Vikidia – Wikipedia gazteenentzat egokitua

https://eu.vikidia.org/wiki/Azala

Wikipediaren leloak “munduko jakintza guztia mundu guztiarentzat eskuragarri” jartzea esaten du. Zer hartu beharko genuke kontuan hau lortzeko?

“Mundu guztiarentzat eskuragarri” esaten denean, berezi beharko genuke adin-txikikoen eta helduen artean. Wikipedia askotan ez da oso egokia adin-tarterik gazteenentzat. Horregatik, Vikidia proiektua bultzatu eta indartu beharko litzateke.

Testu hau >>hemendik<< hartuta dago.

 

Advertisements

Nola argitaratu, nola editatu blog honetan

Behin baino gehiagotan azaldu dugu, ahoz eta, —gure barneko posta elektroniko zerbitzua erabiliz—, idatziz, nola argitaratu, nola editatu blog honetan. Baina badaezpada, horra berriro hemen.

Bi urrats besterik ez dira:

1.- Eman izenena WordPress.com zerbitzuan. Erabiltzaile izena (publikoa) eta pasahitza (pribatua) hautatu beharko dugu. Doaneko zerbitzua da. Zure posta elektroniko helbidea eskatuko dizute, ez besterik. Eman, nahi baduzu, lantokiko posta helbidea.

2.- Erantzun blog honetako administratzailearen konbite mezuari. WordPress.com erdipurdi eta gaizki euskaraturik dagoenez, mezua erdi-euskaraz erdi-ingelesez jasoko duzu. (WordPress software librea ondo euskaraturik dago, baina WordPress.com zerbitzukoek ez dute lan hori behar bezala aprobetxatzen).

Blog honetan erantzunak edo iruzkinak argitaratzea, askoz errazagoa da. Horretarako ez dut uste tutorial bat behar denik.

Arpausoak gurutzatzeko ausardia pixka bat behar da. Agazkigilea: Raphaël Briner (Own work) [Copyrighted free use], via Wikimedia Commons
Arpausoak gurutzatzeko ausardia pixka bat behar da. Agazkigilea: Raphaël Briner (Own work) [Copyrighted free use], via Wikimedia Commons

Nola idatzi euskal izen-deiturak 2

Aurreko batean blog honetan gaiari buruz zuen iritziak eta argudioak idazteko eskatu nizuen: Nola eman euskal izen deiturak? (1) hartan.

Oraingo honetan polemika bat sortu da 45D taldean. Ikasle bi asaldatu egin dira euskara irakasleak bere izenak Euskaltzaindiak proposaturiko arau ortografikoei jarraiki idatzi dituelako eta hori leku publiko batean, arbela digitalean ikusi delako. Beren izenak horrela idaztea errespetu faltatzat hartu dute eta horrela adierazi dute.

Irakasleak esan zuen, hau bezalako artikuluak irakur ditzazuen —eta pixka bat zirikatzeko, egia esan— esan zuen norberak bere izena nahi duen bezala idazteko libertatea baldin badu, besteok ere askatasun maila antzekoa hartzea dugula…

Hona, berriro ere, euskara irakaslearen zenbait argudio:

  1. Arau ortografikoen bilduma, idazkera estandarra, erabaki kolektiboa izaten da erregistro idatzia duten hizkuntza guztietan, ez norberarena.

    Erabaki horietan hizkuntza-erabiltzaile guztiek ez dute erabakitzeko botere bera. Ez ohi da pertsona bat – boto bat legea betetzen.

  2. Hizkuntza batzuek, tartean erabiltzen ari naizen hizkuntza honek, badute estandar idatzi bat eta hainbat erakunde akademiko, hizkuntza idatziaren arauak argitzeko. Nola idatzi/nola ez idatzi kontuetan gomendioak emateko-eta hizkuntza batzuek Hizkuntza Akademiak dituzte.

  3. Gomendio horiei bizkarra ematea, munduko kultura gehienetan, oro har, txarto ikusita egoten da. Esparru akademikoetan bai behintzat. Kultura eskasia erakusten omen du arau ortografikoak ez dakizkiena. Ez dakit zer erakusten duen, arau ortografikoak jakinda, beste nolabait idaztea erabakitzen duenak. (Autobidetik azkar zihoan gidari haren istorioarekin akordatzen naiz honelakoetan. Irratian entzun du autobidetik txoro bat dabilela azkar baino azkarrago kontrako norabidean… —Bat! ?—esaten du bere baitan—, Bai zera! Guztiak doaz kontrako norabidean!)

  4. Ikasleak libreak dira bere izen-deiturak nahi duten grafiaz idazteko. Zirilikoz nahi izanez gero. Horretarako eta gehiagorako ere libre dira. Baina irakasle hau ere librea da gure garaiko ohiko ortografia arauei, ahal den heinean, jarraikitzeko. Baita izen-deitura kontuetan ere.

