Dodekaedro egutegia

Grezia klasikoan eta beste antzinako kultura batzuetan mundua lau elementuez osatua zegoela pentsatu zuten. Honakoak omen ziren munduko lau elementuak: ura, sua, lurra eta airea.

Geometria ikasteko astia izan zutenean, hasiera lau poliedro erregular besterik ez  zeudela ikusi zuten. Lau oinarrizko elementu eta lau poliedro erregular lotzea zen kontua. Mundua ondo egina zegoen. Bazegoen simetria bat oinarrian.

Tamalez, baten batek  ikosaedroa aurkitu zuen eta mundua irudikatzeko zegoen ereduak arazotxo bat, behintzat, bazuela jakin zuten.

Poliedro erregularren edo solido platonikoen artean, dodekaedroa omen zen airearen funtsa batzuen ustez. Hamabi alde, dozena bat alde.

Gustatzen zitzaien hamabi zenbakia antzinatekoei eta urtea hamabi zatitan zenbatzeko ahalegin ederrak egin zituzten. Ilargiaren faseari begiratuz gero, urtea hamahiru zatitan antolatzea askoz logikoa zirudien, baina, noiz izan da logikoa gizakia?

Hori guztiari esker, gaur egun, urteak hamabi aldeko dodekaedroren bidez irudika ditzakegu.

Click to access deskcal-eu-2018m.pdf

(Umeren bat ezagutzen baduzu, egun hauetan jakingo duzu umea nola entretenitu ordu betez dodekaedroaren kontuarekin. Eskulangintza gustatzen bazaio, bai behintzat).

Gehiago jakiteko: lau elementuetatik ehun baino gehiagotara

Taula modernoagoa

Falta zaizkigun ikosaedroak

Info. iturria: https://ztfnews.wordpress.com/2017/12/07/un-calendario-dodecaedrico-para-2018/

Dodekaedroa. Wikimedia Commons-en bidez.

Zer falta zaie ikasleei, sormena ala askatasun-ohitura?

ZuZeu.eus/gaztea horretan gustatu zaigu Xabi Madorran ikasleak sinatu duen artikulua. Artikulu laburra da, eta hezkuntzako kontu bati buruzkoa: sormenari buruzkoa.

Irakasle ikasketak egiten ari da Xabi eta halako batean gorputz hezkuntzako irakasle batek askatasuna eman zien ikasleei saioan nahi zutena egiteko. Zer gertatu zen jakiteko eta Xabiren hausnarketak zeintzuk diren jakiteko, artikulua irakurri beharko.

Zure kreatibitatea, zure sormena, zure asmamena garatzeko aukerarik eman zaizu zure hezkuntza prozesuan? Noiz? Txikitan bakarrik? Beti? Irakasgai jakin batzuetan besterik ez?

Xabi Madorranen artikulua irakurtzerakoan gogoratu dugu duela urte batzuk asko zabaldu zen TED hitzaldi hura. Sir Ken Robinson jaunak bazterretako zenbait hauts harrotu zituen hezkuntza sistemak sormena hiltzen duen tesiarekin (hamahiru milioi aldiz ikusi da bideoa!).

Horra Sir Ken Robinson horren hitzaldi horietako bat. Azpitituluak euskaraz jartzerik badago. Nabigatzailea euskaraz lehenetsitan edukiz gero, ia automatiko ateratzen dira. (Azpidazkiak Jon Goikoleak euskaratu zituen). Hizlari trebea da Ken Robinson? Zergatik?

Ze iritzi daukazu zuk kontu hauei buruz? Xabi Madorranen artikuluaren azpian argitaratu ahal dituzu zure iritziak. Edo hementxe, behean. Hezkuntza sistemak sormena, asmamena, gehiago landu beharko luke? Merezi du?

Ezagutzen duzu gure Errondabide kaleko bilbotar unibertsalak hauspotu zuen esaldi hura?

¡Que inventen ellos!  Zer deritzozu esaldiari?

  • Jakingo zenuke ingelesezko bideo batean azpitituluak euskaraz jartzen?

Aske al gara?

Betidanik eztabaidatu da ia gizakiok aske garen ala ez. Honetarako, hainbat filosofok eta pentsalarik teoria ugari proposatu dizkigute haien iritzia arrazoitzeko. Nire ustez, nahiko determinatuta gaude, gure borondatea ez delako librea gehienetan.

external image tumblr_nbr7lrdlx21qgk2yao1_1280.jpg
Determinismoak esaten du fenomeno guztiak kausa bat edo batzuengatik gertatzen direla, gure ekintzak kausa horren ondorioak direla. Gaur egun, egoera hau determinismo sozialak hoberen azaltzen du. Gizakiak baldintzatuta gaude hainbat faktoreengatik, adibidez: izaeragatik, nazionalitateagatik edo egoera sozial eta ekonomikoagatik. Gizarteak betidanik kontrol sozialen bidez (zigorrak, berrespenak, marjinazioa…) inposatu izan dizkigu araua batzuk. Adibidez, eskolek, erlijioek, gobernarien diktadurek, genero rolek… era batean behartzen gaituzte haien zerbitzari otzanak izango bagina bezala, nahiz eta gu ez ohartu. Hobbesek esaten zuen bezala lege hauek beharrezkoak dira gizaki indibidualen interesak lortzeko, beteko ez bagenitu kaosa nagusitu egingo baitzen. Zenbait autoreek, horien artean Kant eta ilustratu liberalek, Jean Paul Sartre, pentsatzen dute guztion askatasun indibiduala murriztu behar dela taldekoen berdintasuna lortzeko. Harrigarriena hori benetan gertatzen dela da. Baina bidezkoa da? Zergatik herrialde batzuetan pertsona batek bere benetako orientazio-sexuala ezkutatu behar du guztiak pozik egoteko? Zergatik haurrek lan egiten dute guk arropa polita janzteko? Zergatik gerrak gertatzen dira gutxi batzuei mesede eginez?… Denbora batez hausnartuz nabaritu ahal dugu injustizia sozial ugari.

