Lehen urratsak euskarazko Wikipedian

Kontua zabaldu duzu eta handik denbora gutxira Lainobeltz bezala sinatzen duen wikilari batek, euskarazko Wikipediako administrari batek, bere bot baten bidez, LainobeltzBot, ongietorri mezu bat utziko dizu zure eztabaida orrian.

  • Irakurri mezu hori!

Bertan, besteak beste, ongietorri mezu horrek erakusten digu nola zabaldu gure proba orria. Wikilari guztiek proba orri bana dugu eta bertan idazten duguna ez dio Wikipediako barneko bilatzaileak inori erakutsiko. Wikipediatik kanpoko bilatzaileek ere, ez dituzte Wikipediako proba orriak arakatzen. Gure proba orria, Interneteko leku pribatutzat jo daiteke beraz. Hor nahi beste idatzi ahal dugu, doan, Wikimedia Fundation horrek egindako lanari esker.

Wikipedian kontua sortu badugu, saioa hasi egingo dugu eta gure erabiltzaile izena goian, eskuinean, ikusiko da.

Hasiera orria / Lankide orrialdea / Eztabaida orria ikusteko aukera izango dugu, eta azken horretan klik eginda, LainobeltzBot horrek guretzat utzitako ongietorri mezua irakurriko dugu.

  • Sistemak, normalean, Hasiera orrian utziko gaitu eta hortxe sistemak proposamenak egiten dizkigu guk kontua zabaltzerakoan aipatu ditugun gaiekin zerikusia duten artikuluetan ekarpenak egiteko.
  • Lankide orrian klik egiten badugu eta editatzen badugu, edizioa gordetzerakoan, aurrerantzean, gure erabiltzaile izena letra urdinez ikusiko da, eta ez hasieran bezala, letra gorriz.
  • Eztabaiada orrian LainobeltzBot horrek guretzat utzitako ongietorri mezuan ikusiko dugu gure proba orrira joateko esteka.
  • Proba orri horretan idatziko ditugu gure idazlan digitalak. Erronka: ikasturtean zehar 42.195 karaktere idaztea, gutxienez. Hobeto idazteko, irakasle honek ezagutzen duen errezeta bakarra zera da: 1. Asko irakurri. 2. Asko idatzi (autozuzenketatik, parekideen arteko zuzenketatik eta irakasleen zuzenketetatik ikasiz).
  • Bidali irakasleari postaz zure proba orriaren URL helbidea.

Horrelako zerbait izango da:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Karabezu23/Proba_orria

Utzi iruzkina