Xuxen berritua erabiltzeko prest

Xuxen berritua erabiltzeko prest dago. Azken bertsioa: Xuxen 5.1

  • Firefox, Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileetan txertatzeko aukera
  • LibreOffice, OpenOffice
  • Hunspell
  • Word 2016rekin bateragarria
  • Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketekin eguneratua
  • Hainbat euskarritarako bertsioak

Elhuyarrekoek eta ixakoek  Xuxen 5 euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala erabilgarri jarri zutenetik, Microsoft Office pakete berriak merkaturatu ditu Microsoftek, eta berrikuntzak izan dituzte Euskaltzaindiaren Hiztegiak eta Elhuyarren hiztegiek. Horiek denak kontuan hartuta, Xuxen 5.1 kaleratu berri dute.

Xuxen 5.1 doakoa da, eta xuxen.eus webgunetik eskuratu daiteke. Hizkuntza-irizpiderik berrienak txertatuta eta LibreOffice eta Worden bertsio berrienetarako prest dago Xuxen 5.1.

Euskaltzaindiaren Hiztegiko eta Elhuyarren hiztegietako azken aldaketak kontuan hartzen ditu zuzentzaile berriak zuzenketak eta proposamenak egiteko, eta ordenagailuko programarik berrienekin ere erabil daiteke.

Wordekoa da Xuxenen bertsiorik ezagunena, baina beste hainbat programarekin erabil dezakegu Xuxen berritua, bertsio guztiak eguneratu baititugu, eta doan deskargatzeko prest jarri (xuxen.eus/deskargatu):

    • Microsoft Office: Word, Excel, PowerPoint eta Outlook
    • LibreOffice, OpenOffice
    • Firefox,Chrome eta Internet Explorer web-nabigatzaileetan txertatzeko aukera
    • Hunspell

Informazio gehiago
Deskargatu doan

xuxen@elhuyar.eus
943 363040 (luz.: 214)

Blender aplikazioa (tutorialak + adibideak)

Lauaizeta BHIko irakaslearen, Mikel Mendizabalen, bideo-tutorialak hemen: http://plastikalauaizeta.blogspot.com.es/

Ikasgelan askotan entzun dugun Elhuyarreko Guillermo Roari, Norteko Ferrokarrila irratsaioko aurkezleari, gustatzen zaio Blender aplikazioarekin jolastea. Niri bere lanak oso onak iruditzen zaizkit: http://bad3di.blogspot.com.es/

Ezagutzen duzue Blender aplikazioarekin egindako adibide aipagarririk?

Blender software librea izanik euskaratzeko bidean omen dago.

Gehiago jakiteko, irakurri, esate baterako, duela urte batzuk Iñigo Gebarak sarean argitaratutako >>artikulua<<

Blender doan deskargatzeko webgunea

Urte berrian – Interneten lehen hitza euskaraz

Interneten lehen hitza euskaraz –

Interneten dauden hainbat zerbitzuk zure datuak batzen dituzte. Onerako zein txarrerako. Esaten dute enpresa batzuek zutaz gehiago dakitela zure pertsona hurbilenek baino. Poltsikoan duzun txoritxo horrek zutaz dena esaten die konpainia handiei eta horiek badakite datu horiekin zer egin.

Hori jakinda, duela urte batzuk kanpaina bat egin zen euskal blogosferan, besteak beste, euskaldunak euskaldun bezala agertzeko interneten. Euskaldun guztiok euskara ez den beste hizkuntza batean jardungo bagina beti interneten, sarean ez ginateke existituko. Konpainia handi horiek gutaz paso egingo lukete. (Egun, euskaldunok jende multzo txikia izanda, enpresa askoren guganako interesa ere txikia dela ematen du).

Kanpainari Lehen hitza euskaraz izena jarri zioten. Nabigatzailea, bilatzailea, Interneten gehien erabiltzen ditugun zerbitzuak, gure gailuak, euskaraz konfiguratzera animatu nahi gaituzte kanpaina horrekin.

Urte berriko eginbehakoen zerrendarako; aurten interneten euskaldunago:

Interneten lehen hitza euskaraz

Interneten lehen hitza euskaraz
Firefox euskaraz erabiltzen dugunok badugu instalatzeko gehigarririk. Xuxen eta Euskalbar ezinbestekoak dira.
Interneten lehen hitza euskaraz
Chrome nabigatzailea ezin da euskaraz erabili. Hala eta guztiz ere erabili nahi baduzu eta euskaldun bezala Interneten agertu, ‘Lehen hitza euskaraz‘ gehigarria erabili ahal duzu.
Interneten lehen hitza euskaraz
Chrome nabigatzailean Euskalbar gehigarria ezarri daiteke. Dena den, oraingoz, 2018. urtearen hasiera horretan, ez dabil Firefoxen bezain txukun. Norberak lehenetsitako ezarpenak ez dira gordetzen.
Interneten lehen hitza euskaraz

WhatsApp eta Telegram euskaraz erabiltzen dutenentzat

Iaz, negoziazio gogor pare baten[1][2] ostean, ikasle batzuek erabaki zenuten sare sozialetan beti euskaraz aritzea. Noiz edo noiz pantaila-argazkiren bat bidaltzen diozue irakasleari lagunarteko hizkera ere zein ondo lantzen duzuen erakusteko eta notan merezitako saria jasotzeko.

