Erronka

Ezer baino lehen, OHARRA: Gure problema konpontzeko, taldean euskaraz ahalik eta gehien egiten saiatu beharko gara.

 

 

Umeekin monitore izateko lan-poltsa bat atera da. Ume zailak izango dira. Batzuk autistatzat jo dira, beste batzuk ikasketa prozesuan diziplina arazo itzelak izan omen dituzte, beste batzuek arazo fisiko edo psikologiko latzak dauzkate…

Kontratatzaileak presaka dabiltza eta norbanakoak kontratatu beharrean taldetxoak, laukoteak kontratatuko dituzte.

Soldata itzela izango da eta gaztea eta euskalduna izatea, besterik ez dute eskatzen. Ez da EGA behar. Jende pilo bat aurkeztuko dela aurreikusten denez, postaz bideoa bidaltzeko eskatu dute, 3-7 minutuko bideo laburrak. Horrela aurrez aurreko elkarrizketak saihestuko dira. Baina kontratatzaileak ikusi nahi du nola eskatzen duzun lan hori eta nola defendatzen duzun zure burua, lan horretarako pertsona egokia zarela sinestarazi behar diezu bideoa ikusiko dutenei. Zu taldekide batzuekin elkartu zara eta elkarri lagunduko diozue bideo txukun-txukuna ekoizten eta enpresari, ((Gorka irakasleari ;-)), posta elektronikoaren bidez bidaliko diozue.

Grabatzeko, erabil ezazu esku-telefonoren bat. Edo ahal baduzu, kamera on bat, zergatik ez.

SEGI IRAKURTZEN >>>>>>>>>> (Bideoak ez dira leku publikoan argitaratuko).

Jarraitu “Erronka” irakurtzen

Zer falta zaie ikasleei, sormena ala askatasun-ohitura?

ZuZeu.eus/gaztea horretan gustatu zaigu Xabi Madorran ikasleak sinatu duen artikulua. Artikulu laburra da, eta hezkuntzako kontu bati buruzkoa: sormenari buruzkoa.

Irakasle ikasketak egiten ari da Xabi eta halako batean gorputz hezkuntzako irakasle batek askatasuna eman zien ikasleei saioan nahi zutena egiteko. Zer gertatu zen jakiteko eta Xabiren hausnarketak zeintzuk diren jakiteko, artikulua irakurri beharko.

Zure kreatibitatea, zure sormena, zure asmamena garatzeko aukerarik eman zaizu zure hezkuntza prozesuan? Noiz? Txikitan bakarrik? Beti? Irakasgai jakin batzuetan besterik ez?

Xabi Madorranen artikulua irakurtzerakoan gogoratu dugu duela urte batzuk asko zabaldu zen TED hitzaldi hura. Sir Ken Robinson jaunak bazterretako zenbait hauts harrotu zituen hezkuntza sistemak sormena hiltzen duen tesiarekin (hamahiru milioi aldiz ikusi da bideoa!).

Horra Sir Ken Robinson horren hitzaldi horietako bat. Azpitituluak euskaraz jartzerik badago. Nabigatzailea euskaraz lehenetsitan edukiz gero, ia automatiko ateratzen dira. (Azpidazkiak Jon Goikoleak euskaratu zituen). Hizlari trebea da Ken Robinson? Zergatik?

Ze iritzi daukazu zuk kontu hauei buruz? Xabi Madorranen artikuluaren azpian argitaratu ahal dituzu zure iritziak. Edo hementxe, behean. Hezkuntza sistemak sormena, asmamena, gehiago landu beharko luke? Merezi du?

Ezagutzen duzu gure Errondabide kaleko bilbotar unibertsalak hauspotu zuen esaldi hura?

¡Que inventen ellos!  Zer deritzozu esaldiari?

  • Jakingo zenuke ingelesezko bideo batean azpitituluak euskaraz jartzen?

Lortuko duzu maila aurreratua IKT kontuetan?

Zelan landu dira kontu hauek institutuan egon zaren urteetan? Zein izan da gertatu den onena eta txarrena? Zer proposatuko zenieke hezkuntza arduradunei kontu hauetan hobetzeko?

  • Idatziko zenuke kontu hauei buruzko iritzi artikulu bat eta argitaratuko zenuke leku publiko batean? (Besterik ezean, zure iritzia blog honetan bertan utzi ahal duzu, beheko iruzkinetan).

