Hamar puxtarri

Ia-ia igaro da hilabete bat irailaren 8an elkar ezagutu genuenetik. Gauza onak eta ez hain onak gertatu dira 4 aste hauetan…

Wikipedian editatzen hasteko erronkan, tamalez, oraingoz uzta ez da batere ona. Inork gutxik hartu du lana etxetik euskarazko Wikipedian lehen urratsak emateko. (Ikasgelan emandako azalpenek eta blog honetan, beherago, emandako azalpenek, ez dute fruitu askorik eman, oraingoz).

Oraingoz wikilaririk onena, azkarrena, Bidasoa23 dela esango nuke. Berarentzat izango lirateke lehen hamar puxtarriak banaketa oraintxe egin beharko bagenu…

Ez dakit Bidasoa23 horrek berak bakarrik lortu duen bere proba orrian lehen idazlana argitaratzea, argazki eta guzti, ala heldu batek lagundu dion… Dena den, berak bakarrik lortu badu, bera izan da kontsigna betetzen lehena eta horrek meritu handia du.

Wikipedian argitaratutako testuetan egindako aldaketak, zuzenketak-eta, ikusteko, historia-orrira joan behar da, eta bi bertsio alderatu. Alderatu hautatutako bi bertsioak koadroan egin behar da klik, ikusteko bi edizioen artean dauden ezberdintasunak.

Bidasoa23 izeneko erabiltzailearentzat honelako hamar puxtarri

Hogeita zortzi ikaslek daborduko hautatu dute euren erabiltzaile izena. Baina askok ez dute oraindik Wikipediako kontua zabaldu:

1Aitxuri23
2Aralar23
3Azpirotz23
4Basauri23
5Bidasoa23
6Bilbao23
7Deba23
8Eltziego23
9Gaztelutatxe23
10Hondarribi23
11Larrabasterra23
12Lekeitio23
13Lekeitio2023
14Mendaro23
15Mundaka23
16Muxika23
17otoio23
18Pagasarri23
19Serantes23
20Sukarrieta23
21Txindoki23
22Udalaitz23
23Urdaibai2023
24Urdaibai23
25VitoriaGasteiz23
26Zarautz23
27Zeanuri23
28Zumaia23

* Hamar ikaslek ez diote irakasleari Toponimo23 itxurako erabiltzaile izenik…

Euskarazko Wikipedian lehen urratsak (II)

Euskarazko Wikipedian kontua sortu eta gero, badaukagu erabiltzaile izen bat, artikuluen historia-orrian begiratuta publikoa izango dena, eta badaukagu guk bakarrik dakigun pasahitz bat. Gogoratu beharrekoa.

Kontsigna zen gure erabiltzaile izena Toponimo23 itxurakoa izatea.

Irakasleak, horrela, eredu bezala, Karabezu23 erabiltzailea sortu du.

Honako historia-orrian ikus ditzakezu ‘Paradisu‘ artikuluan nola Karabezu23 wikilari horrek ekarpentxo bat egin duen; 19 karaktere gehitu zituen 2023ko irailaren 26an arratsaldeko 20:17 p.m. orduan zehazki, eta, hori egin eta gero, artikuluak 5.571 byte zeuzkan.

Baten batek ikusi nahi badu Karabezu23 horrek bere buruaz zer kontatzen duen, klik egiten badu urdinez dagoen wikilariaren izenaren gainean, jakingo du erabiltzaile horrek bere buruaz zer kontatzen duen. Hauxe ikusiko du: https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Karabezu23

  • Kontsigna. Eskatzen zaizu zuk ere, ereduari jarraiki zure erabiltzaile izena ilustratzeko antzeko testu bat idaztea. Zure erabiltzaile edo lankide orria testu batez hornitzea.

Ereduak ‘Paradisu‘ artikuluan bertan, azpiko atalean, topa ditzakezu. Edo Karabezu23 wikilariaren erabiltzaile orrian.

Lehen urratsak euskarazko Wikipedian

Kontua zabaldu duzu eta handik denbora gutxira Lainobeltz bezala sinatzen duen wikilari batek, euskarazko Wikipediako administrari batek, bere bot baten bidez, LainobeltzBot, ongietorri mezu bat utziko dizu zure eztabaida orrian.

  • Irakurri mezu hori!

