Gabeko aterbea

Kontatu didate Nueva Yorken
Broadway eta 26 karrikaren kantoian,
Negu gorrian, gizon batek gauero
jendeari otoi eskatzen
aterpea bilatzen duela
biluzirik daudenentzat.

Mundua ez da era horretan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen
Baina gizon batzuek gau batez, ohea dute,
aterpean haize hotzik ez eta
bereri zihoakien elurra, karrikan ari da.
Liburuaren irakaspenik ez ahaztu gizona!

Gizon batzuek gau batez ohea dute,
aterpean haize hotzik ez eta
bereri zihoakien elurra, karrikan ari da.

Bainan mundua ez da era horretan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen.

(Hitzak: Bertolt Brecht; Musika: Mikel Laboa).

Zer iruditzen zaizu filantropia, ongintza, karitatea, altruismoa? Estatuak konpondu beharko lituzke pobrezia kasu larriak? Aberatsen eskuzabaltasuna benetakoa izaten da?

Ura isuririk – Benito Lertxundi

Oreina bilakatu neska

Ura isuririk sorginen bidean
dohaina bildu dut Bazko arratsean

—gauaz Mayi nuzu, egunaz oreina
etxeko zakurrek xerkatzen nutena.

 

—Jakes nun duk orak ez diat senditzen
oihanpean kurri, oreina xerkatzen

—Jakes deit zakurrak, salba (e)zak arreba
ama nola sinets Mayi daitekeela.

 

Jakes zakurrei hasi da xistuka
oreina hil dute kolpez hausikika

Jakesek kanitaz eman du pusketan
aseko ahal da Mayi gurekilan.

 

—Afal, afal, Jakes ni nuk hor lehena
ene haragiaz beterik dupina

Ama sala zolan nigarra begian
puñala sartu du bere bihotzian.

Ruper Ordorika – Hamabostean behin

Etxetik gutxitan irten arren
Jon Trollope hamabostean behin
abiatzen da labanderiara.

Etxe-sail pare bat zeharkatu ditu
eta hango kaleak beltzagoak dira eta
distiratsuagoak.

Posta zentraletik ezkerretara jo
denda greziarrak, billarra eta ospitalea,
hori ospitalea.

Etxeko egongela du buruan
bazter oro ditu ezagun eta hura
beti gogoan ageri zaion parajea.

Txanponik bai? Ugazabari galdegin
diru zikinik gabe nora joango ginduzkean ba?
horra erantzuna.

Labadora martxan ezarri
errebistarik ekarri ez duenez
leihotik begira zain.

Espaloi lerroari jarraitzen dio
etxalderako bidea buruz ikasia
hamabostean behin.

Etxeko egongela du buruan
bazter oro ditu ezagun eta hura
beti gogoan ageri zaion parajea
beti ageri parajea
beti parajea.

Egongela hartan zenbat alditan gordeko du
Jon Trollope gureak bere betiko paseoaren oroimina
paseoaren oroimina oroimina.

Usai exotikoak tabernetatik
izkinatik iragaitean konturatu da
inork begiratu ere ez diola
inork begiratu ez diola
inork begiratu ez.

Emile Alphonse Griffith

Herenegun Josu Landak Durangon oparitu zidan Pako Aristiren liburuari esker gogoratu dut Emile Griffithen historia. Emile GriffithBirjina Uharte Estatubatuarretako boxeolaria, ospetsu bihurtu zen batez ere beste boxeolari bat ringean hil zuelako.

Homofobia handiko garaietan, Emile Griffith gizonak ere maite zituela publikoki adierazi zuen. Garai hartako jende askok errazago barkatu zion gizon bat hiltzea gizonak maitatzea baino.

  • Aurten, boxeozaleak zareten ikasle horiek, agian animatuko zarete eu.wikipedia.org horretaraino igotzeko moduko kalitateaz bere biografia idazten.

Horra Pako Aristiren urari ostutako poemak  liburuko poema bat; “Emile Griffith-en bi oinazeak“:

Emile Griffith-en bi oinazeak“:
http://www.susa-literatura.eus/liburuak/poes6718 

 

El Gráfiko aldizkariko 1971ko azal bat. (PD via Creative Commons).

Dena ondo zihoan, argia piztu den arte

Gai jartzaileak bi aldiz irakurriko zion Maialen Lujanbio bertsolariari kartzelako gaia: ‘Dena ondo zihoan, argia piztu den arte’.

Maialenek, listua irentsi eta milaka ikusleen aurrean, bat-batekotasunaren presioarekin, segundo gutxi pentsatzeko eta honako 3 bertsoak bota zituen:

Trago bat eta beste trago bat,

gure kaletan barrena

(e)ta piztea da alkoholak eta

sexu grinak dakarrena.

Zure etxera nire etxera

betiko gauzak aurrena,

zure logelan sartu gara-eta

hara hemen ondorena.

Argia zegoen itzalita (e)ta

bertan biluztu naiz dena,

(e)ta bat-batean piztu egin da

argi txiki xumeena

nire gerrira begira zaude,

ez naiz uste zenuena.

 

 

Estali arte izan dugunak

nahiko irri nahiko broma,

ahorik aho pasa dugunak

Gin-tonic barruko horma.

Bular parea zut neukan eta

zuk eman didazu forma,

galtza estuak ne(ra)bilzkin arren

ez takoi eta ez gona.

Hau eta hura naiz, hartzen ari naiz

zenbait botika hormona,

gizona eta andrea nauzu,

ez andrea ez gizona.

Nire inon ez egon nahia ote

da zure ezinegona.

 

Gizarte honen estereotipo

(e)ta gizarte honen usteen

tranpan zu ari zara erortzen,

eta hori ez dizut uzten.

Zuk badakizu nola zizelka

eta marraztu gaituzten,

ze inporta du gaur ari bainaiz

zure aurrean biluzten,

eta neroni ni neu naizena

hori bakarrik gorpuzten.

Nire gerripe(ko) zintzilikako

desira ari da puzten,

itzali ezazu argia eta

utzi azalari ikusten.

 

Maialen Lujanbio – Irunen, kartzelako ariketa, 2017ko  azaroaren 1ean.

Informazio iturria << egin klik.

Iritzi artikulu bat  << egin klik.

 

Orbelak airez aire

ORBELAK AIREZ AIR

«HIRU TRUKU»
HIRU TRUKU
NUEVOS MEDIOS, 1994

 

Orbelak airez aire

ifartxo dultzia

landamintz ederretik

doian errekia.

 

Hantxe topatu neban

Birjiña Andria

ebala orraztuten

buruko ulia.

 

Etzala ulia ze

ezpazan urria

ulondo bakotxeko

zerion perlia.

 

Ifini bihar jako

uleorri zintia

ehun duket kosta dala

Madrilen kania.

 

Nor izango ete da

harexen eulia?

Maria Madalena

aprostuladea.

 

Nor izango ete da

aren joskillia

Errege Don Filipen

alaba lindia.

 

Hitzak eta musika: Herrikoiak

Iturria: Labayru Ikastegiko Artxiboa. Lekukoa: Bizenta Urrutxurtu, Zeanuri. Biltzailea: Itziar Gallastegi eta Karmen Oteiza. 1982.