Hezkuntza gaur egun

Egilea: Iraide Dorado

Heziketa eta edukazioa non jaso beharko genukeen oso gai eztabaidatua izan da. Etxean edukazioa eta ikastetxean soilik formazioa jasotzearen aldekoak zein kontrakoak egon dira beti. Baina, nori ez dio irakasleak errieta egin beste kide batekiko jarrera desegokia izan duelako? Edota, nork ez du inoiz gurasoen laguntza izan klaseko ariketaren bat egiteko? Ziur gaude, noizbait guztiok egon garela horrelako egoera batean. Gaur egun, bai etxean, bai ikastetxean, ematen baitizkigute biak, maila altuago edo baxuagoan. Hau horrela izatea ezinbestekoa da.

Hasteko, txikitatik denbora asko igarotzen dugu eskolan eta etxean bizi izan ez ditugun egoera askorekin topatu gara. Hala nola, klasekidez betetako klase batean egotea eta hitz egiteko, txandak errespetatu behar izatea. Egoera berri hauen aurrean irakasleek irakatsi behar digute nola jokatu behar dugun, beharbada, klasetik kanpo egoera hauek ez baititugu bizi eta gurasoek nolako jarrera izan behar dugun azaltzeko aukerarik ez dute izan. Adibidez, kasu honetan, eskua altxatzen irakatsi ziguten. Hori edukazioa da eta klaseko giroa eramangarria izateko ezinbestekoa da arau hauek ikasle guztiek ikastea, beraz, beharrezkoa da ikastetxeak gure hezieran eragitea.

Gainera, gaur egun ikastetxeen balore-eskaintza maila oso alta da. Hau da, ikasleei formazioaz gain, pertsona zibilizatuak izaten irakasteko ardura hartzen dute ikastola askok. Baina, hau ez da gertatzen maila berean ikastetxe guztietan: normalean, erlijiosoak direnetan transmititzen dira baloreak gehien, eta beharbada, ikastola publikoetan ez hainbeste. Horregatik, gurasoen ardura izango da hautatzea zein izango den haien seme edo alabari emango dioten edukazioa; horren arabera, zein ikastetxeko heziketa bat datorren harekin eta ikastetxearen esku-hartzea zein mailaraino izatera prest dauden. Baina, badaude beste faktore batzuk erabakia hartzerakoan kontuan izan behar direnak ere bai. Adibidez, formazioaren kalitatea edo jasotako errenta.

Aurrekoa azaltzeko, Askartzan izan dugun esperientzia argia da. Txikitatik erlijioaren bidez, lagun hurkoa maitatzen, elkarbanatzen… irakatsi digute. Hazi garen heinean, gero eta gai landuagoak jorratzen ibili gara. Gainera, nahi izan dutenek Belabartzera eta kanpamentu desberdinetara joateko aukera izan dute, non irakatsitako balore hauek inon baino gehiago transmititzen dituzten. Hau guztia gutxi balitz, eskolaz kanpo egiteko ekintzak ere proposatzen dizkigute: Leioako egoitzara joan pertsona nagusiekin egotera, jantoki sozial batera joan laguntzera edota baliabiderik gabeko gurasoak dituzten umeei klaseko lanarekin lagundu.

Arestian aipatutako argudio guztiei, etxean hezkuntza ona jasotzen ez duten umeak daudela erantsi behar zaio. Arrazoi desberdinak egon daitezke hau gertatzeko: gurasoek denbora gutxi izatea umearekin egoteko, etxean egoera zaila edukitzea (gurasoen dibortzioa, adibidez)… Egoera honetan ezinbestekoa da gurasoak ez diren pertsona gehiago umearen hedabideaz arduratzea eta eskolak adibidez, paper hori hartu dezake.
Bestalde, formazioaren gaia ere garrantzitsua da. Nahiz eta, lehen esan bezala, Ikastetxeak heziera eskaintzen digun, klasera joatearen helburu nagusia formazioa eskuratzea da. Baina, etxean ere formazioa modu desberdinetan jaso dezakegu. Adibidez, gurasoek sukaldean moldatzen erakusten digute eta hori bizitzarako ezinbestekoa den formazioa da. Edo, haien zaletasuna igorri egiten badigute: artea, musika… baita hori ere, modu batean edo bestean, formazioa da. Gainera, ziur guztiok noizbait etxekoen laguntza behar izan dugula klasean zer edo zer ez genuelako ondo ulertu eta haien azalpenaren ondoren, bai. Beraz, familiaren esku-hartzea ezinbestekoa da askotan.