Baina, bestalde, gure gizartearen arau zapaltzaileei aurre egin ahal diegula burutazioa dugu. Izan ere kanpo askatasunak, nahiz eta galtzeko aukera egon (espetxean sartzean, herritarrak adierazpen-askatasuna galtzean…), kritikoak eta borrokalariak izatera bultzatzen gaitu. Gainera, askatasun indibidualari esker, besteen nahiak ez digu mugarik jartzen. Kanten ustez, libre izatea kritikoa izatea izango litzateke. Horretarako filosofo prusiarrak, nahiz eta oso utopikoa iruditu, aldaketa juridiko bat eta gerren amaiera proposatzen zuen. Bestalde, Freudek pentsatzen zuen gerra zela gizakiaren egoera naturala, askatasun burugabea eta kontrol gabekoa adierazten duelako. Filosofoak “Thanatos” izendatu zuen joera hori. Nahiz eta berez indarkeria eta heriotzaren pertsonifikazioa adierazi, Sigmundentzat heriotzaren pultsioa edo irrika esan nahi zuen, hau da, bizitzaren borroka alde batera uztea hilobira eta gelditasunera bueltatzeko. Honekin zera adierazi nahi dut: norberak bere askatasunaren ideia du, beraz ezin da mundu guztia asebete eta gure askatasuna murrizten da.

Konklusioetara etorriz, erabat aske ez garela esango nuke, pertsona boteretsu gutxi batzuk gizartea kontrolatzeko ahalmena dutelako eta guztion parekotasuna izateko bakoitzaren askatasuna murriztu behar delako. Baina, guztiok elkar borrokatzen badugu, bidegabekeria asko desagertzea lortuko dugu guztion onurako.

Askeak gara?

Artikulu honen egilea: Nora 52D

 

Wikipedian edo entziklopedia batean askatasuna zer den bilatzen badugu horrelako zer edo zer agertuko zaigu: Askatasuna gizakiok borondatez eta murrizketarik gabe jokatzeko dugun gaitasun naturala da. Bakoitzaren kontzientzia eta izanaren beharra errespetatzen ditu, bere egite osoa lortzeko.

Bi askatasun mota daude: kanpokoa eta barnekoa.
Kanpokoaren barruan beste mota gehiago daude: askatasun fisikoa, mugitzeko askatasuna da; askatasun zibila, estatu bateko legeek aitortzen dituzten hiritarren eskubideak gauzatu ahal izatea; askatasun poilitikoa, erabaki politikoetan parte hartzeko libreak izatea; pentsatzeko askatasuna, norberak norberaren pentsamendua eragozpenik eta zigorrik gabe adierazteko libre izatea; eta askatasun erlijiosoa, norberak nahi duen erlijioa jarraitzeko libertatea izatea da.
Gauza guzti hauek egiteko libreak gara, legeak eta herrialdeko ohiturak errespetatzen baditugu. Baina askatasun guzti hauek galdu egiten dira kartzelan sartzerakoan. Legeek askatasuna murrizten dute, baina horrek ez du esan nahi legeak txarrak direnik edo ez liratekeela egon beharko, lege barik izugarrizko kaosa egongo litzateke, horregatik dira onak legeak baina azken finean askatasuna murrizten digute.

Barneko askatasuna konplexuagoa da, askatasun psikologikoa baita. Norberaren erabakiak hartzeko librea da, gu baikara gure buruaren eta gure bizitzaren jabe. Egoera zehatzetan egin beharreko erabakiak gure onerako edo gure txarrerako egiteko libreak izatea da. Borondatez gauzak egitea, besteen nahiak kontuan izan gabe.
Auto-determinazioa barneko independentea nahimenaren autonomian eta erabakien independentzian datza. Askotan gure erabakiak libreki egiten ditugula dirudi, baina gehienetan, kausaren batek determinatzen ditu gure erabakiak.
Gai honi buruz hitz egiterakoan morala ere aipatu behar dugu. Morala, moralki ondo eta gaizki dagoena ezberdintzeko gaitasuna da. Morala garatzeko maila ezberdinak daude, maila horietako bat postkonbentzionala da. Bertan jendeak norberaren kontzientziaren eta printzipioen arabera jokatzen du. Hau esanda, badirudi pertsona hauek guztiz askeak direla. Haien moralak dioena jarraitzen dute, haien ustez ondo eta txarto dagoena kontuan izanda hartzen dituzte erabakiak, horregatik dira guztiz libreak, moralak determinatutakoa egiten dute, haien erabakia delako aukeratzea ondo dagoena egitea edo txarto dagoena, orokorrean morala dela eta erabaki zuzena hartu ohi da. Nor bere proiektuarekiko leialtasunaren seinale da.

Moralaren aginduak ez dira hertsatzaileak, ez gaituzte zerbait egitera behartzen, hori bai, exijentzia bat da, baina ez ditugu zertan obeditu behar. Emmanuel Kant-enen arabera, askatasuna moralaren postulatua zela esaten zuen (printzipio nabaria baina frogaezina). Lege moralak ez gaitu behartzen, lege naturalek egiten duten bezala, exijentzia edo agindua ezartzen digute, “egin behar duzu” diote, baina desobedi daitezke; beraz bere oinarria askatasunean dago.

Dena ondo hausnartu ondoren badirudi ez dagoenik erabateko libertaterik. Beti egongo dira mugak askatasunaren edozein aspektutan.