Kukua eta primadera

Txikipediako artikulua

Kukua eta primadera

Jainkoak emaiten (ematen) du
hainbeste aholku
urtearen barruan
asko heldu zauku (zaizkigu)
batzu alaiak eta (batzuk)
beste batzu mutu. (batzuk)
Kukuak primaderan (udaberrian)
egiten du kuku
biziaren esperantza
erakartzen dauku. (digu)
Esaera zahar bat
berritzera nua (noa)
kukua berrikitan (berriketan)
baita ixildua.
Ezpada akabatzen
guretzat mundua
gu harekilan bainan (harekin baina)
denbora badua (badoa)
berriz ere entzunen da
kukuen oihua.
Askotan ikusi dut
arbola batean
lagunak etzituen (ez zituen)
nahi bakean.
Uda hor zen gainean
hura joaitean, (joatean)
entzunen al dut berriz
heldu den urtean
ez dut gozorik berriz
hura entzun artean.
Advertisements

Ikasgelan ofizioka ibili gara

Bertsolarien antzera, ikasgelan ikasleak ibili dira ofizioka. Ez zuten bertsorik bota behar, baina bai inprobisatu. Bat-bateko antzezlanak egin ditugu.

Horra profesionalek nola egiten duten:

Dena ondo zihoan, argia piztu den arte

Gai jartzaileak bi aldiz irakurriko zion Maialen Lujanbio bertsolariari kartzelako gaia: ‘Dena ondo zihoan, argia piztu den arte’.

Maialenek, listua irentsi eta milaka ikusleen aurrean, bat-batekotasunaren presioarekin, segundo gutxi pentsatzeko eta honako 3 bertsoak bota zituen:

Trago bat eta beste trago bat,

gure kaletan barrena

(e)ta piztea da alkoholak eta

sexu grinak dakarrena.

Zure etxera nire etxera

betiko gauzak aurrena,

zure logelan sartu gara-eta

hara hemen ondorena.

Argia zegoen itzalita (e)ta

bertan biluztu naiz dena,

(e)ta bat-batean piztu egin da

argi txiki xumeena

nire gerrira begira zaude,

ez naiz uste zenuena.

 

 

Estali arte izan dugunak

nahiko irri nahiko broma,

ahorik aho pasa dugunak

Gin-tonic barruko horma.

Bular parea zut neukan eta

zuk eman didazu forma,

galtza estuak ne(ra)bilzkin arren

ez takoi eta ez gona.

Hau eta hura naiz, hartzen ari naiz

zenbait botika hormona,

gizona eta andrea nauzu,

ez andrea ez gizona.

Nire inon ez egon nahia ote

da zure ezinegona.

 

Gizarte honen estereotipo

(e)ta gizarte honen usteen

tranpan zu ari zara erortzen,

eta hori ez dizut uzten.

Zuk badakizu nola zizelka

eta marraztu gaituzten,

ze inporta du gaur ari bainaiz

zure aurrean biluzten,

eta neroni ni neu naizena

hori bakarrik gorpuzten.

Nire gerripe(ko) zintzilikako

desira ari da puzten,

itzali ezazu argia eta

utzi azalari ikusten.

 

Maialen Lujanbio – Irunen, kartzelako ariketa, 2017ko  azaroaren 1ean.

Informazio iturria << egin klik.

Iritzi artikulu bat  << egin klik.