Uraren Nazioarteko Eguna

Gaur, martxoaren 22an, Uraren Nazioarteko Eguna… Zer konta dezakegu gaiaren inguruan?

Ezagutzen dugu abestirik, poemarik, ipuinik, filmik?

Iritzi artikulurik?

 

Advertisements

Hogei artikulu, hogei audio, hogei bideo

Ikasturte hasieran esan genuenean gutxienez 20 artikulu irakurri eta irakurritakoen URL helbidea kopiatu beharko genuela gure aldarrai.wikispaces.com koadernoan, ez zirudien helburu zailegia. “Ikasturtean 30 aste baino gehiago iraungo du, beraz ez du ezta astean bat ere eskatzen”, pentsatuko zuen baten batek.

Igaro dira ikasturteko 20 bat aste eta aldarrai.wikispaces.com horretan askok helburutik urruti.

Hain zaila da zerbait irakurtzea edo entzutea eta URL helbidea gure koadernora kopiatzea?

Bernardo Atxaga – Susmoa lege (audioa)

Apostasia (audioa)

Bakardadea herri txikietan eta hiri handietan (audioa)

Mikroantzerkia (testu + bideoa)

Akatsak zuzentzen (bideoa)

Taldeko liderrak (audioa)

 

 

Blender aplikazioa (tutorialak + adibideak)

Lauaizeta BHIko irakaslearen, Mikel Mendizabalen, bideo-tutorialak hemen: http://plastikalauaizeta.blogspot.com.es/

Ikasgelan askotan entzun dugun Elhuyarreko Guillermo Roari, Norteko Ferrokarrila irratsaioko aurkezleari, gustatzen zaio Blender aplikazioarekin jolastea. Niri bere lanak oso onak iruditzen zaizkit: http://bad3di.blogspot.com.es/

Ezagutzen duzue Blender aplikazioarekin egindako adibide aipagarririk?

Blender software librea izanik euskaratzeko bidean omen dago.

Gehiago jakiteko, irakurri, esate baterako, duela urte batzuk Iñigo Gebarak sarean argitaratutako >>artikulua<<

Blender doan deskargatzeko webgunea

Aurten estresari aurre egin beharko diogu

Aurtengo ene ikasle guztiek DBH edo batxilergoa amaitzen estresa sentituko dute…

  • Azterketak.
  • Datorren ikasturtean zer egingo erabaki behar.
  • Agenda etxeko lanez beteta
  • Ahozkoak prestatu behar.
  • 20 artikulu, gutxienez, irakurtzeko beharra.
  • 30.000 karaktereen erronka.
  • Tatoeban ekarpenak egin behar.
  • 20 artikuluen URL helbideak koaderno digitalera ekarri behar.
  • Euskaraz Telegram-ean edota WhatsApp-ean txateatu behar eta irakasleari frogak bidali behar…

Euskararen historia – Hasier Etxeberriaren eskutik

Ikasgela batzuetan entzuten saiatu gara. Errekorra: 15 min. (64D taldean).

Dokumentalaren laurden bat entzun (¿?) eta gero, entzungo ditugu dokumentalaren beste hiru laurdenak?

  • Nor izan zen Wilhelm von Humboldt?
  • Euskara zein hizkuntza familiatan kokatzen dute gaurko ikerlari gehienek?
  • Zer dakigu duela 2.000 urteko “euskarari” buruz?
  • Euskara Europako hizkuntzarik zaharrena da? Zergatik?
  • Zein pertsonaia mitikok ekarri omen zuen euskara gure inguruetara? (Laguntza, Bibliako Noeren iloba).
  • Ze hizkuntzekin konparatu da euskara?
  • Gaur egun zenbat euskaldun daude munduan?
  • Gaur egun zenbat hizkuntza daude munduan? Horietako zenbat daude isolaturik? (bideoaren 15-16 min.)
  • Zer da aitzineuskara delakoa?