Agur alderrai, agur wikispaces

Konturatu orduko, alderrai.wikispaces.com hori izan da sortu dudan 38. wikia. Eta azkena. Uda honetan wikispaces hori itxiko dute.

Badira urte batzuk dozenaka ikasleei 30.000 karaktere idazteko erronka botatzen.

Konturatu orduko nik milaka eta milaka lerro gainbegiratu behar.

Baten batek alderrai.wikispaces.com hura berriro begiratzeko gogoa izan badu, hona pdf formatuan, estekarik gabe, txertatutako diapositibak, bideoak eta audioak galduta… Baina gogoratzeko, agian, lagungarri.

https://www.scribd.com/document/382966283/Alderrai-Wikispaces-Gure-Lan-Koadernoa-2017-2018

Guztion artean zenbat orrialde idatzi zenuten?

Izan zaitez youtuber

Gazte hori,

izan zaitez youtuber, izan zaitez influencer

Egin ezazu ikastaro labur bat eta, beldur barik, izan zaitez munduko #1.

Hona nola lortu: (ordu gutxiko ikastaroa)[1]. Frogatzen baduzu ikastaroa egin duzula Euskara + Literatura irakasgaian +1 (kreditu bat).

http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/b-tuber-ikastaroan-izen-ematea-zabalik/

[1](Bilbon erroldatutakoek lehentasun osoa daukate, baina Azkue Fundaziokoek ikusten badute Getxon edo Leioan badagoela interesik, eskariari erantzuna emango dutelakoan nago. Nago nahikoa dela zortzi hamar boluntario ikastaro berri bat Getxora-edo ekartzeko).

Euskadik bakarrik ez; munduak behar zaitu!

A ereduko ikasleentzako idazteko proposamena

Egin ezazu animalia baten deskripzioa.

Ez esan zein animalia den. Irakurleak asmatu beharko du.

Adibideak.

Ea asmatzen duzuen nik deskribatuko dudan animalia zein den. Animalia hau ez da uretakoa, lehorrekoa da. Lau hanka ditu eta badaki ondo igeri egiten. Izan ere, uretan egoten da lehorrean baino denbora gehiago. Oso astuna eta indartsua da. Esaten dute gizakientzat Afrikako animaliarik arriskutsuena dela. Europarrek lehen aldiz ikusi zutenean zaldi arraro bat zela pentsatu zuten eta “uretako zaldia” edo antzeko izena jarri zioten. Guregandik hurbil ikustea ez da erraza, Afrikako animalia delako baina Kantabrian, Cabarcenon, badaude ale batzuk. Zein da?

Nik deskribatuko dudan animalia dagoeneko ez da existitzen. XVII. mendean desagertu zela uste da. Hegazti handi-handia zen. Oso-oso otzana eta harrapatzeko erraza zen horregatik Europatik joan ziren lehen konkistatzaileek, bere hizkuntzan, hegazti honi “tontoa” deitu zioten. Harrapatu eta jan zituzten zeuden hegazti guztiak eta haien arrautzak. Gaur egun eskeletoak eta animalia disekatuak, lastoztatuak, besterik ez dira geratzen.

Argazkigilea: Shyamal (Norberak egina) [CC BY-SA 3.0 (https://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)%5D, undefined

Inoizko giza kulturako aurrerapenik nabarmenena

Ikasgela batean sortu den gaia: zein da inoizko giza kulturako aurrerapenik nabarmenena? Zein izan da inoizko kultura aurkikuntzarik handiena gizakion guztion onerako?

Sua? Gurpila? Inprenta? Idazkera? Fonemetan oinarritutako idazkera? Internet? Telebista? Telefonoa? Irratia?

Horrelako galdera bat bota zuten behin TVE2ko zientzia-dibulgazioko programa batetik. Sari potolo bat, oso potoloa, zegoen izenburu horrekin egindako tesirik onenarentzat. Hiru orrialde baino gutxiago idatzi behar zen kultura-aurrerapen bat historiako onena izan dela defendatuz.

30.000 karaktereen erronka lortzeko bidean, horra idazteko beste proposamen bat. Edo ikasgelan ahoz egitekoa.

Kultura ez da, besterik gabe, liburuetan gordetzen den hori.