  5. Irakasle batek ortografia arau ortodoxoei men egitea ez da ikasleekiko errespetu falta, arau ortografiko horiekiko errespetu adierazpen bat da, besterik gabe. Ez dago hor ezer pertsonalik, jakina.

  6. Irakasle batek erakutsi behar du zer den estandarra, zer den garaian-garaiko araua eta, alde horretatik, ikastetxe publiko batean hizkuntza estandarra erabiltzea, jarrera ohiko bat besterik ez da.

    Irakasleak, benetan, —zirikatzaile jartzen ez denean—, nahiko Wikipedia zalea da eta izen-deitura pribatuak, leku publikoetan idazten dituenean, Wikipediak eta Berria egunkariak eta beste askok duten antzeko politikari jarraitzea aspaldian erabaki du. Wikipediraren politika jakiteko: >>klik hementxe<<

  7. Irakaslearen lana da ikasleei euskararen baitan dauden gaur egungo idazteko arauak ikasten laguntzea. Arau horiek ondo ezagutu eta gero, arauei jarraitzea izaten da ohikoena, baina ehunka salbuespen topa ditzakezue: Luis Haranburu Altuna, Hasier Etxeberria, Irati Iciar, Joxerra Garzia, Juan Garzia, etab. Bururatu zaizkidan lehen bost pertsona horiek oso pertsona jantziak dira euskara kontuetan baina, auskalo zergatik, Euskaltzaindiaren aholkuak —bere izen-deitura kontu honetan— ez segitzea eta bere bide pertsonalagotik joatea erabaki dute.

Asko kostatu zitzaion gure hizkuntzari estandar bat adostea. Azkenean, lortu zenean, ‘euskara batua‘ deitu zioten. Europako beste hizkuntza askoren ondoan, euskaldunak berantiar ibili ziren. Euskararen Akademia ia duela ehun urte sortu zen eta estandar bat lortzeko lehen adostasun potoloak duela berrogeita hamar bat urte… Baina kontu horiek guztiak, luzeago, beste blog-mezu batean.

Euskara batu edo estandarraren harira,

Ondo estrukturaturiko diskurtsoa da? Hizlariak, hitz egiterakoan, atal moduko blokeak bereizten ditu, idazterakoan paragrafoak bereizten ditugun antzera? Digresiorik egiten du, hari nagusitik urrundu egiten da?

Egileari zor: The author of the book was Pedro Agerre
Goian dagon liburu horrek ortografia akatsak ditu? Zeintzuk? Zergatik? [Argazkiaren jatorria, Wikimedia Commons: The author of the book was Pedro Agerre “Axular” (1556-1644). The author of the photo is Mikel Zabala. [Public domain], undefined].

Zarata (informatika)

Wikipediak: “Informatikan eta programazioan zarata deitzen zaie nahi gabe gehitzen diren interesik gabeko datuei. Datu horiek, hainbat ekintzetako, nahi gabeko ondorioak ekar ditzakete eta askotan, erabiltzaile arruntek antzemango ez badituzte ere, programatzaile aurreratuentzat garbitzeko moduko alferrikako datuak dira”.

Gure “koaderno digitalean” batzuetan problemak sortzen dira “zarata informatiko” horren eraginez. Horrela deskribatu zituen behin Ivánek:

“[…] Eta, azkenik, esatea batzuetan arazoak ditudala idazlanak koadernoan gordetzerakoan, letrak lekuz aldatzen dira, edota beste tamaina eta formatu batean agertzen dira. Gainera, gaur bertan egunerokoarena gordetzerakoan, zati handi bat desagertu da (baina konpondu egin dut azkenean).

Espero dut zure erantzuna eta[…]

Ivánen problema horiek, ziur aski, zarata informatikoaren eraginez sortu dira.

Programatzaileek hainbat sistema sortu dituzte zarata informatikoa garbitzeko. Gure “koaderno digitalean” ere zarata sortzen denean, eta askotan sortzen da, garbitzea komeni da.

Ahotsak.eus

Juanita Uribe - Ahotsak.eus
Juanita Uribe – Ahotsak.eus

Batzuetan ikasleok ez duzue betetzen ahozkotasunari eskaintzen diogun denbora. Horrelakoetan, irakasleak gehiegi hitz egiteko joerari aurre egiteko, pertsona zaharren kontakizunak entzungo ditugu.

Ahotsak.eus horretan di-da bilaketa bat egin eta ‘Uribe’ idatzi dut ea Uribe-kostako lekukotasunik topatzen nuen. Juanita Uriberen, Leintz aldeko emakumearen, testigantza topatu dut: http://www.ahotsak.eus/eskoriatza/pasarteak/esk-029-003/

Zein egiten zaizu, euskalkien artean, ulertzeko zailena?

http://www.ahotsak.eus/urrustoi-larrabile/pasarteak/ula-002-009/