“Nire ikastetxean neska musulman batzuek ez dute dutxatu nahi hezkuntza fisikoaren ostean”. Irakasle batzuen gogoetak

Amelia Barquinen blogetik hona zuzenean ekarria. Ea baten bat animatzen ote den bere iritzia ematera.

Jatorrizko bertsioa (+ iruzkinak) hementxe: https://abarquin.wordpress.com/2017/11/27/nire-ikastetxean-neska-musulman-batzuek-ez-dute-dutxatu-nahi-hezkuntza-fisikoaren-ostean-irakasle-batzuen-gogoetak/

Kinka

dutxaHiru ikastetxe, hiru kasu.

Irakasle batek hau kontatzen du:

“Nire gelako neska batek esan dit bera ez dela dutxatuko ariketa fisikoa egin ostean. Saiatu naiz konbentzitzen, higienea delako gure ikasgaiaren helburu garrantzitsu bat. Alferrik. Bere amarekin hitz egin dut eta esan dit bera eta bere senarra ados daudela eta haien alaba ez dela dutxatuko. Kontua da orain beste neska batek azaldu didala bera ere ez dela dutxatuko.”

Beste irakasle baten kezka:

“Pasa den astean ikusi dut neska bat bainu-jantziarekin dutxatzen ari zela. Beste ikasle batzuek azaldu didate irailetik ari dela hori gertatzen. Nik azaldu diot ezin duela arroparekin dutxatu hemendik aurrera.”

Hirugarren kasu bat:

“Bi ama etorri dira zuzendariari esatera haien alabak etxean dutxatuko direla eta ez eskolan. Eskolako dutxetan hotza egiten duela diote, eta umeak gaixotu ahal direla. Duela gutxi zapia eramaten hasi diren bi neska dira.”

Nola jokatu? Hiru lagunen elkarrizketa:

Aniztasuna ondo ezagutzen duten bi irakasle eta…

View original post 1.458 more words