Lehen hitza euskaraz

 

Ikasle hori,

agian ailegatu zaizu kanpaina honen berri:

Ordenagailu, telefono eta tabletetan euskara erabiltzea ez da zaila. Gailu batzuk, sistema eragile batzuk, oso erraz konfiguratu daitezke euskaraz.

  • Telefono marka batzuek ezarrita daukaten hizkuntzen zerrendan euskara ere eskaintzen dute. Erosi baino lehenago interneten hori ere begiratzea ez da zaila.

Edozein telefonotan, besterik ezean, teklatua euskaraz jar daiteke. Telefonoa hizkuntza batean ezarriko dugu baina idazterakoan teklatuak hainbat hizkuntza-pakete izan ditzake batera. Hizkuntza batean baino gehiagotan ere jar daiteke teklatua.

Honako aplikazio hau, Software libre zintzoaz egina dago eta edozein telefonotan instalatu daiteke AnySoftKeyboard:

Xuxen zuzentzaile ortografikoarekin batera topatuko duzu AnySoftKeyboard hori. (#Datraolat izeneko beste aplikazio bat ere badauka barruan. Esate baterako Twitterren horrelako gauzak idazteko: @aaronabadek esan du, eta ez @aaronabad -ek edo @aaronabad|ek ).

ASK deskargatzeko eta zure telefonoan edo tabletean instalatzeko, horra azalpen testua, oso erraza, (hiru urrats besterik ez):


  • Nabigatzailea:

Euskaldun askok Mozilla Firefox hobesten dugu. Badaude hainbat arrazoi, Xuxen, Euskalbar eta beste hamaika gehigarri, esaterako.  Ehunka gehigarri bikain dauzka Firefoxek eta software librearen nazioarteko komunitateak etengabe sortzen ditu berriak eta hobetzen ditu daudenak.

Hona hemen interneten topatu ditugun zenbat arrazoi Firefox hobesteko:

https://laborategia.eus/firefox-erabili/

https://librezale.eus/2017/04/18/mozilla-firefox-euskal-komunitatearen-nabigatzaile-librea/

  • Ordenagailua eta sistema eragilea:

Android, Windows, Linux… Banaketa gehienak, azken urteotan bai behintzat, badute euskara hizkuntza hautatzeko eskaintza. Windows sistema eragilean partxe bat gehitu behar zaio gaztelaniazko bertsio bati. Linuxen gauzak errazago daude. Linux banaketa bat instalatzerakoan euskara hautatu eta aurrera.

Baina gorago aipatu den kanpainan, nabigatzailea euskaraz erabiltzeari eman zaio lehentasuna.

https://www.lehenhitza.eus/

  • Bulegoko paketeak.

Azken urteotan LibreOffice hobesten dugu interneten euskaraz aritzen garen gehienok.

Ez da zaila LibreOffice euskaraz instalatzea eta erabiltzea. Hobelex hizkuntza zuzentzailea bikaina da eta erraz txerta daiteke.

Azalpenak >>hementxe<<

https://www.lehenhitza.eus/

Utzi iruzkina