#Negoziazioa

Aurreko batean euskara irakasleari, niri, eskatu zenidaten irakurri behar zen liburuari buruzko azterketa atzeratzeko. Azterketa data duela hamaika aste hartuta bazegoen ere, gero beste irakasle batzuk etorri omen dira lehen ebaluazioko bere bigarren aparteko azterketekin eta azterketa horiek gainditzea oso inportantea da, eta ezin dugu datorren asterako irakurri, eta abar.

Nire kexa izan zen ea zergatik ez zenioten beste irakasleei eskatzen azterketa data aldatzeko. Baten batek erantzun zidan ni naizela irakaslerik malguena eta horregatik niri eskaera.

Argudioak idatziz bidaltzeko eskatu nizuen eta horra zer jaso nuen. Bi mezu, besterik ez… (Beraz ez duzue beste munduko interesik izango azterketa atzeratzeko).

Horra jasotako bi argudio testu:

1.- Telmo 52D

Kaixo Gorka,

52.D klasekook egon gara hitz egiten liburuaren azterketari buruz, eta guztiok edo ia guztiok esan dugu ezin dugula amaitu liburu jarrita dagoen eperako, azterketa asko ditugu eta. Bat egin dugu guztiok, eta pentsatu dugu hobe izango zela “Antologia bat” liburuaren azterketa, Gabonen ostean egitea.

Asko eskertuko genizuke epe aldaketa hori, eskerrik asko.

2.- Idoia & June 53D

Kaixo Gorka,

Idoia eta June gara. Mezu hau bidaltzen dizugu osteguneko kontrola aldatzeko asmoz.  Badakigu lehenengoa izan zinela azterketa eguna finkatzen baina, liburu bat izanik uste dugu garrantzitsuago dela irakurmenaz gozatzea. Azken finean hori da helburua, gu irakurmenera hurbiltzea eta animatzea. Ostegun honetan izanda, jakinik gure errua dela, di-da batean irakurtzera behartuta gaude.

Esan zenigunean, irakurtzen hasi ginen baina ahazteko beldurrez, laburpen antzeko bat izango zela jakin ostean uste izan genuen azterketa baino denbora gertuagoan irakurtzea hobe izango zela. Hori zen gure ideia aste honetan azterketa berriak jarri zizkiguten arte. Espero dugu ulertzea, badakigu gure errua dela baina asko eskertuko genizuke.

Mila esker.

Argudio testuak ez daude batere txarto. Bigarrena, batez ere. Nire helburua da zuek testuak idaztea benetako zerbait lortzeko ez bakarrik euskara nota on bat lortzeko. Horrelako ariketa gehiago egin beharko zenituzkete. Erabili behar lumaren boterea…

Negoziazioetan hasi nintzenez zerbait eskatu behar eta gizarte sareren batean euskaraz aritzeko eskatu nizuen. Eta erabiltzeaz gain, euskaraz erabiltzen ari zaretela frogatzeko.

52D eta 53D taldeko batzuek, Jonek, Haizeak, bidali dizkidazue pantaila-argazki batzuk. Dozenaka pantaila-argazki, egia esan. WhatsApp euskaraz zuetako batzuk erabiltzen hasi zaretela sinesteko moduko pantaila argazkiak dira:

52d_euskaraz_whatsappwhatsapp_euskaraz_haizea

Bale, batzuk hasi zarete Whatsapp euskaraz erabiltzen baina euskarria gaztelaniaz mantentzen duzue eta horrek akats pilo bat eta deserosotasun apartekoak sortzen dizkizue. ‘Galdera’ idatzi nahi eta trepetak ‘Caldera’ bidali, ‘bezala’ idatzi nahi eta aplikazioak musukatzeko agindu: ‘bésala’!

Euskaldun askok Telegram euskaraz erabiltzea hobetsi dugu… Norbaitek egingo luke Whatsapp vs Telegram erkaketa bat?

Norbaitek badaki zuzentzaile automatiko bat (euskaraz) ezartzen Whatsapp horretan? Horrelako tresnek idazterakoan laguntzen dute? Telegram edo Whatsapp euskaraz erabiliz gero, hobetuko da gure euskara maila?

