Matalas – 1661

Bernard Goienetxe (edo Goihenetxe), Matalas ezizenaz ezaguna…

Dolü gabe, dolü gabe,
hiltzen niz,
bizia Xiberuarendako
emaiten baitüt.

Agian, agian,
egün batez
jeikiko dira
egiazko xiberutarrak
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko,
egiazko eskualdünak
tirano arrotzen hiltzeko.

Agian, agian…

Berandu dabiltza (Ruper Ordorika)

Horra lanak beti epez kanpo aurkezten duzuenentzako abesti dedikatua 😉

Eguneroko bizitza ikatza bezalako labexomorroak ixurtzen hasi zenean etengabe, Otis Redding badiako kaian eseri zen aireplano eroriei kantatzeko blues band. Sagarraren loreek su hartu zuten eta niri odola hasi zitzaidan sudurretatik baldosa zuriko komuna publikotan pornografia irakurtzen ari nintzenean love, eta alkimistek txosten bat eman zuten argitara plusvaliaren alde azalduz erabat, Errestaurantetik bi homosexual bota zituzten arrazoi komertzialak zirela merio. Bakardadearen milaka kopia inprimatu ziren neguaren ateetan geundelako, ene osaba batek postal bat izkiribatu zidan Stop ene urtebetetzea zelako Stop iloba, eta bide batez bere seguruetxea kontseilatu nahi zidalako inoiz ez da jakiten noiz, ene maitaleak telefonoa jo zidan kobre zaporeko maitasunez gauaren erdian. Eguneroko bizitza ikatza bezalako labexomorroak isurtzen hasi zenean etengabe. Gero ernari gelditu zen ibaia zerutik atergabe jautsitako espermaz, alkandora arrosak loredunak xuriak gorri-beltzak multi-koloreak  herrestan eramanez, eta aste berean ni puta bat naiz oihuztatu zuen ezkontza despedidan Champagne, Olivetti batetan bere lehen gutun erromantikoa osatu zuen sekretaria lotsatiak; eskaleek halere trapuzko etxeak jaso zituzten zubipean mitxeletak babesteko, kattagorriek supermerkatuari eraso zioten altxa besoak non da intxaur kaxa-fuertea. Negua heldu zen azkenez eta antzarek V bat egin zuten zeruan, dispensarioetan anti-tristezi pildorak banatu zituzten ugari Egiptoko zazpi izurriteren edizio ugaldu eta korrejitua usmatuz; zoriona gramoka saltzeari ekin zioten tronu aingeru eta kerubinek; bertute kardinalek igotze desnaturala eman zuten Erromako burtsan, mila liburu erregalatu zituzten bankuek Ora eta bereziki Labora lemapean; baina alferrik zen berandu dabiltza ez dute ezer lortuko honez gero, palazioak lurrera doaz kartzeletako hormak pitzatu egin dira, eta gu libro gabiltza kaleetan tirantezko galtza laranjaz jantzirik, libro libro.

Nagusiaren nigarrak

Errobi taldearen abesti zaharra. Urteak igaro eta gero kutsu naif xamarra hartu du, nik uste 😉

Gure nagusia, gaixo nagusia
goizetik arrats (e)ta urte guzia
nigarrez, nigarrez, nigarrez
nigarrez ari da.

Nigarrez ar(i)tzeko, nigarrez ar(i)tzeko
arrazoinak, arrazoin haundiak
ba omen ditu …

Ta nagusiaren nigarrek
langilearen langilearen
bihotz”eria” hunkitzen …

Nagusiaren, nagusiaren
nigarrez ar(i)tzera ez uzteko
kontsolatu beharko dugu.

Ta nagusiaren kontsolatzeko
langile, langileek
irabazi berarentzat
lan gehiago egin beharko !

Gure nagusia, gaixo nagusia
goizetik arrats ta urte guzia
nigarrez, nigarrez, nigarrez
nigarrez ari da.

Nagusiaren, nagusiaren
nigarrez artzera ez uzteko
langileak, langileak
ez du lanari baizik pentsatuko !

Lan eta lan, lan eta lan,
lan eta lan, lan eta lan,
lan eta lan eta lan eta lan eta lan …
lana … lana .. lana … lana …

Langileak ez du lanari baizik pentsatuko
ta greba horiek, greba zikin horiek
bazterrera utziko.

Gure nagusia, gaixo nagusia
goizetik arrats ta urte guzia
nigarrez, nigarrez, nigarrez
nigarrez ari da.

