Frida Kahlo (Biografiak bilduma) – Ana Irigoien

Aurreko astelehenean, martxoaren 19an, 64D taldeko ikasle batzuek book trailer lehiaketan parte hartzeko formakuntza saio bat egin zuten. Egun horretan 6. eta 7. saioetara etorri ziren guztiek parte hartu zuten eta goian ikus daitekeen lana egin zuten, gutxi gorabehera ordu eta erdian.

Kalabazan Kultur Ekimenak taldekide bik hartu zuten irakasle rola: Iratik eta Mikelek. Zer egin daitekeen eta nola egin daitekeen labur azaldu ziguten eta aurreko urteotan ekoiztutako adibide batzuk erakutsi zizkiguten.

Baina laster pasatu ginen ikusle izatetik ekoizle izatera. (Laster pasatu ziren 64D taldeko ikasleak, alegia).

Diegok eta Imanolek hartu zuten Interneteko konexioa zeukan ordenagailua eta, di-da batean, hautatu zituzten doinu bat, liburu azalaren eta egilearen argazkiak…

Bitartean Jonek Movie Maker programa pribatiboarekin, nahiz eta lehenengo aldiz programa horrekin saiatu, azkar lortu zuen hasierako eta amaierako kredituak sortzea. Jonek berehala txertatu zituen bideoan Diegok  eta Imanolek hautatutako doinua eta irudiak … Eta hortxe, goian, emaitza.

Une berean, bazeuden Javi eta Gorka argazki kamera bat prestatzen.  Bideoan ikusten den tapetearen gainean (plastilinazko) autobus batek eta tranbia batek talka egingo zuten.

Etorri ziren beste guztiek, berehalakoan egin zuten gidoia eta, ia aldi berean, batzuek egin zituzten plastilinazko figuratxoak, kartoizko irudiak, eta abar.

Izan ere, Frida Kahlo, gaztetan, autobusean zihoala trafiko istripu larri bat izan zuen eta hortxe geratu zen, ohetik ezin altxa, denboraldi luze batean. Etzanda margotzen ikasi behar izan zuen…

Bideoan, book trailerrean, trafiko istripu hori islatu nahi izan zuten ikasleek, eta trafiko istripua irudikatu zuten hasteko. Gero, eztanda horretatik lore koloretsuak, margolari baten figura,  eta abar. sortu ziren…

Historiako margolaririk ospetsuenetako baten biografia irakurtzeko konbitea.

 

Wikipedia eta emakumeak

Euskarazko Wikipedian lanean dabiltzan batzuen kezka handia da bertan emakumeek daukaten presentzia eskasa. Biografietan, esate baterako, dauden biografien % 50 emakumezkoena izan beharko luke. Eta ez da.

2018ko martxoan bururatu zaie emakumeen presentzia hobetzeko lehiaketa moduko bat antolatzea.

Irakasle honek ere eskuzabal baloratuko ditu alor honetan ikasleon ekarpenak. Badago >>hemen<< gaien zerrenda txukun-txukun bat.

AEBko sufragista batzuk manifestazio batean. Feminismoaren historia.

ZuZeu.eus GAZTEA atalean ere, gaiari buruzko iritzi artikuluak argitara daitezke.

Emile Alphonse Griffith

Herenegun Josu Landak Durangon oparitu zidan Pako Aristiren liburuari esker gogoratu dut Emile Griffithen historia. Emile GriffithBirjina Uharte Estatubatuarretako boxeolaria, ospetsu bihurtu zen batez ere beste boxeolari bat ringean hil zuelako.

Homofobia handiko garaietan, Emile Griffith gizonak ere maite zituela publikoki adierazi zuen. Garai hartako jende askok errazago barkatu zion gizon bat hiltzea gizonak maitatzea baino.

  • Aurten, boxeozaleak zareten ikasle horiek, agian animatuko zarete eu.wikipedia.org horretaraino igotzeko moduko kalitateaz bere biografia idazten.

Horra Pako Aristiren urari ostutako poemak  liburuko poema bat; “Emile Griffith-en bi oinazeak“:

Emile Griffith-en bi oinazeak“:
http://www.susa-literatura.eus/liburuak/poes6718 

 

El Gráfiko aldizkariko 1971ko azal bat. (PD via Creative Commons).