6 erantzun “#Negoziazioa” sarreran

  1. Lagun batek, (Osoitz, Librezale taldekoak), ez dakit nola baina mezu hau ikusi du. Honako mezu pribatua bidali dit:

    “Mugikorrean idazten duzunean zuzentzailea teklatu aplikazioan dago, eta zentzu horretan berdin du Telegram edo WhatsApp erabiltzen ari zaren. Nik SwiftKey teklatua erabiltzen dut, ez da librea eta nahiago nuke AnySoft teklatu librearentzan zuzentzaile bat sortzea, baina bitartean hau ondo dabil https://play.google.com/store/apps/details?id=com.touchtype.swiftkey

    SwiftKey Keyboard – Android Apps on Google Play
    Upgrade your keyboard & get more done.

    Atsegin dut

    1. Kaixo Gorka,

      Klaseko askok liburuaren azterketaren inguruan hitz egiten ibili gara, eta nire ikaskide batzuek ezan dizuten moduan, gehienek edo ia gehienek azterketa aldatzea gustatuko litzaiguke, gabonak osterako, liburua ondo aprobetxatzeko. Ezan zenigunean, askok liburua erosi eta irakurtzen hasi ginen, baina azterketa berriak jarri dizkigutenez zezena harrapatu gaitu. Badakigu geure errua dela, eta barkamenak eskatzen dizugu.

      Eskerrik asko.

      Atsegin dut

  2. Kaixo Gorka,

    Liburuaren azterketa eguna atzeratzeko bi arrazoi nagusi ditut. Alde batetik, ez ditut liburuko historia guztiak ondo ulertu eta gustatuko litzaidake oporretan birpasatzea, hobeto ulertzeko asmoz. Bestalde, aurreko astean entzun nuen gabonak eta gero egingo genuela azterketa eta irakurtzeari utzi nuen. Bestela, liburua orain amaitzekotan, ez nuke historia guztiak ondo gogoratuko kontrolaren egunean. Hori dela eta, eskertuko nuke azterketaren atzerapena.

    Mila esker.

    Atsegin dut

  3. Kaixo Gorka!

    Gure Klaseko talde osoa dago WhatsApp talde honetan, eta guztiok parte hartu dugu euskaraz hitz egiten.

    Niri gustatuko litzaidake Gabonak ostean ipintzea azterketa uste dudalako hobeto egingo dugula. Nik asko irakurtzen dut eta gustatuko litzaidake Gabonak edukitzea liburuaren gauza garrantzitsuenak ez ahazteko eta ondo ulertzeko. Ez korrika batean, denbora daramagu liburu honekin, baina mesedez, aldatu Gabonen ostean azterketa eta horrela hobeto egingo dugu.

    Eskerrikasko

    Atsegin dut

  4. Kaixo Gorka;

    Andrea A eta Ane A gara, 53D taldekoak. Argudio testu hau
    bidaltzen dizugu azterketaren data aldatzeko asmoarekin. Egia da
    urriaren 18an bidali zenigula e-mail bat non liburuaren lehen
    orrialdeak zeuden. Email berean esan zenigun liburua irakurtzen hasi
    behar genuela. Badakigu gure errua izan dela, momentu horretan
    pentsatu genuen azken asterako eta bi asteetarako uztea, zerbait
    ahazteko beldurragatik. Aste hauetan azterketa pila izan ditugu eta
    datorren astea azterketaz eta lanaz beteta daukagu. Ez dugu izan
    denborarik liburu osoa irakurtzeko eta gure ustez, hobeagoa izango zen
    data aldatzea liburu guztia ulertzeko eta azterketa primeran egiteko.
    Azterketa ostegunean izango balitz liburua korrikan irakurri beharko
    genuke. Liburua korrikan irakurtzen badugu ez genuke irakurketaz
    gozatuko, eta, azkenean, hori da helburua, ezta? Bestalde, klase erdia
    baino gehiago txartoago egingo genuke denborarik izan ez dugulako
    azken egun hauetan.

    Liburuaren zati bat jadanik irakurri dugu, eta gure ustez, badaude
    kapitulu pare bat pixka bat zailagoak direnak ulertzeko eta
    berrirakurri behar izan ditugunak. Horregatik, ia ezinezkoa iruditzen
    zaigu liburu osoa ostegunean amaituta egotea.

    Mila esker.

    Atsegin dut

Utzi iruzkina