Nagusiaren nagusiaren
nigarrez ar(i)tzera ez uzteko
langileak, langileak
beti eta beti, beti eta beti
haren zerbitzuko egon beharko
ahalaz, ahalaz
bakantzarik ere ez hartuko !

Lan eta lan, lan eta lan
lan eta lan beti lan eta lan,
lan eta lan beti lan eta lan
beti lan eta lan beti lan …
beti … beti … beti … beti …

Gure nagusia, gaixo nagusia
goizetik arrats ta urte guzia
nigarrez, nigarrez, nigarrez
nigarrez ari da.

Gure nagusia probeño bat da (txiro)
nagusietan probeena ! (txiroena)

Hamar etxe
hiru kotxe
zazpi sehi (Etxeko zerbitzaria: morroi; neskame; mirabe…)
ehun zaldi
ta Suitzako bankuetan, abilki gorderik,
Dolarrak, dolarrak, dolarrak metaka …
Hori baizik ez da, hori bakarrik
gure nagusiaren, nagusi gaixoaren
miseria …

Gure nagusia, gaixo nagusia
goizetik arrats ta urte guzia
nigarrez, nigarrez, nigarrez
nigarrez ari da.

Kukua eta primadera

Txikipediako artikulua

Kukua eta primadera

Jainkoak emaiten (ematen) du
hainbeste aholku
urtearen barruan
asko heldu zauku (zaizkigu)
batzu alaiak eta (batzuk)
beste batzu mutu. (batzuk)
Kukuak primaderan (udaberrian)
egiten du kuku
biziaren esperantza
erakartzen dauku. (digu)
Esaera zahar bat
berritzera nua (noa)
kukua berrikitan (berriketan)
baita ixildua.
Ezpada akabatzen
guretzat mundua
gu harekilan bainan (harekin baina)
denbora badua (badoa)
berriz ere entzunen da
kukuen oihua.
Askotan ikusi dut
arbola batean
lagunak etzituen (ez zituen)
nahi bakean.
Uda hor zen gainean
hura joaitean, (joatean)
entzunen al dut berriz
heldu den urtean
ez dut gozorik berriz
hura entzun artean.

Gabeko aterbea

Kontatu didate Nueva Yorken
Broadway eta 26 karrikaren kantoian,
Negu gorrian, gizon batek gauero
jendeari otoi eskatzen
aterpea bilatzen duela
biluzirik daudenentzat.

Mundua ez da era horretan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen
Baina gizon batzuek gau batez, ohea dute,
aterpean haize hotzik ez eta
bereri zihoakien elurra, karrikan ari da.
Liburuaren irakaspenik ez ahaztu gizona!

Gizon batzuek gau batez ohea dute,
aterpean haize hotzik ez eta
bereri zihoakien elurra, karrikan ari da.

Bainan mundua ez da era horretan aldatzen
Gizonen hartu-emanak ez dira hobekitzen
zama-aroa ez da hola laburtzen.

(Hitzak: Bertolt Brecht; Musika: Mikel Laboa).

Zer iruditzen zaizu filantropia, ongintza, karitatea, altruismoa? Estatuak konpondu beharko lituzke pobrezia kasu larriak? Aberatsen eskuzabaltasuna benetakoa izaten da?

Errobi – Lantegiko hamar mandamentuak

Errobi taldearen abesti zaharra. Urteak igaro eta gero kutsu naif xamarra hartu du, nik uste 😉

  1. Nagusiak dituzu maitatuko
    bai eta
    ahal bezain ongi zerbitzatuko.

  2. Lanaren hasteko eta uzteko
    orduak
    dituzu beti errespetatuko. (hiperbaton)

  3. Lanean denborarik ez galtzeko
    ez zara
    inoiz lagunekin solastatuko.

  4. Nagusiak arrazoin duelako
    denetan
    ez zara haren kontra mintzatuko.

  5. Telefon(o)a ez duzu hunkituko
    ahalaz
    kanpotik inork ez zaitu deituko.

  6. Ongi irabazten duzulako
    ez duzu
    emendazionerik galdatuko. (soldata) hobetzerik eskatuko

  7. Lan presatu baten antzinatzeko (aurreratzeko)
    beharrez
    igandetan ar(i)tzea onartuko.

  8. Nagusiak hazten zaituelako
    agian
    ez diozu ezer (ere) ez ebatsiko.

  9. Nagusiak baitira beharrezko
    sekulan
    ez duzu haien lana trabatuko.

  10. Ta gauean langileek eskainiko … (“Zer eskainiko?”)
    pottotta ta ipurdi
    nagusiarendako … (bis)

(Daniel Landart)