Tatoeba.org/eus – esaldiak itzultzeko erronka

Esaldiak testu labur-laburrak dira. Esaldi bakar batekin batzuek mikrokontakizun edo mikroipuin bat egiten dute. Ondo eraikitako esaldiek zerbait komunikatzen dute. Esaldi batzuk oso esanguratsuak izan daitezke. Getxoko armarrian agertzen dena esate baterako: “kaltea dagianak, bizarra lepoan“.

Erronka, koka dezagun guztion artean gure hizkuntza, Tatoeba.org horretan, munduko lehen 55 hizkuntzen artean. Horretarako bakoitzak 10 bat esaldi euskaratu beharko lituzke, hamar bat esaldi esanguratsu. Ingelesetik edo frantsesetik saiatuz gero, ahalegin bikoitza egingo duzue baina ikastekotan, agian bikoitza ere ikasiko duzue.

Enara45 gure ikaskidea izan da editatzen ia lehena. Naroak aurrea hartu zion eta oraingoz berak dauka ikasturte honetako errekorra.

Iazko errekorra Petrut (119) eta AsierTru (140 esaldi) horiek lortu zuten. (Gabriel Petruti, bere profila betetzerakoan, gaztelaniaz ere ondo dakiela adieraztea ahaztu zitzaion nonbait).

tatoeba_2016_11_18
2016ko azaroaren 18an, Tatoebako rankingean, euskara 57. postuan zegoen, 3363 esaldirekin. Harpausoak taldeko ikasle bakoitzak 10 bat esaldi euskaratuko balitu, ia-ia lehen 50en urrezko taldean sartuko ginateke.