Etxea

Idazteko proposamena:

  1. Deskribatu zure ametsetako etxea.

Etorkizunean, aberatsa izango bazina, —edo aberatsegia izateko beharrik gabe ere—, nolako etxean bizi nahi izango zenuke? Deskribatu.

Non kokatua? Zenbat solairu? Ze energia mota? Ura? Auzokoak? Kirola egiteko aukerarik? Nolako sukaldea? Eskailerak? Igogailurik?

Trump Tower. Manhattan. (Via Wikimedia Commons by Kamel|15 https://commons.wikimedia.org/wiki/User:Kamel15/gallery )

Erromatarren ametsetako etxea: domus erromatar baten eskema. (Via Wikimedia Commons: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Domus_romana_Vector001.svg )
Advertisements

Zer falta zaie ikasleei, sormena ala askatasun-ohitura?

ZuZeu.eus/gaztea horretan gustatu zaigu Xabi Madorran ikasleak sinatu duen artikulua. Artikulu laburra da, eta hezkuntzako kontu bati buruzkoa: sormenari buruzkoa.

Irakasle ikasketak egiten ari da Xabi eta halako batean gorputz hezkuntzako irakasle batek askatasuna eman zien ikasleei saioan nahi zutena egiteko. Zer gertatu zen jakiteko eta Xabiren hausnarketak zeintzuk diren jakiteko, artikulua irakurri beharko.

Zure kreatibitatea, zure sormena, zure asmamena garatzeko aukerarik eman zaizu zure hezkuntza prozesuan? Noiz? Txikitan bakarrik? Beti? Irakasgai jakin batzuetan besterik ez?

Xabi Madorranen artikulua irakurtzerakoan gogoratu dugu duela urte batzuk asko zabaldu zen TED hitzaldi hura. Sir Ken Robinson jaunak bazterretako zenbait hauts harrotu zituen hezkuntza sistemak sormena hiltzen duen tesiarekin (hamahiru milioi aldiz ikusi da bideoa!).

Horra Sir Ken Robinson horren hitzaldi horietako bat. Azpitituluak euskaraz jartzerik badago. Nabigatzailea euskaraz lehenetsitan edukiz gero, ia automatiko ateratzen dira. (Azpidazkiak Jon Goikoleak euskaratu zituen). Hizlari trebea da Ken Robinson? Zergatik?

Ze iritzi daukazu zuk kontu hauei buruz? Xabi Madorranen artikuluaren azpian argitaratu ahal dituzu zure iritziak. Edo hementxe, behean. Hezkuntza sistemak sormena, asmamena, gehiago landu beharko luke? Merezi du?

Ezagutzen duzu gure Errondabide kaleko bilbotar unibertsalak hauspotu zuen esaldi hura?

¡Que inventen ellos!  Zer deritzozu esaldiari?

  • Jakingo zenuke ingelesezko bideo batean azpitituluak euskaraz jartzen?

Euskal bogosfera

Proposamena:
  • Idatzi argitaratzeko moduko artikulu bat ‘Euskal blogosferako’ webgune bati buruz. Hartu euskaraz dagoen webgune bat, https://gamerauntsia.eus/getb/ esate baterako, eta begiratu ondo. Zabal daitezkeen fitxa guztiak arakatu. Gero idatzi iritzi artikulu bat webguneari buruz; blog batean edo foro batean argitaratzeko moduko artikulua.

Idazten By Sarah Stierch (Own work) [CC BY 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by/4.0)%5D, via Wikimedia Commons

Haurren esplotazioa

Zaloak idazlan hau bidali digu:

Asia hegoaldean, 100 milioi haur baino gehiago daude lan gogor-gogorrak egiten eta horietariko %20ak egunero 13 orduz aritzen dira, hilabetero 15-20 euro besterik ez irabazteko. Hego Amerikan aldiz, 5 eta 16 urte tarteko 17 milioi haurrek lan egiten dute, haien soldata, familia osoko soldataren %20 suposatzen du. Guzti hau kontuan hartuta, umeen eskulana helduena baino hiru aldiz merkeagoa da eta horrek, biztanleria heldu aktiboa langabezian egotea ekartzen ari da. Honek, lanean dauden neska-mutila ez dute hezkuntzarik jasotzen, ez baitira eskolara joaten. Guzti horrek, atzeratua den herrialdea, garapena asko oztopatzen dute,

Gainera, haur hauek lan egiten duten baldintzak penagarriak dira, ez baitago inolako segurtasunik ez higienerik. Enpresa handiek irabazi asko lortzen dituzte eskulan merke honekin, produktuaren ekoizpena gero eta merkeagoa izanda, irabazia handiagoa izango baita. Nike zapatilen enpresa honetarako adibide bikaina da. Nike marka, izugarrizko multinazional bat da. Neska-mutil asko, Nike marka janzten du oso polita delako edo edozein arrazoiagatik, eta ez dakite nondik etortzen diren material horiek. Gainera, berriro esanda, haiei guk gaur egun erosi ahal ditugun zapatilak, elastikoak, txamarrak eta abar, hirurogeita hamar euroren truke, beraiek, hogei eurorengatik lortzen dute. Baina hori ez da garrantzitsuena, gauzarik garrantzitsuena da gure adineko edo gutxiagoko umeek egiten dituztela. Are gehiago, egiten dituzte, baina, ez fabrika on batean, non baliabide onak dauden, lan egiten dute fabrika txar batzuetan, bizi-segurtasunik gabe, gaixotasun larriak hartzeko aurkerarekin.