Bertan, besteak beste, ongietorri mezu horrek erakusten digu nola zabaldu gure proba orria. Wikilari guztiek proba orri bana dugu eta bertan idazten duguna ez dio Wikipediako barneko bilatzaileak inori erakutsiko. Wikipediatik kanpoko bilatzaileek ere, ez dituzte Wikipediako proba orriak arakatzen. Gure proba orria, Interneteko leku pribatutzat jo daiteke beraz. Hor nahi beste idatzi ahal dugu, doan, Wikimedia Fundation horrek egindako lanari esker.

Wikipedian kontua sortu badugu, saioa hasi egingo dugu eta gure erabiltzaile izena goian, eskuinean, ikusiko da.

Hasiera orria / Lankide orrialdea / Eztabaida orria ikusteko aukera izango dugu, eta azken horretan klik eginda, LainobeltzBot horrek guretzat utzitako ongietorri mezua irakurriko dugu.

  • Sistemak, normalean, Hasiera orrian utziko gaitu eta hortxe sistemak proposamenak egiten dizkigu guk kontua zabaltzerakoan aipatu ditugun gaiekin zerikusia duten artikuluetan ekarpenak egiteko.
  • Lankide orrian klik egiten badugu eta editatzen badugu, edizioa gordetzerakoan, aurrerantzean, gure erabiltzaile izena letra urdinez ikusiko da, eta ez hasieran bezala, letra gorriz.
  • Eztabaiada orrian LainobeltzBot horrek guretzat utzitako ongietorri mezuan ikusiko dugu gure proba orrira joateko esteka.
  • Proba orri horretan idatziko ditugu gure idazlan digitalak. Erronka: ikasturtean zehar 42.195 karaktere idaztea, gutxienez. Hobeto idazteko, irakasle honek ezagutzen duen errezeta bakarra zera da: 1. Asko irakurri. 2. Asko idatzi (autozuzenketatik, parekideen arteko zuzenketatik eta irakasleen zuzenketetatik ikasiz).
  • Bidali irakasleari postaz zure proba orriaren URL helbidea.

Horrelako zerbait izango da:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Karabezu23/Proba_orria

Toponimo23

Aurten Wikipediako proba orriak erabiliko ditugu idazlanen zirriborroak formatu digitalean idazteko. Idazlan asko egingo ditugu, paperean eta formatu digitalean.

Agian XXI. mendean gehiago idatziko dugu formatu digitalean paperean baino, agian ez. Papera garestia da, eta batzuek esaten dute paper asko erabiltzea ez dela planetarentzat jasangarri. Baina formatu elektronikoek ere energia elektrikoa kontsumitzen dute…

Wikipediako proba orrian gure idazlanen zirriborroak idazterakoan Interneten topa daitezkeen laguntzak aprobetxatuko ditugu. Xuxen eta Euskalbar, esaterako, eta besteak beste.

Baina proba orrian idazten hasteko, –helburua euskarazko Wikipedian zerbait argitaratzeraino idazten hobetzea da–, lehenengo Wikipedian kontu bat sortu beharko dugu, geure buruari baimena eman behar diogu Wikipediako editore izateko. Kontu bat sortzeko, erabiltzaile izen bat eta pasahitz bat hautatu beharko.

Dagoeneko 1.5 eta 1.6 taldeko ikasle batzuek aukeratu dituzte euren erabiltzaile izenak. Kontsigna zera zen: erabiltzaile izena toponimo bat izan behar zuen + 23 zenbakia. Erabiltzaile izenak Toponimo23 itxura behar zuen. Horrela, daborduko sortu diren erabiltzaile izenak hauexek dira: Aitxuri23, Aralar23, Azpirotz23, Basauri23, Bilbao23, Deba23, Eltziego23, Gaztelutatxe23, Hondarribi23, Ldekeitio23, Lekeitio2023, Mendaro23, Mundaka23, Muxika23, otoio23 (sic), Pagasarri23, Serantes23, Sukarrieta23, Txindoki23, Udalaitz23, Urdaibai23, Urdaibai23, Vitoriagazteiz23 (sic), Zarautz23, Zeanuri23, Zumaia23

(Ikasle bati eskatu zaio hautatutako erabiltzaile izena aldatzeko, hasieran hautatutakoa ez zelako toponimo bat).