Matalas – 1661

Bernard Goienetxe (edo Goihenetxe), Matalas ezizenaz ezaguna…

Dolü gabe, dolü gabe,
hiltzen niz,
bizia Xiberuarendako
emaiten baitüt.

Agian, agian,
egün batez
jeikiko dira
egiazko xiberutarrak
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko,
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko.

Agian, agian…

Blender aplikazioa (tutorialak + adibideak)

Lauaizeta BHIko irakaslearen, Mikel Mendizabalen, bideo-tutorialak hemen: http://plastikalauaizeta.blogspot.com.es/

Ikasgelan askotan entzun dugun Elhuyarreko Guillermo Roari, Norteko Ferrokarrila irratsaioko aurkezleari, gustatzen zaio Blender aplikazioarekin jolastea. Niri bere lanak oso onak iruditzen zaizkit: http://bad3di.blogspot.com.es/

Ezagutzen duzue Blender aplikazioarekin egindako adibide aipagarririk?

Blender software librea izanik euskaratzeko bidean omen dago.

Gehiago jakiteko, irakurri, esate baterako, duela urte batzuk Iñigo Gebarak sarean argitaratutako >>artikulua<<

Blender doan deskargatzeko webgunea

Dodekaedro egutegia

Grezia klasikoan eta beste antzinako kultura batzuetan mundua lau elementuez osatua zegoela pentsatu zuten. Honakoak omen ziren munduko lau elementuak: ura, sua, lurra eta airea.

Geometria ikasteko astia izan zutenean, hasiera lau poliedro erregular besterik ez  zeudela ikusi zuten. Lau oinarrizko elementu eta lau poliedro erregular lotzea zen kontua. Mundua ondo egina zegoen. Bazegoen simetria bat oinarrian.

Tamalez, baten batek  ikosaedroa aurkitu zuen eta mundua irudikatzeko zegoen ereduak arazotxo bat, behintzat, bazuela jakin zuten.

Poliedro erregularren edo solido platonikoen artean, dodekaedroa omen zen airearen funtsa batzuen ustez. Hamabi alde, dozena bat alde.

Gustatzen zitzaien hamabi zenbakia antzinatekoei eta urtea hamabi zatitan zenbatzeko ahalegin ederrak egin zituzten. Ilargiaren faseari begiratuz gero, urtea hamahiru zatitan antolatzea askoz logikoa zirudien, baina, noiz izan da logikoa gizakia?

Hori guztiari esker, gaur egun, urteak hamabi aldeko dodekaedroren bidez irudika ditzakegu.

Click to access deskcal-eu-2018m.pdf

(Umeren bat ezagutzen baduzu, egun hauetan jakingo duzu umea nola entretenitu ordu betez dodekaedroaren kontuarekin. Eskulangintza gustatzen bazaio, bai behintzat).

Gehiago jakiteko: lau elementuetatik ehun baino gehiagotara

Taula modernoagoa

Falta zaizkigun ikosaedroak

Info. iturria: https://ztfnews.wordpress.com/2017/12/07/un-calendario-dodecaedrico-para-2018/

Dodekaedroa. Wikimedia Commons-en bidez.