 

Gaur egun, Estatu Espainoleko 260.000 familia inguruk babesean hartzearen bidez herrialde hauetako familiak laguntzen dituzte, baina INTERVIDAren ustetan, haurren esplotazio laborala, enpresen esku dago. Intervida fundazioak, herrialde aurreratuetako biztanleria kontzientziatzeko nahiarekin lan egiten du. Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean estatu kontsultibo berezia izatean lortu du eta bere helburua, munduko herrialde kaltetuenetako ume eta familien egoerak hobetzea da. Horretarako, hainbat proiektu garatu dituzte Perun, Bolivian, Guatemalan, El Salvadorren, Indian, Bangladeshen eta Malin.Hau da, enpresek, kontrol handiagoa izan beharko lukete, Hirugarren Munduan haur eskulanaz ekoiztu den edozer salmentan ez jartzeko.

Hala ere, ez du pisu guztia enpresen gain jartzen. Herritarrok ere badaukagu zeresana gai honetan. Guk ez bagenitu produktu hauek erosiko eta haien kontrako jarrera erakutsiko bagenu, onura handia ekarriko genioke ume horiei.

Nire ustez, gauza oso triste bat da, pentsatzea zure adinako umeak lan egiten daudela, eta zu ikasten zaudela, ikastetxe on batean, baliabide egokiekin, eta badagoela jendea kexatzen dena ikasteagatik. “Zergatik jarri dizkidate hiru azterketa aste batean?” honelako galderak egiten ditugu ikasleok, zorte ona izan dugula, hemen jaiotzeagatik, kontuan hartu barik. Ziur umeek nahiago luketela ikasten egotea, bost azterketa edukitzea bi egunetan, bizi-baldintza horiekin lan egiteaz baino. Orduan, ikasleok galdetu behar genuke, zelako kexak ditut nik, eta zelakoak esplotaturiko umeak?

Argazkigilea: Staff Sgt. Andrew Smith (U.S Army Photographer) Exif info [Public domain], undefined via Wikimedia Commons

Errefuxiatuak eta emakumeak

Zaloak honako idazlan hau bidali digu:

Errefuxiatua arrazoi politiko eta sozialengatik bere bizitokitik ihes egin eta beste toki batean babesa bilatzen duen pertsona bat da. Iheslarien eskubideak babesten dituzte Nazio Batuek, eta honela definitzen da iheslaria:”arrazagatik, erlijioagatik, herritartasunagatik, gizarte talde bateko kidea izateagatik nahiz iritzi politikoengatik jazarria izateko duen beldur bizia dela eta, bere herritartasunari dagokion lurraldetik kanpo dagoen pertsona da, bere herrialdera itzuli ezin daitekeena edo nahi ez duena”.

Hainbat pelikula ikusi ditugu orain arte arazo honi buruz hitz egiten zutenak, eta harritu egin nau zelako aldea dagoen gure gizartean. Dirudunenak haien dirua ez-beharrak diren gauzetan uzten eta puntako beste alde batean, edo behingoz ez hain urrun, zure kaleko beste aldean aurkitu dezakegu pertsona bat dirua eskatzen ahora eramateko janariren bila. Horrelakoa da bizitza, oso txarto banaturik dago dirua, batzuk gehiegi eta beste batzuk ezta euro bat ere egunean gasta ahal izateko.

Oso gogorrak iruditu zaizkit pelikulak, azken finean guztiok dakigu eskualde horietan dagoen pobrezia, ordea, benetako irudiak ikustea eta haien bizimodua ikustea gogorra dela iruditzen zait, baina gauza asko ikasi ahal ditugu. Nire kasuan, nire gurasoek duela 10 urte jadanik Kongoko neska bati dirua bidaltzen zuten hilero, eta haren argazkiak heltzen ziren etxera, oraindik gordeta ditugunak. Nire ustez, gauza hauei esker ez diegu bizitza goitik behera aldatzen, baina ziur nago haien bizimoduan aldaketaren bat izaten dela eta betirako eskertuta egongo direla. Nire izekoa kontatu zidan hango herrialdeetan guk baino askoz gutxiago dutenez, edozer gauzari balore handia ematen dutela eta pila eskertzen dutela, hemen ordea, gero eta gauza gehiago izan nahi ditugu inolako balorerik eman gabe.

