Bideo batzuk – ostiralarekin

Gaur ikasle batzuekin eta beste batzuekin ikusi eta komentatutakoak:

Quibiak gaur hitz egin digu bideoari buruz eta gero, ikusi dut baten batek atzo ZuZeu.eus horretan bideoa kargatu eta iruzkinak gehitu zituela.

Advertisements

Lamiakoko maskarada. 40. urteurrena.

Ia ordu erdiko dokumental honek Lamiako Maskaradaren lau hamarkadak batzen ditu, hainbat sasoitan parte hartu duten pertsonei elkarrizketa eginez.

Bufalo Produkzioak egindako dokumentala, Leioako Udalak emandako diru-laguntzarekin.

Jarraitu “Lamiakoko maskarada. 40. urteurrena.” irakurtzen

Frida Kahlo (Biografiak bilduma) – Ana Irigoien

Aurreko astelehenean, martxoaren 19an, 64D taldeko ikasle batzuek book trailer lehiaketan parte hartzeko formakuntza saio bat egin zuten. Egun horretan 6. eta 7. saioetara etorri ziren guztiek parte hartu zuten eta goian ikus daitekeen lana egin zuten, gutxi gorabehera ordu eta erdian.

Kalabazan Kultur Ekimenak taldekide bik hartu zuten irakasle rola: Iratik eta Mikelek. Zer egin daitekeen eta nola egin daitekeen labur azaldu ziguten eta aurreko urteotan ekoiztutako adibide batzuk erakutsi zizkiguten.

Baina laster pasatu ginen ikusle izatetik ekoizle izatera. (Laster pasatu ziren 64D taldeko ikasleak, alegia).

Diegok eta Imanolek hartu zuten Interneteko konexioa zeukan ordenagailua eta, di-da batean, hautatu zituzten doinu bat, liburu azalaren eta egilearen argazkiak…

Bitartean Jonek Movie Maker programa pribatiboarekin, nahiz eta lehenengo aldiz programa horrekin saiatu, azkar lortu zuen hasierako eta amaierako kredituak sortzea. Jonek berehala txertatu zituen bideoan Diegok  eta Imanolek hautatutako doinua eta irudiak … Eta hortxe, goian, emaitza.

Une berean, bazeuden Javi eta Gorka argazki kamera bat prestatzen.  Bideoan ikusten den tapetearen gainean (plastilinazko) autobus batek eta tranbia batek talka egingo zuten.

Etorri ziren beste guztiek, berehalakoan egin zuten gidoia eta, ia aldi berean, batzuek egin zituzten plastilinazko figuratxoak, kartoizko irudiak, eta abar.

Izan ere, Frida Kahlo, gaztetan, autobusean zihoala trafiko istripu larri bat izan zuen eta hortxe geratu zen, ohetik ezin altxa, denboraldi luze batean. Etzanda margotzen ikasi behar izan zuen…

Bideoan, book trailerrean, trafiko istripu hori islatu nahi izan zuten ikasleek, eta trafiko istripua irudikatu zuten hasteko. Gero, eztanda horretatik lore koloretsuak, margolari baten figura,  eta abar. sortu ziren…

Historiako margolaririk ospetsuenetako baten biografia irakurtzeko konbitea.

 

Izan zaitez youtuber

Gazte hori,

izan zaitez youtuber, izan zaitez influencer

Egin ezazu ikastaro labur bat eta, beldur barik, izan zaitez munduko #1.

Hona nola lortu: (ordu gutxiko ikastaroa)[1]. Frogatzen baduzu ikastaroa egin duzula Euskara + Literatura irakasgaian +1 (kreditu bat).

http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/b-tuber-ikastaroan-izen-ematea-zabalik/

[1](Bilbon erroldatutakoek lehentasun osoa daukate, baina Azkue Fundaziokoek ikusten badute Getxon edo Leioan badagoela interesik, eskariari erantzuna emango dutelakoan nago. Nago nahikoa dela zortzi hamar boluntario ikastaro berri bat Getxora-edo ekartzeko).

Euskadik bakarrik ez; munduak behar zaitu!