Louise BOURGEOIS

Louise Joséphine Bourgeois (1911ko abenduaren 25 – 2010eko maiatzaren 31) frantziar eskultorea izan zen. 1966an, Eccentric Abstraction izeneko erakusketa ospetsuan parte hartu zuen. 60ko hamarraldian Italiara joan eta marmola landu zuen.

1991n, Frantziako Kultura ministerioaren sari usia jaso zuen, eta, 1994an, Parisko Arte Moderno Museoak bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen.

 

Lan nabarmenduak

Femme MaisonResultado de imagen de Femme Maison

Femme Maison (1946–47) margolan sail bat da non emakumearen eta etxearen arteko erlazioa esploratzen du. Emakumeen burua etxeen ordez aldatzen ditu, haien gorputzak kanpoko mundura eta burua etxeko ingurunera utziz. Arte modernoaren gizatasun ezari buruzkoak dira bere artelanak.

Destruction of the Father

Esplorazio biografiko eta psikologikoa da non aitak bere seme-alabengan duen botere menderatzailea adierazten da. Pieza, azal koloreko instalazio bat da, umetoki baten antzekoa. Igeltsuz, latexez, egurrez, oihalez eta argi gorriez egina. Bere lehen lana izan zen zeinetan material leunak erabili zituen eskala handian. Instalazioan sartzean, ikuslea hilketa batenean bezala sentituko da.

Cells

Laurogeigarren hamarkadan, Bourgeoisek bi instalazio serie sortu zituen, berak “Zeldak” deitzen dituenak. Gehienak, kaxa txikiak dira, bertan objektu sinbolikoetako konponketak ikusten dira; beste batzuk gela txikiak dira ikuslea gonbidatzen dutenak barrura sartzera. Gizakiarentzat emozio handiak eragiten zituen objektuak erabili zituen.

Zeldek egoera psikologikoak eta intelektualak gordetzen ditu, nagusiki beldurra eta mina. Bourgeoisek, bere lan honi buruz zera esan zuen: “min desberdin asko adierazten zituela: fisikoa, emozionala eta psikologikoa, mentala eta intelektuala. Zelda bakoitzak beldurra maneiatzen du. Beldurra mina da. Zelda bakoitza voyeur gozamenari buruzkoak dira, Ikustearen emozioa eta ikusia izatearena”

Maman

Laurogeita hamargarren hamarkadaren amaieran, Bourgeois armiarma erabiltzen hasi zen bere artearen zentro gisa. Maman, bederatzi metro neurtzen ditu altueran, altzairuzko eta marmolezko eskultura bat da. Sei erreplika produzitu dira. Duela gutxi, eskultura Dohan, Qatarreko zentro nazionalean egon zen. Bourgeoisek eraikitako araknidorik handiena da.

Eskulturak, amaren indar handiari buruzko aipamena da, ehunaren, elikaduraren eta babesaren metaforak erabiliz.

Gai errepikariak

Txikitako trauma izan zen bere lanetako gai errepikaria. Bere ama gaixotu ostean, aita hainbat emakumerekin maitakeriak izaten hasi zen, batez ere Sadie-rekin, Bourgeiosen maistra eta umezainarekin. Louise oso adi zebilen eta egoera behatzen zuen, momentu hartan izan zen generoarekin eta sexualitatearekin engantxatuta egoten hasi zenean, bere ia lan guztietan presente dagoena. Louisek esaten du, gogoratzen duela bere aita amari maite zuela esaten, nahiz eta bere desleialtasuna hortxe egon.

Sexualitatea, zalantzarik gabe, Louise Bourgeoisen gairik garrantzitsuena zen. Sexualitatearen eta hauskortasunaren arteko lotura oso boteretsua da, bere haurtzarotik eta aitaren maitakeriatik ondorioztatzen da.

Spiral Woman, Louisen sexualitatearen eta tortura arteko ikuspuntua da. Hanka flexionatuak eta besoen giharra, emakumeak aurrera jarraitzen duela adierazten du, zintzilik eta arnasestuka egon arren. 1995ko lana,

Heriotza

Miokardio infartuak jota hil zen 2010eko maiatzaren 31n.