Horrez gain, kasu bereziak daude. Adibidez, badaude haien formazioaren  parterik handiena etxean jasotzen duten pertsonak, arazo ekonomikoengatik, eskolatik urrun bizi direlako… Hau, herrialde garatuetan ez da sarritan gertatzen, baina, eskualde azpigaratuetan (besteen artean, hain ezaguna dugun Ipar Potosin) oso ohikoa da eskolatik urrun bizitzea eta horregatik, joateko aukerarik ez izatea edo oinarrizko hezkuntza jasotzea, baina geroago, Unibertsitatera ez joatea, baliabide ekonomikoen faltagatik gehienetan. Horregatik, txikitatik gurasoek irakasten diete abeltzaintza- eta nekazaritza-lanak egiten, hots, formazioa eskaintzen diete.

Laburbilduz, erabateko heziketa eta formazioa lortzeko, bi instituzioen (ikastetxearen eta gurasoen) parte-hartzea egotea ezinbestekoa da. Gurasoen lana, batik bat, heziera eskaintzea izango da eta ikastetxearena, berriz, formazioa, baina bestea alde batera utzi gabe. Tamalez, badakigu gaur egungo gizartearen osotasunak horrelako hezkuntza jasotzeko aukerarik ez duela, horregatik, gobernuek honetan lan handiagoa egitea ezinbestekoa ikusten dugu; gizabanako guztiek hezkuntza duina jasotzeko eskubidea bermatu dadin.

Ahotsak.eus

Juanita Uribe - Ahotsak.eus
Juanita Uribe – Ahotsak.eus

Batzuetan ikasleok ez duzue betetzen ahozkotasunari eskaintzen diogun denbora. Horrelakoetan, irakasleak gehiegi hitz egiteko joerari aurre egiteko, pertsona zaharren kontakizunak entzungo ditugu.

Ahotsak.eus horretan di-da bilaketa bat egin eta ‘Uribe’ idatzi dut ea Uribe-kostako lekukotasunik topatzen nuen. Juanita Uriberen, Leintz aldeko emakumearen, testigantza topatu dut: http://www.ahotsak.eus/eskoriatza/pasarteak/esk-029-003/

Zein egiten zaizu, euskalkien artean, ulertzeko zailena?

http://www.ahotsak.eus/urrustoi-larrabile/pasarteak/ula-002-009/

Prospektiba – (iritzia)

  • Nolakoa izango da gure mundua 2050. urtean?
  • Nolakoak izango dira ikastetxeak?
  • Nolakoak etxeak?
  • Nolakoak lantokiak?
  • Nolakoak autoak?
  • Nolakoak ordenagailuak?

Ereduak, < Ereduak < Ereduak <<< klik

Elkarrizketatzailea: Iñaki Gabilondo - elkarrizketatua: Yuval Noah Harari

Elkarrizketa, —gaztelaniaz—, entzuteko lana hartzen baduzu, idatzi mesedez hementxe behean, iruzkinen atalean, —euskaraz—, zure ustez elkarrizketatik atera daitezkeen hiruzpalau ideia esanguratsuenak.


Jupiter Ascending 2015. urteko filmaren irudi bat
Jupiter Ascending 2015. urteko filmaren irudi bat. Bilbo eraldatu bat dakusagu, (filmean beste planeta bat dela adierazten da).

Zenbat artikulu irakurriko dut astero?

Ikasle hori,

unibertsitatera sartzeko proban 10 bat ateratzeko helburuarekin eredu onak irakurtzea eta % 100 ulertzen saiatzea ezinbesteko ariketa da.
Eta artikulu on bat bilatuz gero, ikaskideekin esteka  partekatuko dut.

Horretarako, Astekaria, Mugikaria, Argia, Berria, Azkue fundazioaren egunkaria… Begiratuko ditut. (Egin klik esteketan)

Euskaraz irakurtzea ez da hain zaila baina batzuek geure burua behartu behar dugu apurtxo bat astero artikulu batzuk irakurtzeko. Argazkigilea: Adesh31 [CC BY-SA 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0). Wikimedia Commons-en bidez].
Euskaraz irakurtzea ez da hain zaila baina batzuek geure burua behartu behar dugu apurtxo bat astero artikulu batzuk euskaraz irakurtzeko. Argazkigilea: Adesh31 [CC BY-SA 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0). Wikimedia Commons-en bidez].

EGA – C1

Urruti ikusten duzue? Etorkizunean zorioneko azterketa hori egiteko asmorik? Zergatik?

https://sites.google.com/a/educacion.navarra.es/ega/ega-prestatzeko-materialak/proba-idatzia-prestatzeko

Argazkigilea: Daniela Alva [CC BY-SA 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
Argazkigilea: Daniela Alva [CC BY-SA 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)
http://www.europapress.es/euskera/noticia-ega-lortu-ahal-izateko-izena-emateko-epea-urtarrilaren-9an-irekiko-da-20170105122231.html