izaten da erregistro idatzia duten hizkuntza guztietan, ez norberarena.

    Erabaki horietan hizkuntza-erabiltzaile guztiek ez dute erabakitzeko botere bera. Ez ohi da pertsona bat – boto bat legea betetzen.

  2. Hizkuntza batzuek, tartean erabiltzen ari naizen hizkuntza honek, badute estandar idatzi bat eta hainbat erakunde akademiko, hizkuntza idatziaren arauak argitzeko. Nola idatzi/nola ez idatzi kontuetan gomendioak emateko-eta hizkuntza batzuek Hizkuntza Akademiak dituzte.

  3. Gomendio horiei bizkarra ematea, munduko kultura gehienetan, oro har, txarto ikusita egoten da. Esparru akademikoetan bai behintzat. Kultura eskasia erakusten omen du arau ortografikoak ez dakizkiena. Ez dakit zer erakusten duen, arau ortografikoak jakinda, beste nolabait idaztea erabakitzen duenak. (Autobidetik azkar zihoan gidari haren istorioarekin akordatzen naiz honelakoetan. Irratian entzun du autobidetik txoro bat dabilela azkar baino azkarrago kontrako norabidean… —Bat! ?—esaten du bere baitan—, Bai zera! Guztiak doaz kontrako norabidean!)

  4. Ikasleak libreak dira bere izen-deiturak nahi duten grafiaz idazteko. Zirilikoz nahi izanez gero. Horretarako eta gehiagorako ere libre dira. Baina irakasle hau ere librea da gure garaiko ohiko ortografia arauei, ahal den heinean, jarraikitzeko. Baita izen-deitura kontuetan ere.

  5. Irakasle batek ortografia arau ortodoxoei men egitea ez da ikasleekiko errespetu falta, arau ortografiko horiekiko errespetu adierazpen bat da, besterik gabe. Ez dago hor ezer pertsonalik, jakina.

  6. Irakasle batek erakutsi behar du zer den estandarra, zer den garaian-garaiko araua eta, alde horretatik, ikastetxe publiko batean hizkuntza estandarra erabiltzea, jarrera ohiko bat besterik ez da.

    Irakasleak, benetan, —zirikatzaile jartzen ez denean—, nahiko Wikipedia zalea da eta izen-deitura pribatuak, leku publikoetan idazten dituenean, Wikipediak eta Berria egunkariak eta beste askok duten antzeko politikari jarraitzea aspaldian erabaki du. Wikipediraren politika jakiteko: >>klik hementxe<<

  7. Irakaslearen lana da ikasleei euskararen baitan dauden gaur egungo idazteko arauak ikasten laguntzea. Arau horiek ondo ezagutu eta gero, arauei jarraitzea izaten da ohikoena, baina ehunka salbuespen topa ditzakezue: Luis Haranburu Altuna, Hasier Etxeberria, Irati Iciar, Joxerra Garzia, Juan Garzia, etab. Bururatu zaizkidan lehen bost pertsona horiek oso pertsona jantziak dira euskara kontuetan baina, auskalo zergatik, Euskaltzaindiaren aholkuak —bere izen-deitura kontu honetan— ez segitzea eta bere bide pertsonalagotik joatea erabaki dute.

Asko kostatu zitzaion gure hizkuntzari estandar bat adostea. Azkenean, lortu zenean, ‘euskara batua‘ deitu zioten. Europako beste hizkuntza askoren ondoan, euskaldunak berantiar ibili ziren. Euskararen Akademia ia duela ehun urte sortu zen eta estandar bat lortzeko lehen adostasun potoloak duela berrogeita hamar bat urte… Baina kontu horiek guztiak, luzeago, beste blog-mezu batean.

Euskara batu edo estandarraren harira,

Ondo estrukturaturiko diskurtsoa da? Hizlariak, hitz egiterakoan, atal moduko blokeak bereizten ditu, idazterakoan paragrafoak bereizten ditugun antzera? Digresiorik egiten du, hari nagusitik urrundu egiten da?

Egileari zor: The author of the book was Pedro Agerre
Goian dagon liburu horrek ortografia akatsak ditu? Zeintzuk? Zergatik? [Argazkiaren jatorria, Wikimedia Commons: The author of the book was Pedro Agerre “Axular” (1556-1644). The author of the photo is Mikel Zabala. [Public domain], undefined].