Pilarren historiak pila bat hunkitu ninduen, txikitatik kaletik nindoala dirua eskatzen nuelako nire gurasoei kalean ikusitako edonorri dirua emateko eta Pilarrek hori esan zigun jende ugari bizi dela bizimodu latz horretan eta lagundu behar ditugula. Gainera, emakumeen kasuan tratu txarrak jasaten dituzte, kalean egotean inolako defentsa gabe edonork hurbiltzen zaie.

Kalean dauden askok drogen arazoarengatik bukatzen dute horrelakoetan, gazteek ez gara konturatzen zelako zuloan sar gaitezkeen drogak hartzen hasten garenean. Baina hainbat arrazoi ugari daude, hala nola, lan eskasia, arazo psikologikoak, … Kontatu ziguten moduan, badaude kalean ikusten ditugun pertsonak agian zaborrak batzen edo bakarrik hitz egiten, jende hori psikologikoki arazo bat dute eta ospitale batean tratamendu bat jarraituz hobetu dezakete, baina zaila dena hspitalera eramatea da, azkenean ondo ez daude baina horrela jarraitu dutenez haien arazoa handiagoa egiten joaten da eta haien barneko mundu batean murgiltzen bukatzen dira.

Azkenik, emakumeek munduan zehar jasan behar ditugun injustiziei buruz hitz egin nahi dut, “La verdad de Soraya”-k erakutsitakoagatik. Nik pelikula ikusi arte inoiz ez nuen ezer entzun harrikatzei buruz, lapidazioei buruz, eta sekulako basakeria hutsa da. Gure kulturan entzundako gauza asko eragin oso desatsegina dauka gugan, baina musulmanen herrialdeetan jasan behar dituzten indarkeriak jasan ezinak dira. Zer nolako pertsona hori normaltzat hartu dezake? Orain dela gutxi daukagun kasua adibidez, Halloween-en gertatutakoa 15 urteko neskatoaz abusatu zutela. Ezta ezin dezakegu lasaitasunez  festa batera atera, inolako beldurrik izan gabe? Lotsagarria.

Txad.
Emakume errefuxiatu batzuk. Txad. Argazkigilea: Mark Knobil from Pittsburgh, usa (Camp Women 2) [CC BY 2.0 (http://creativecommons.org/licenses/by/2.0)%5D, undefined

Futbola

 

Futbola, mundu mailan, kirol famatuenetariko bat da. Mundu osoan zehar milaka pertsonek jokatzen dute. Herrialde batzuetan beste batzuetan baino ospetsuago izan ohi da.

Futbola talde kirola da. Bi taldeetan jokalari kopuru berbera egon behar du.Gehien ezagutzen den modalitatean 10 jokalari eta atezain 1 talde bakoitzean. Jokalari guztiek baloia hankaz eta buruz erabil dezakete baloia, eta atezainak eskuak eta besoak erabil ditzakete. Aurkako taldearen atean edo porterian baloia sartzean datza. Baina askoz gehiago da. Lan-talde izugarria egon behar da partidua aurrera eramateko. Zerbait irabazteko, erlazio onak egon behar dira taldearen barnean. Gainera, futbolak eragiten dituen sentsazioak ezin dira beste leku batzuetan aurkitu. Hala nola, gorputzean sartzen den alaitasuna zure taldeak gola sartzean.

Futbolarengatik jende eta diru asko mugitzen da munduan zehar. Futbol zale amorratuei ez zaie inporta dirua xahutzea futbolarengatik bada. Horrenbestez, munduan zehar hainbat lehiaketa desberdin daude eta hauek antolatzeko diru asko behar da. Futbolari esker herrialde desberdinetako jendea elkar ezagutzen da eta lehiaketa horrek ere turismo sektorearentzako onuragarriak dira. Batez ere, mundu osoko lehiaketetan mugitzen den dirua ikaragarri handia da.

Jarraitzeko, futbola eta kultura erlazionaturik daude. Derbietan, probintzia bereko bi talde elkarren aurka jokatzean datza, probintziako tradizioak erakusten dira. Futbol taldeak euskal dantza eta bertsolaritzaren batera kultura dira.

Amaitzeko, elitean jokatzen duten futbolariek ordaintzen dutena onartezina da. Haiek irabazten duten diruarekin hainbat herrialde txiro aurrera eraman daitezke. Beraz, diru kantitate hori hala edo nola aldatu behar da. Gainera, partidua epaitzen dutenak dirua duten taldeen alde egiten dute eta horrela ezinezkoa da haiek irabaztea.

Emakume bat futbolean entrenatzen. (Argazkia via Wikimedia Commons, PD)