[1]https://harpausoak.wordpress.com/2016/12/17/negoziazioa/

[2]https://harpausoak.wordpress.com/2016/12/19/negoziazio_2/

Aurten, imajinatzen dut, zuetako askok erabakiko duzu telefonoko teklatua euskaraz jartzea:

https://librezale.eus/2017/02/20/anysoft-keyboard-euskaraz-kalean/

Teklatua euskaraz jarrita euskaraz idaztea errazagoa da.

Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa 2017

http://www.eitb.eus/eu/get/multimedia/screen/id/5092142/tipo/videos/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:WikiLovesMonuments_2017

http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/euskal-herriko-eraikin-eta-monumentuen-argazkiak-wikilovesmonuments-2017ko-edizio-lehiaketan/

Oso hurbil dauzkagun monumentuetatik bat: Bizkaia zubia.

Lehen hitza euskaraz

 

Ikasle hori,

agian ailegatu zaizu kanpaina honen berri:

Ordenagailu, telefono eta tabletetan euskara erabiltzea ez da zaila. Gailu batzuk, sistema eragile batzuk, oso erraz konfiguratu daitezke euskaraz.

  • Telefono marka batzuek ezarrita daukaten hizkuntzen zerrendan euskara ere eskaintzen dute. Erosi baino lehenago interneten hori ere begiratzea ez da zaila.

Edozein telefonotan, besterik ezean, teklatua euskaraz jar daiteke. Telefonoa hizkuntza batean ezarriko dugu baina idazterakoan teklatuak hainbat hizkuntza-pakete izan ditzake batera. Hizkuntza batean baino gehiagotan ere jar daiteke teklatua.

Honako aplikazio hau, Software libre zintzoaz egina dago eta edozein telefonotan instalatu daiteke AnySoftKeyboard:

Xuxen zuzentzaile ortografikoarekin batera topatuko duzu AnySoftKeyboard hori. (#Datraolat izeneko beste aplikazio bat ere badauka barruan. Esate baterako Twitterren horrelako gauzak idazteko: @aaronabadek esan du, eta ez @aaronabad -ek edo @aaronabad|ek ).

ASK deskargatzeko eta zure telefonoan edo tabletean instalatzeko, horra azalpen testua, oso erraza, (hiru urrats besterik ez):


  • Nabigatzailea:

Euskaldun askok Mozilla Firefox hobesten dugu. Badaude hainbat arrazoi, Xuxen, Euskalbar eta beste hamaika gehigarri, esaterako.  Ehunka gehigarri bikain dauzka Firefoxek eta software librearen nazioarteko komunitateak etengabe sortzen ditu berriak eta hobetzen ditu daudenak.

Hona hemen interneten topatu ditugun zenbat arrazoi Firefox hobesteko:

https://laborategia.eus/firefox-erabili/

https://librezale.eus/2017/04/18/mozilla-firefox-euskal-komunitatearen-nabigatzaile-librea/

  • Ordenagailua eta sistema eragilea:

Android, Windows, Linux… Banaketa gehienak, azken urteotan bai behintzat, badute euskara hizkuntza hautatzeko eskaintza. Windows sistema eragilean partxe bat gehitu behar zaio gaztelaniazko bertsio bati. Linuxen gauzak errazago daude. Linux banaketa bat instalatzerakoan euskara hautatu eta aurrera.

Baina gorago aipatu den kanpainan, nabigatzailea euskaraz erabiltzeari eman zaio lehentasuna.

https://www.lehenhitza.eus/

  • Bulegoko paketeak.

Azken urteotan LibreOffice hobesten dugu interneten euskaraz aritzen garen gehienok.

Ez da zaila LibreOffice euskaraz instalatzea eta erabiltzea. Hobelex hizkuntza zuzentzailea bikaina da eta erraz txerta daiteke.

Azalpenak >>hementxe<<

https://www.lehenhitza.eus/

EITB Nahieran

Ezagutzen duzu EITB Nahieran?

Badago bertan ikusteko moduko programarik, telesailik, filmik?

    • Eman zure iritzia! (Blog honetan artikulu batekin, iruzkin batekin edo ZuZeu.com GAZTEA bezalako gune batean).

Ezagutzen duzu EITB Nahieran Kodi aplikazioaren ikusteko gehigarria?

https://still-castle-99749.herokuapp.com/

Ereduak:

 

Go!azen telesailari buruz

  • Zer iruditzen zaizu, zuri, Go!azen telesail hori? (EITB nahieran horretan edo YouTuben doan ikus daitezke bideo laburrak eta kapitulu osoak).

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/bideoak/

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/goazen/