Getxo – Kultur eskaintza: 2 dokumental

Bi dokumental: “Neskatoak” + “Dominica”.

Nork: Jon ABRIL + Eli ARRILLAGA.

Noiz: Etzi, urriak 26, 19:30.

Non: Algortako Kultur Etxea (Villamonte).

Neskatoak dokumentalak 1940 eta 1970 urteen artean Iparraldera eta Frantziara lanera joandako emakumeen bizipenak jaso ditu. Emakume horiek, neska gazteak, familia utzi, eta bizimodu hobe baten bila joan ziren. Batez ere, etxe onetan barnekoa edo “interna” moduan eta jatetxeetan zerbitzari eta sukaldari lanetan aritu ziren.

Baldintza gogorretan aritu behar izan zuten, 12 eta 14 orduko lan-jardunetan eta askotan, kontraturik gabe; Baztan-Bidasoako 15 emakumeren bizipenak biltzen ditu dokumentalak, ordu betean.

Dominica dokumentala ere ikusteko aukera izango dugu, artzaintzan emakumeek eduki duten papera ikustarazi eta aldarrikatu nahi duena. Dominicak zortzi minutuko iraupena du. Eli Arrillagak hartuko du parte, artzaina eta dokumentalaren protagonista.

Irudian Eli Arrillaga artalde bat gidatzen Urbiako belazeetan. Via Berria.eus: https://i0.wp.com/www.berria.eus/argazkiak_papera/BERRIA/d20151215/p026_f01.jpg
Irudian Eli Arrillaga artalde bat gidatzen Urbiako belazeetan. Via Berria.eus: http://www.berria.eus/argazkiak_papera/BERRIA/d20151215/p026_f01.jpg